Lurrikarak
2021/08/15 - 16:56
Hondamendi naturalek gogorarazten dute Haitik bizi duen egoera latza
2010eko lurrikarak 300.000 hildakotik gora utzi zituen Haitin. Bertan egon zirenekin elkartu da EITB Media.
2021/08/15 - 16:29
Tragedia errepikatu da Haitin, 11 urte geroago
Lurraren beste astindu baten ostean, 304 dira biktimak Haitin. Les Cayes inguruan, herrialdeko hegoaldean, izan dira kalterik handienak.
2021/08/12 - 01:19
7,1 graduko lurrikara batek Filipinak astindu ditu
Dardara horren ostean, Ozeano eta Atmosfera Administraziorako Bulego Nazionalak tsunami arriskua zegoela ohartarazi du, baina dagoeneko tokiko agintariek baztertu egin dute aukera hori.
2021/07/31 - 02:12
6,1 graduko lurrikara batek Peru eta Ekuador arteko muga astindu du
Lurrikara indartsu sentitu da bi herrialdeetako hainbat eskualdetan.
2021/07/29 - 12:51
Tsunamia izateko arriskuagatik abisua eman dute Hawaiin, Alaskan lurrikara bat izan ondoren
Richter eskalan 8,2 graduko indarra hartu duen dardara batek Alaskako (AEB) Aleutiar uharteak astindu ditu bart, eta tsunami-alerta bat ezarri dute Hawaiin eta Alaskan.
2021/04/28 - 13:38
6,4 graduko lurrikara batek kalte materialak eragin ditu Indiako ipar-ekialdean
Erreplikak izan dira, baina oraingoz ez dute hildakoen berririk jaso.
2021/03/11 - 13:11
2011ko hondamendiaren ''ikasgai ordainezinak'' ez ahazteko deia egin du Japoniak
Gaur 10 urte, 9 graduko lurrikara batek tsunami bat eragin zuen eta Fukushima Daiichi zentralean kalte larriak eragin zituen. Hildakoak 18.000 baino gehiago izan ziren.
2021/03/11 - 10:38
Kaosetik hamar urtera
2011. urtean, sismo batek erradiazio-ihesa eragin zuen Fukushimako zentral nuklearrean (Japonia). Ondorioak nabariak dira oraindik.
2021/03/05 - 09:54
Zeelanda Berriak tsunami alerta jaitsi du, hainbat lurrikararen ostean
Agintarien arabera, olatu handienak igaro dira eta ebakuatu dituzten pertsona guztiak etxera itzul daitezke, baina itsaso ertzetik urruntzeko eskatu diete.
2021/03/05 - 08:28
Bertan behera utzi dute tsunami alerta Pazifikoan, 8,1eko lurrikara jazo eta gero
Astindua itsasoan gertatu da, eta, besteak beste, Zeelanda Berrian, Guamen, Hawaiin eta Cook uharteetan aktibatu dute tsunami alerta.
2021/01/27 - 10:55
5,3 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Antioquian izan du epizentroa sismoak, 158 kilometroko sakoneran, eta besteak beste, Caucako bailaran, Risaraldan, Quindcion, Caldasen eta Bogotan sentitu dute.
2021/01/27 - 10:49
4 gradutik gorako hainbat lurrikara izan dira Granadan
Asteburuan 4,4ko astindua izan ondoren, lurrak dar-dar egin du berriro Granada inguruan. Alkateak lasaitasun mezua zabaldu die herritarrei eta etxean egoteko eskatu.
2021/01/27 - 10:40
4 gradutik gorako hainbat lurrikarak Granada astindu dute
Granada hiriburuan, Udaltzaingoak jakitera eman duenez, ez dago kalte pertsonalik ezta materialik ere, baina jendea kalera atera da izuturik.
2021/01/23 - 22:06
Zauritu bat eta kalte material asko Granadan izandako lurrikaran
4,4 indarreko lurrikara bat izan da Granadan, asteko hamalaugarrena. Zauritu bat izan da, etxeko tximiniaren zati bat gainera erorita. Epizentroa Santa Fen izan da, hiriburutik 15 bat kilometrora.
2021/01/19 - 08:16
6,4 graduko lurrikara batek astindu du Argentina
Epizentroa San Juan probintzian izan du, herrialdearen mendebaldean, zortzi kilometroko sakoneran.
2021/01/15 - 09:35
Gutxienez 34 hildako Indonesian, 6,2 graduko lurrikara baten ondorioz
Gutxienez 34 pertsona hil eta 637 zauritu dira Celebes uhartean, 6,2 graduko lurrikara baten ondorioz. Erreskate taldeak biktima gehiagoren bila ari dira.
2020/12/30 - 10:44
6,3 graduko lurrikara batek gutxienez zazpi hildako utzi ditu Kroazian
Gutxienez zazpi pertsona hil dira, horien artean neskato bat, atzo Kroazian izandako 6,3 graduko lurrikararen ondorioz. Petrinja izan da herri kaltetuena.
2020/12/29 - 14:56
6,3 graduko lurrikara batek kalte materialak eragin ditu Kroazia erdialdean
6,3 graduko lurrikara batek Zagreb eta inguruak astindu ditu, kalte materialak eraginez. Oraingoz ez dute kalte pertsonalei buruzko informaziorik eman.
2020/12/03 - 21:24
Euskalsis, jarduera sismikoa atzemateko eta neurtzeko sare propioa
Isolatutako eremuetan kokatutako 15 estazioko sarea izango da, eta lur azpiko mugimendu txikiena ere aztertzeko aukera emango du.
2020/11/03 - 10:13
4 urteko neskato bat erreskatatu dute Turkian, lau egun hondakinen azpian pasa ostean
Neskatoa eraitsitako eraikin bateko sukaldean eserita zegoen erreskate taldeak iritsi zirenean, sukalde-gainekoaren eta garbigailuaren artean zegoen zulo batean.