Gizon bat zauritu da Donostian, autobus batek harrapatuta
70 urteko gizonezko bat zauritu da gaur goizean Donostian, Lurraldebuseko autobus batek harrapatuta. Antza denez, oinezkoentzako pasagune batetik igarotzen ari zen autobusak harrapatu duenean.
Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, istripua 09:45 aldera gertatu da, Etxaide eta San Martzial kaleek bat egiten duten tokian, Gipuzkoako hiriburuaren erdigunean, hain zuzen ere.
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, errepidea oinezkoentzako pasabide batetik zeharkatzen ari zenean harrapatu du Donostiako bizilaguna Tolosa eta hiriburaren arteko bidea egiten ari zen Lurraldebuseko autobus batek.
Zaurituak buruan traumatismoa du, eta anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera, azterketa medikoa egitera.