Lurraldebus
2019/01/25 - 16:35
Renfe aldiriko trenek Mugi sistema onartuko dute apirilaren 1etik aurrera
Bidaiariek Mugi txartela erabili ahal izango dute aldiriko geraleku guztietan.
2019/01/14 - 14:30
Barik, Mugi eta Bat txartelak EAEko garraiobide guztietan izango dira erabilgarri
Bilboko metroko 1 eta 2 lineetan Mugi txartela onartuko dute, eta Lurraldebusen zerbitzu guztietan Bat eta Barik txartelak erabili ahalko dituzte bidaiariek.
2018/06/28 - 17:06
Lurraldebusek Donostia eta Loiu arteko lotura indartuko du, ordu erdiro jarrita
Ibilbide bakoitzeko tiketak 17 euro balio ditu, urtean zehar duen prezio berbera. Larunbatean hasi eta irailaren 2an amaituko da zerbitzua.
2018/06/14 - 09:09
Astelehenean martxan jarriko da Donostiako lehen autobus elektriko artikulatua
Autobusa elektrikoa da % 100ean, 18 metroko luzera du, ez du emisiorik isurtzen eta isila da. 2018ko Urteko Autobusa eta 2018ko Industria Ibilgailu Ekologikoa sariak jaso ditu Espainian.
2018/04/26 - 12:10
'Manparak oztopatu dezake gidari eta bidaiarien arteko gertuko harremana'
Iruñea, Donostia eta Gasteizko hiri barruko autobus-konpainietako arduradunak Faktorian izan dira
2018/03/01 - 08:07
Elurrak arazoak eragin ditu Gipuzkoako errepideetan eta zerbitzu publiko nagusietan
Lurraldebuseko zerbitzu gehienak bertan behera geratu ziren eta A-15 errepidea Andoainen eta N-1 errepidea Etzegaraten itxita egon ziren.
2018/01/18 - 00:53
Bi emakume zauritu dira Getarian, olatu batek autobus bat harrapatuta
Lurraldebuseko autobusa N-634 errepidetik zihoala jo du olatuak. 21 eta 22 urteko zaurituak bertan artatu dituzte, eta ez dituzte ospitalera eraman behar izan.
2018/01/05 - 19:12
Aretxabaletan hildako autobus-gidariaren lankideek elkarretaratzea deitu dute
Protesta datorren astelehenean egingo dute Arrasaten. LAB sindikatuak gogoratu du "aurten lan-istripuan hildako lehen behargina" dela.
2018/01/05 - 14:23
Aretxabaletako auto-istripuaren lekukoen laguntza eskatu dute
Istripuan autobus baten eta motozikleta baten gidariak hil ziren, bi ibilgauiluen arteko talkaren ondorioz.
2018/01/05 - 00:43
Motorzale bat eta autobus-gidari bat hil dira Aretxabaletan
Bi ibilgailuek aurrez aurre talka egin dute. Motorzalea autobus azpian harrapaturik geratu da, eta autobus-gidaria kabinan. Istripua GI-627 errepidean gertatu da.
2017/11/09 - 11:21
'Ez dugu burua galdu, autobus zerbitzuak bermatu eta indartuko ditugu'
Marisol Garmendia, Gipuzkoako Aldundiko mugikortasun diputatua Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
2017/10/18 - 16:48
Erabiltzaile batzuk haserre daude Lurraldebusen egindako aldaketekin
Gipuzkoako Mugikortasun departamenduak, aldaketa batzuk egin nahi ditu Buruntzaldeko autobus zerbitzuan. Udal batzuk aurka azaldu dira. Bestalde, Debagoienean, urrian jarri ziren indarrean aldaketak.
2017/04/20 - 13:55
Gizon bat zauritu da Donostian, autobus batek harrapatuta
Antza denez, oinezkoentzako pasagune batean harrapatu du 70 urteko gizonezkoa Lurraldebuseko autobus batek. Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute, haren egoera zehazteko azterketa egitera.
2017/03/08 - 17:32
Mugi txartela Bilboko Metroan erabili ahal izango da laster
Gipuzkoako garraioaren Mugi txartela ordaintzeko besterik ez da izango, onurarik gabe, Renfen gertatzen den bezala.
2017/02/24 - 11:54
Termibuseko behin-behineko geltokia, martxan
Autobusek errei bat izango dute Gurtubai kalean, dagokien nasa zein den zehaztu arte zain egoteko.
2017/02/15 - 17:25
Termibuseko behin-behineko geltokia 18 hilabetez egongo da martxan
Otsailaren 25ean jarriko da martxan. Bilboko lur azpiko geltoki intermodal berria egiteko lanak, berriz, maiatzean hasiko dira.
2017/01/16 - 17:20
Lurraldebusek zerbitzu berezia eskainiko du San Sebastian egunagatik
Zerbitzu berezia egongo da Donostialdea, Azpeitian eta Urola Erdia eskualdean.
2016/12/29 - 12:40
Lurraldebusek zerbitzua emango du Urtezahar gauean
Greba-deialdia bertan behera utzi ostean, gaueko zerbitzuak izango dira Irun, Hondarribia, Errenteria eta Pasaia Donostiarekin lotzen dituen lineetan. Ez da zerbitzurik izango Donostiatik Hernanira.
2016/12/27 - 11:45
Greba deitu dute Lurraldebusen Gabon Zaharrean, segurtasun faltagatik
Grebak Donostialdetik Hondarribira eta Irunera doazen (Ekialdebus) eta Donostialdetik Astigarragara eta Hernanira (HASA) doazen autobus lineei eragingo die.
2016/06/27 - 17:21
Lurraldebusek 'Donostia - Loiuko Aireportua' linea indartuko du
Donostia eta Loiuko aireportua lotzen duen autobus linearen maiztasuna 30 minutukoa izango da, noranzko bietan.