Lurrikarak
2018/10/01 - 12:30
Aireko irudi ikusgarriak Indonesiako tsunamiaren ostean
Gutxienez 844 lagun hil dira eta beste ehunka zauritu Indonesian, Palu hirian, ostiralean izan zen 7,5 indarreko lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz.
2018/09/30 - 11:09
Dagoeneko 832 pertsona hil dira Indonesian, lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz
Palu eta Donggala hiriak izan dira kaltetuenak. Richter eskalan 7,5eko indarra izan duen lurrikara batek eragin zuen tsunamia. Abuztuan 500 heriotza eragin zituen lurrikara baino gogorragoa izan da.
2018/09/30 - 00:52
Dagoeneko 420 pertsona hil dira Indonesian, tsunami baten ondorioz
Palu eta Donggala hiriak izan dira kaltetuenak. Richter eskalan 7,5eko indarra izan duen lurrikara batek eragin zuen tsunamia. Abuztuan 500 heriotza eragin zituen lurrikara baino gogorragoa izan da.
2018/09/29 - 19:28
7,5 graduko lurrikara batek Indonesia astindu du
Handik gutxira, kalte larriagoak izan dira kostaldean, tsunamiak eraginda. Ia 400 hildako izan dira.
2018/09/29 - 13:39
Gutxienez 384 hildako Indonesian izandako lurrikaretan eta tsunamian
Bertakoek sakeleko telefonoekin grabatu dute lurrikaren ostean itsasotik etorritako olatu erraldoi ikaragarria.
2018/09/28 - 18:07
Tsunamia izan da Indonesian 7,5 graduko lurrikararen ostean
7,5eko indarra zuen lurrikarak Celebes irla astindu du, eta gero tsunamiak Palu hiria jo du eta "hainbat" dira hildakoak.
2018/09/28 - 15:20
7,5 graduko lurrikara batek Celebes irla astindu du, Indonesia iparraldean
Oraingoz ez dute tsunami alertarik ezarri, eta ez dute zabaldu biktimarik ba ote dagoen.
2018/09/23 - 10:23
5,2 graduko lurrikara Dominikar Errepublikan eta 5,4 gradukoa Txilen
Antzemateko moduko bi lurrikara izan dira igande honetan Latindar Amerikan.
2018/09/19 - 23:34
4,3 graduko lurrikara bat nabaritu da Acapulcon
Badirudi ez dela biktimarik ezta kalte material handirik izan.
2018/09/19 - 16:44
Unicef: '104 milioi haur ez doaz eskolara gatazka edo hondamendi naturalen ondorioz'
"Gatazka edo hondamendi batek herrialde bat astintzen duenean, haurrak eta gazteak birritan dira biktima", deitoratu du Unicefek.
2018/09/15 - 20:19
5,5 graduko lurrikara batek Peruko kostaldea astindu du
Ez da zauritu edo kalte materialen berririk zabaldu. Hiriburutik 280 kilometrora izan du epizentroa baina Liman ere sentitu dute, arin bada ere.
2018/09/12 - 10:52
5,3 graduko lurrikara batek Nikaragua astindu du
Dardara Managua hiriburutik 73 kilometro mendebaldera erregistratu dute.
2018/09/10 - 16:55
2,7 graduko lurrikara izan da Granadan
Dardara 14:29ean izan da, Geografia Institutu Nazionalak zabaldu duenez. Ez du kalterik ezta zauriturik ere eragin.
2018/09/10 - 14:43
44 hildako eta 660 zauritu utzi ditu Japonian joan den astean izandako lurrikarak
Japoniako Gobernuak jakitera eman duenez, 40.000 polizia, suhiltzaile eta militar ari dira erreskate lanetan parte hartzen. Atsuma herrian izan zuen epizentroa lur astinduak.
2018/09/10 - 11:51
6,9 graduko lurrikara batek Zeelanda Berria astindu du
Kermadec artxipelagoan sentitu da gehien, baina, ez du tsunami arriskurik eragin.
2018/09/07 - 13:08
Japoniak 7.770 milioi zuzenduko ditu lurrikararen eta tifoiaren kalteei aurre egiteko
2,95 milioi etxe eta lokal argindarrik gabe geratu ziren Hokkaidoko lurrikararen ondorioz. 233 lagun hil dira Japonian azken hiru hilabeteotan herriak pairatutako hondamendietan.
2018/09/07 - 10:02
6,3 graduko lurrikara batek Ekuador astindu du
Dardara Ambato hiritik 94 kilometro hegoaldera erregistratu dute, 112 kilometroko sakoneran.
2018/09/06 - 21:56
7,8 graduko lurrikara bat jazo da Fijin
Dardara hiriburutik, Suvatik, 123 kilometro hego-ekialdera jazo da, 669 kilometroko sakoneran.
2018/09/06 - 21:11
6,7 graduko lurrikara izan da Hokkaido uhartean, eta gutxienez 9 pertsona hil dira
Dardarak, ordea, ez du tsunami arriskurik eragin.
2018/09/06 - 10:55
Gutxienez bi hildako utzi ditu lurrikara batek Japonian
Sismoak 6,7ko indarra izan du Richter eskalan. Iparraldeko Hokkaido uhartean nabaritu dute, eta eraikin ugari suntsitu ditu.