Lurraldebus
2021/09/08 - 10:59
Hondarribiko "ez jaietan" autobusetan istiluak izan direla salatu dute
Gizalegearen aurkako jarrerak deitoratu dituzte, hala nola borrokak autobus barruan, musukoak ez erabiltzea eta txartelak ordaintzeari uko egitea.
2021/01/11 - 13:42
5 urte eta erdiko zigorra, Villabonan autobus batean gizon bati labanaz erasotzearren
Fiskaltzak hasierako bere zigor eskaera murriztu du, auzipetuak bere burua errudun aitortu duelako hilketa saiakera delituagatik.
2020/12/16 - 21:39
Lurraldebuseko emakume gidariek 'Guztiok Mugituz' saria jaso dute
Emakume gidariek jaso dute Gipuzkoako Aldundiak banatzen duen 'Guztiok Mugituz' saria. Orain arte gizonezkoak nagusi diren lanbidean emakumeei egin nahi izan zaie aitortza.
2020/10/29 - 12:04
Nola eragingo diote garraioari EAEko neurri murriztaile berriek?
Garraio publikoan ez da edukiera mugarik ezarriko, baina bai ordutegiari dagokionez: azken bidaia gauerdian abiatu beharko da (taxiak eta ibilgailu gidaridunak salbuetsita daude).
2020/07/20 - 15:03
Gidari bati eraso diote Gipuzkoan, autobusera maskararik gabe sartzen ez uzteagatik
Erasoa Donostia eta Hondarribia arteko ibilbidea egiten duen Lurraldebuseko autobusean izan zen, E-27 linean.
2020/04/14 - 10:31
Garraio publikoan maskarillak banatzen hasi dira
Babes Zibileko, DYAko eta Gurutze Gorriko kideak erabili eta botatzeko maskarillak banatzen ari dira autobus, metro, tranbia, tren eta Donostiako Topoaren geltokietan.
2020/04/13 - 16:08
500.000 maskarilla banatuko dira garraio publikoen sarbideetan bihar eta etzi
Banaketa puntako orduan hasiko da metro, autobus eta tren geltokien sarreretan.
2020/03/30 - 22:24
Erkidegoek egokitu egin beharko dute garraio publikoen ordutegia
Jende gutxiago lanean, jende gehiago etxean. Egoera berri honen aurrean, garraio publikoan maiztasunak aldatu egingo dira. Gaur dagoeneko igarri da jende gutxiagok erabili duela.
2020/03/25 - 21:29
Lurraldebusek % 54 murriztu ditu bere zerbitzuak, ospitaleetako lineak izan ezik
Ospitaleekin komunikatzen diren lineetan zerbitzua % 100ean mantenduko da, larunbatak eta jaiegunak barne.
2020/03/13 - 21:37
Hauek dira autobus publikoetan hartutako neurriak koronabirusa prebenitzeko
Hauek dira hartutako neurriak: Lehen lerroetako eserlekuak, ezingo dira erabili. Erdiko zein atzeko ateetatik sartu eta irten beharko dugu eta esku dirua ez, txartel bidez ordaindu beharko da.
2020/01/17 - 20:34
Garraio zerbitzu bereziak eskainiko dituzte San Sebastian egunean
Damborradan zehar garraio publikoaren zerbitzua hemen kontsultatu.
2020/01/17 - 17:24
San Sebastian egunean garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Donostiak
Udaltzaingoa eta Ertzaintza elkarlanean ari dira, astelehen honetako jaia normaltasunez garatuko dela bermatzeko. Helburua herritar guztiek ondo pasatu ahal izatea da.
2019/10/29 - 19:49
Kartzelatu dute Villabonan, autobus batean, ezagun bati labanaz eraso zion gizona
Erasoa igande goizaldean jazo zen, Donostia-Tolosa bidea egiten ari zen Lurraldebus batean.
2019/09/19 - 10:45
Autobus batek su hartu du Urretxun, matxura baten ondorioz
Lurraldebus konpainiako autobus bat erabat kiskalita geratu da GI-3771 errepidean, matxura baten ondorioz su hartu ostean. Ez da inor zauritu. | Bideoa: Euskadiko Suhiltzaileak (@BomberosEuskadi)
2019/08/23 - 11:49
Lurraldebuseko hiru linea bertan behera utzi dituzte, G7aren goi-bilera dela eta
Herritarrei trena erabiltzea aholkatu diete. Izan ere, errepideetan sor daitezkeen trafiko-arazoek eragina izan dezakete gainerako linea batzuen ordutegian edota ibilbidean.
2019/05/17 - 13:50
Avanza taldeak Pesa garraio enpresa erosi du
Erabakia langileei jakinarazi diete, baina Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordearen oniritzia falta da oraindik. Diru kopuruen inguruko xehetasunik ez da zabaldu.
2019/04/10 - 14:18
Dbusek 12 metroko 9 autobus erosiko ditu aurten
Autobus berriak 2020an hasiko dira zerbitzua eskaintzen. Horrez gain, datozen lau urteetan ezaugarri horiek dituzten beste 30 autobus erostea aurreikusten du Dbus Donostiako autobus konpainiak.
2019/04/01 - 10:39
Renfeko aldiriko trenetan ere erabili daiteke jada Mugi txartela
Modu honetan, Gipuzkoako garraio publiko guztia Mugi txartel bakarraren parte izango da. Halaber, Mugi txartelaren prezio berriak ere indarrean sartuko dira.
2019/01/25 - 16:35
Renfe aldiriko trenek Mugi sistema onartuko dute apirilaren 1etik aurrera
Bidaiariek Mugi txartela erabili ahal izango dute aldiriko geraleku guztietan.
2019/01/14 - 14:30
Barik, Mugi eta Bat txartelak EAEko garraiobide guztietan izango dira erabilgarri
Bilboko metroko 1 eta 2 lineetan Mugi txartela onartuko dute, eta Lurraldebusen zerbitzu guztietan Bat eta Barik txartelak erabili ahalko dituzte bidaiariek.