Lurra
2018/02/04 - 09:23
Abiadura handiko asteroide bat Lurrera hurbilduko da igande honetan
21:30ean egongo da gertuen, baina ez da Lurra jotzeko arriskurik izango, NASAko adituen arabera.
2017/12/04 - 09:57
Ilargiak bere aurpegirik onena erakutsi digu
16:48an, satelitea ilargi betean egon da. Perioegoa astelehenean da eta, une horretan, Lurraren erdigunea 357.495 km ingurura egoten da Ilargiaren erdigunetik.
2017/11/15 - 15:35
Lurraren antzeko planeta epel bat aurkitu dute
Alabaina, oraindik ez dakizkite bizia hartzeko beharrezkoak diren ezaugarriak ote dituen, besteak beste, ur likidoa ote duen.
2017/11/07 - 21:14
Lur planeta 600 urtean suntsituko dugula aurreikusi du Stephen Hawkingek
Horregatik, bizitoki bila Alpha Centaurira joatea proposatu du zientzialariak.
2017/09/22 - 15:41
Profezia baten arabera Nibiru planetak Lurra suntsituko du bihar
Sare Sozialetan txio ugari daude gai horrekin. Baina zientzialariek zentzugabekeria dela diote eta ezinezkoa gainera. Teoria horren arabera Nibiruk Lurraren bi hereneko tamaina baitu.
2017/09/01 - 14:29
Florence, gaur Lurretik gertu pasatu den asteroide handia
Gure planetatik hain gertu igaro den orain arteko asteroiderik handiena izan da.
2017/08/01 - 23:04
Lurraren 2017rako baliabide natural guztiak agortu ditu gizateriak
Ondorengo belaunaldiei dagozkien natur baliabideak kontsumituz bizi garela ohartarazi du WWF erakundeak, eta klima-aldaketari aurre egiteko neurri gehiago eskatu ditu.
2017/05/08 - 19:06
Hawkingek 100 urteko bizi-itxaropena eman dio gizakiari, Lurra utzi ezean
Mende batean gizakiak beste planeta bat kolonizatu behar duela uste du zientzialariak.
2017/05/04 - 00:07
Lurraren antzeko planeta bat aurkitu dute 10 argi urtera
Epsilon Eridani izarraren sisteman dago, "Babylon 5" telesailagatik ezaguna den izarraren inguruan.
2017/04/19 - 10:19
Asteroide erraldoi bat Lurretik gertu igaroko da gaur
Lurrarentzat mehatxua izan ez arren, "arriskutsua" izan daiteke, adituen esanetan. 650 metroko diametroa duen asteroidea 2500. urtean igaroko da berriro Lurretik gertu.
2017/03/27 - 20:25
9 Planetaren bila ari dira, miatu gabe dagoen hegoaldeko zeruan
ANU SkyMapper teleskopioak 36 argazki aterako ditu, hegoaldeko zeruko eremu guztietan.
2017/03/13 - 19:59
Euskal enpresa batek Lurra behatzeko mikrosatelite bat jaurtiko du
Satlantis enpresak bere aurreneko mikrosatelitea jaurtitzeko akordio bat itxi du Europar Batasunarekin. Konpainia horrek jakitera eman duenez, 2,3 milioi euroko kontratua sinatu dute.
2017/03/02 - 07:56
Munduko fosilik zaharrenak aurkitu dituzte
3.800 milioi bat urte dituzte eta "Marte eta Lurreko azalean ur likidoa zegoen garaian eman zen bizitzaren garapena ulertzen laguntzen dute".
2017/02/23 - 16:26
Lurraren antzeko zazpi planeta aurkitu dituzte
NASAko adituen ustez oso aurkikuntza garrantzitsua da. Bai tenperatura eta bai tamainu aldetik lurraren oso antzeko zazpi planeta dira.
2017/02/22 - 20:29
Lurraren antzekoak diren 7 planeta aurkitu dituzte
Planetek ozeanoak izan ditzakete eta, hortaz, baliteke bizia egotea bertan.
2017/02/08 - 12:57
Asteroide erraldoi bat Lurrerako bidean da
2016WF9 asteroidea 2017ko otsailaren 25ean egongo da Lurretik gertuenen, hain zuzen, ia 51 milioi kilometrora. Arrokak kilometro bateko diametroa du.
2017/01/03 - 20:27
Lurrak urteko abiadura maximoa gainditu du gaur
Perihelioa 11:59ean izan da eta orduko 110.700 kilometroko abiaduran biratu du Lurrak.
2016/09/01 - 01:53
Sekula ikusitako fosil zaharrena aurkitu dute Groenlandian
1,4 zentimetro dituzten arrastoek 3.700 milioi urte dituzte, eta urtu den izotz zati baten azpian agertu dira. Lurra asteroide ugarik jotzen zuten garai batekoak omen dira.
2016/01/26 - 19:38
Lurraren berotze prozesua, 30 segundotan
Duela 136 urte erregistroa hasi zenetik urterik beroena izan zen 2015a Lurrean. Batez besteko tenperaturaren gainetik 0,9 gradu kokatu zen.
2015/10/15 - 23:26
Horrela ikusten da Lurra espaziotik
Nazioarteko Estaziotik ateratako irudi ikusgarriak ezagutarazi dituzte. Britainia Handitik Saudi Arabiara doa ikuspegia, egunsentia hastear dagoen unean. 400 kilomteroko altueran dago estazioa.