AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tsunamia izateko arriskuagatik abisua eman dute Hawaiin, Alaskan lurrikara bat izan ondoren

Richter eskalan 8,2 graduko indarra hartu duen dardara batek Alaskako (AEB) Aleutiar uharteak astindu ditu bart, eta tsunami-alerta bat ezarri dute Hawaiin eta Alaskan.
Lurrikararen erdigunea izandako lekua.
Lurrikararen erdigunea izandako lekua. Argazkia: EFE.

Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzu Nazionalak jakitera eman duenez, dardara 22:15 aldera izan da, asteazkenean (06:15 GMT), Sandpointetik gertu, Aleutiarren ekialdean, ozeanoan, 32 kilometroko sakoneran.

Sakonera horretako lurrikarak azalekoak baino indar gutxiagorekin nabaritzen diren arren, AEBko Meteorologia Zerbitzu Nazionaleko tsunami-alerta sistemak abisua eman du datozen orduetarako Hawaiiko uharteetan.

Lurrikara nagusiarekin batera, dozena erdi dardara txiki izan dira eskualde berean, sakonera desberdinetan, Chigniketik (Alaska) 120 kilometrora; indartsuenak 6,2ko indarra harrapatu du, eta lurrazaletik 42 kilometrora izan du hipozentroa. Azalekoena 22:32an erregistratu dute, 5 kilometroko sakoneran gertatu da, eta 5,6ko indarra izan du.

Pazifikoko Tsunamien Alerta Zentroak iragarri duenez, "ikerketa bat egiten ari dira" Hawaiin benetako tsunami-mehatxurik dagoen argitzeko. Tsunamia izateko arriskuagatik alerta ezarri dute Alaskako penintsulan ere.

Atariko datu sismikoen arabera, litekeena da lurrikara horietako handienak epizentroaren inguruan mundu guztiak sentitu eta kalte arinak edo ertainak eragin izana, baina oso jende gutxi bizi den eremua da.

Lurrikarak epizentrotik 100 bat kilometrora dagoen Perryville herrian nabaritu dituzte, baita Chignik herrian ere, 115 kilometrora; 87 biztanle bizi dira bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X