Lurra
2023/05/31 - 20:28
Dagoeneko ingurumenaren narriadurak segurtasun mugak gainditzen dituela ohartarazi dute zientzialariek
Future Earth nazioarteko erakundeak deituta, Lurraren Batzordeko 50 bat ikertzailek euren lanaren ondorioak argitaratu dituzte 'Nature' aldizkarian.

2023/04/20 - 18:55
Super Heavy kohetea, Space Xen Starship espazio-ontziarekin, lehertu da jaurti eta lau minutura
Aireratzea aurreikusitakoa baino sei minutu beranduago gertatu da, kohetearen presurizazio arazo baten ondorioz, Texaseko Boca Chica hiriko Space Xen Starbasetik.
2023/01/27 - 15:54
Zeintzuk dira berotegi efektuaren ezaugarri nagusiak?
June Ansoleaga "Eguraldia" saioko aurkezleak berotegi efektuaren gako nagusiak azaldu dizkigu, eta, besteak beste, modu naturalean sortzen dena eta giza jarduerak eragiten duena bereiztu behar direla azpimarratu du.
2023/01/24 - 15:52
Lurraren nukleoa gelditu egin da: Zer esan nahi du horrek eta zer ondorio ditu?
Adituek uste dute horrek egunaren iraupenean eta itsas mailan eragina izan dezakeela, baina ohartarazi dute ez duela katastroferik eragingo. Javier Armentia astrofisikariak gaiaren inguruko zalantzak argitu dizkigu.
2023/01/23 - 21:15
Lurraren barne nukleoaren errotazioa alderantzikatzen egon liteke
Ikerketaren egileen arabera, bariazio hori lurrazaleko behaketa geofisikoetan izandako aldaketekin dago lotuta, hala nola eremu magnetikoarekin eta egunaren iraupenarekin.
2023/01/10 - 15:06
Bigarren urterik beroena izan zen iazkoa Europan, lehorte eta uholde ugarirekin
"Muturreko klimak indarra hartu zuen Europan eta mundu osoan. Horrek erakusten du Lurraren berotzeak dakartzan ondorioak nabaritzen hasi garela", esan du Aldaketa Klimatikoaren Zerbitzuko zuzendari laguntzaileak.
2023/01/09 - 20:04
Ozono-geruza berreskuratzen ari da, eta berotze globala moteltzen lagun dezake
Ozono-geruzarako kaltegarriak diren substantzia kimikoen % 99 mundu mailan pixkanaka desagerrarazteari esker, geruza berreskuratu eta klima-aldaketa moteldu egiten da.
2023/01/06 - 12:09
Lurreko hiru glaziarretik bi mende honetan desagertuko dira
Klima aldaketak glaziarretan duen eraginari buruzko ikerketa bat argitaratu dute 'Science' aldizkarian, eta adituek ohartarazi dute aurrez kalkulatu baino ur masa handiagoa galduko dutela.
2022/12/11 - 20:22
Artemis I misioaren Orion espazio-ontzia Lurrera itzuli da, 25 egunen buruan
17:40ean UTC ordutegian itsasoratu da Ozeano Barean, Behe Kaliforniako kosta parean. Lurraren eta Ilargiaren artean gizakiak garraiatzeko sistema garatzeko lehen urratsa eman du misio horrek.

2022/11/21 - 11:17
Imanol Goenaga: ''COP27 goi bilerako akordioan zehaztasun gutxi izan da''
Eusko Jaurlaritzako aholkulariaren ustez, espektatiba eta anbizio gutxirekin hasi zen COP27 klimaren goi bilera. Isurien murrizketetan mugarik ezarri ez izana kritikatu du Goenagak.

2022/11/15 - 10:14
8.000 milioi biztanle Lurrean: ba al dago planetan behar adina baliabide natural?
Galdera hori egin diogu Stefano Balbi Ikerbasqueko ikertzaileari; izan ere, jasangarritasunaren gainean ikertzen du BC3 zentroan. Esan digunez, biztanleria ez ezik, kontsumo maila eta teknologia ere izan behar ditugu kontuan erantzuna eman ahal izateko.
2022/11/08 - 13:40
Erronka handia: 8.000 milioi pertsona elikatzea, 10.000 milioi 2050ean
Stefano Balbi Ikerbasqueko ikertzailea da, jasangarritasunaren gainean, BC3n; esan digunez, alternatiba da, besteak beste, nitrogenoaren, fosforoaren eta potasioaren industria ekoizpenean iturri fosilen erabilera murriztea.
2022/11/04 - 21:48
Long March-5B Txinako espaziontziaren zatiak eragindako kaosa ulertzeko gakoak
Txinak urriaren 31an ontzi horren bidez orbitan jarri zuen bere Estazio Espaziala osatzeko azken modulua. Ondoren ontziaren zati bat kontrolik gabe erortzen utzi du. Pieza horrek 20 tona ditu, 31 metroko altuera eta 28.000 kilometro orduko abiaduran mugitu da.
2022/11/04 - 21:39
Ehunka mila zabor zati dabiltza kontrolik gabe lurraren inguruan biraka
Astronautek galdutako torloiu, lanabes edota kableetatik hasi eta autobus baten tamainakoak izan daitezkeen satelite eta kohete zatiek osatzen dute zabor espaziala. 500.000 inguru izan daitezkeela uste da.
2022/11/04 - 17:26
8.000 milioi biztanle gara munduan: ba al ditu Lurrak behar adina baliabiderik?
Stefano Balbi Ikerbasqueko ikertzailea da, jasangarritasunaren gainean, eta eitb.eus-i bere iritzia azaldu dio. Esan duenez, planetan dugun eragina aztertzeko, biztanleria kontuan izan behar da, baina, halaber, beste eragile batzuk ere.
2022/10/21 - 14:40
2022ko urriko eguzki eklipse partziala: Zer ordutan eta nondik ikusi Euskadin eta Nafarroan
Gutxi iraungo du, 60 minutu inguru, baina Euskaditik eta Nafarroatik ikusi ahal izango da.
2022/09/16 - 12:20
DART misioak historia egingo du asteroide baten ibilbidea desbideratzen saiatzean
Misio hori funtsezkoa izango da Lurra asteroideetatik babesteko. Zuzenean jarraitu ahalko da misioa irailaren 26an NASAren bidez.