Luiziak
2021/08/27 - 16:35
Jaurlaritzak abuztuaren 31n amaituko ditu Zaldibarko zaborbiltegiaren egonkortze lanak
Horren ondoren, Verter Recyclingeko jabeen ardura izango da zabortegia behin betiko zigilatzea, itxi osteko mantenua eta hondamendia eragin zuten lixibatuen trataera.
2021/08/27 - 14:54
Zaldibarko zabortegia egonkortzeko eta egokitzeko lanak asteartean amaituko dira
Etorkizunean, ezingo da hondakinik jaso zabortegian. Maiatzetik orain arte, zabortegia egonkortzeko 132.000 metro kubiko material erabili dira.
2021/08/07 - 17:04
Biescasko hondamendiaren arrastoa, 25 urteren ondoren
Uholdeak 87 pertsona hil zituen eta beste 183 zauritu Las Nieves kanpinean.
2021/08/07 - 17:03
Iñaki Zubillagak, emazteak eta bi semeek bizia salbatu zuten
Biescasen omenaldirik ez egitea erabaki dute aurten, 25. urteurrenean. Ezbehar hura gertutik bizi izan zutenek, ordea, ez dituzte sekula bizitako une larri haiek inoiz ahaztuko.
2021/08/02 - 15:19
Zaldibar Argituk eta Eskubide Sozialen Kartak salatu dute zabortegiko auzi judizialetik at utzi dituztela
Bi kolektiboen hitzetan, "herri akusazio sendo bat izatea ezinbestekoa da". "Hain zuzen ere, horregatik utzi nahi gaituzte kanpoan, benetan gertatutakoa argitzeko batere interesik ez dutelako", salatu dute.
2021/07/27 - 13:39
Gaztelugatxe eta Bermeo arteko bidea zabaldu dute, lurra egonkortzeko lanak amaitu ostean
Hala ere, babestutako eremura heltzeko aukera bakarra Urizarretatik sartu eta Ermutik ateratzen den noranzko bakarreko bidea izango da.
2021/07/24 - 17:10
Uholdeek eta luiziek gutxienez 138 hildako eta ia 90.000 ebakuatu utzi dituzte Indian
Maharashtran eta Mumbai hiriburuan izan dira hildako gehien. 36 pertsona herrixka bakarrean hil dira, Taliyen, hain zuzen ere. Luizi batek herrixka estali du.
2021/07/01 - 11:50
Gaztelugatxerako sarbidearen zati bat, zabalik jada
Ibilbide zirkular bat irekiko du Bizkaiko Aldundiak aurrena, Urizarreta eta Ermu artean. Irlatxorako eta ermitarako sarbidea itxita egongo da oraindik, ziurrenik udazkenera arte.
2021/05/26 - 01:21
Bi langile aurretik eraman ditu luizi batek AHTren obretan, Donostian
EH Bilduk salatu du Euskal Trenbide Sareak lan-istripua ezkutatu duela, eta Eneko Goia alkatearen eta Iñaki Arriola sailburuaren agerraldiak eskatu ditu, gertakariari buruzko azalpenak eman ditzaten.
2021/05/22 - 23:13
Familiei elkartasuna adierazteko eta eranzukizun eske ehunka lagun, Zallan
Zaldibar Argitu plataformaren hitzetan, "Zaldibarko zabortegiaren hondamendia ez zen gertatu behar", eta "saihestea posible zen". Horregatik, erantzukizun politikoak "garbitzea" eskatu du.
2021/05/22 - 22:49
Manifestazio batek erantzukizun politikoak "garbitzea" eskatu du berriro Zallan
Zaldibar Argitu plataformak kritikatu duenez, "ez dute inongo gogoeta, erabaki edo norabide aldaketarik egin zaborren kudeaketan".
2021/05/21 - 11:21
Zaldibar Argituk eta Eskubide Sozialen Gutunak manifestazioa deitu dute bihar Zallan
Erantzukin politikoak eskatuko dituzte beste behin. Eusko Jaurlaritzak "gai hau gainetik kendu" nahi izatea eta Verter Recycling "errudun bakar" gisa aukeztu nahi izatea deitoratu dute.
2021/05/20 - 23:40
"Ez dugu lorerik eramango zabortegira, Joaquin gugan dago"
Zaldibarren desagertutako langilearen omenezko hileta-elizkizunaren ostean, familiak eskerrak eman dizkie 15 hilabeteko bilaketa-lanetan babesa helarazi dieten guztiei.
2021/05/20 - 23:14
Joaquín Beltranen familiak jasotako babes guztia eskertu du
Joaquinen aldeko hileta erlijiosoaren ostean, elkarretaratzea egin dute herriko plazan, eta familiaren bozeramaileak eskerrak eman dizkie jasotako babes guztiagatik.
2021/05/20 - 22:45
Joaquin Beltrani azken agurra, Zallan
Gorpurik gabe, Zaldibarko zabortegian bilaketa lanak betirako etenda, familia, lagun eta herritarrek omendu dute Joaquin Beltran.
2021/05/15 - 11:50
Jokin Bergara: "Joaquin Beltran erabaki zehatz batzuengatik dago zabor azpian"
Jokin Bergara "Zaldibar Argitu" plataformako kideak Eusko Jaurlaritzaren azken erabakia gaitzetsi, eta zaborraren kudeaketa publikoa izan behar dela aldarrikatu du Goiz Kronikan.
2021/05/15 - 01:09
Joaquin Beltran gogoratuta, ardurak argitzeko eskatu dute Zallako bizilagunek
Zaldibarko zabortegian bilaketa-lanak Beltranen gorpua topatu gabe amaitutzat eman ostean, mobilizazioak izan dira Zallan, Zaldibarren, Ermuan, Eibarren eta Elgetan.
2021/05/14 - 23:04
Egun gogorra Joaquin Beltranen familiarentzat
Hamabost hilabete hauetan Joaquin Beltranen familiak zabortegia ez zigilatzeko aldarrikapena egin du. Azkenean, bere gorpua ez da agertu Zaldibarreko zabortegian eta ez da gehiago bilatuko.
2021/05/14 - 22:55
Zallako bizilagunek babesa agertu diote Joaquin Beltranen familiari
Zallako herriak Joaquin Beltran gogoratu eta familiari babes osoa eman dio elkarretaratze batekin. Zaldibarko zabortegian Beltranen gorpua bilatzeko lanak bukatutzat eman dira gaur.
2021/05/14 - 22:37
Zaldibarko zabortegia inguratzen duten herrietan mobilizazioak egin dituzte
Zaldibar Argitu plataformak deituta, Zaldibarren eta inguruko herrietan kontzentrazioak egin dituzte erantzukizun politikoak exijituz.