Ilargiak bere aurpegirik onena erakutsi digu
2017ko superilargi bakarra atzo, abenduak 3, izan zen, ilargi betea eta perigeoa (Lurra eta Ilargia elkarrengandik hurbilenen dauden unea) fenomenoarekin batera.
Hala, aurtengo abenduko lehen igandeko 16:48an, Lurraren satelite naturala ilargi betean sartu zen; orduan, hurbilago ikusi dugu eta, hortaz, 2017 beste edozein momentutan baino handiago.
Perigeoa abenduaren 4an den arren agertu zaigu astronomia-fenomenoa. Egun horretan, Ilargiaren erdigunea 357.495 km ingurura dago Lurraren erdigunetik. Hain zuzen, Ilargiak urte osoan gertuenen dagoen unea da. Kontrako lekuan dagoenean apogeo deitzen da, eta 50.000 km inguru urrunago dago.
Superilargiaren ondorioz, satelitea ohi baino distiratsuago eta handiago ikusi dugu. Normalean, ipuinetan soilik ikusi ahal diren irudiak ematen dizkigu.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik