Lurrikarak

2023/02/07 - 12:33
Haur bat Turkian eraikinen hondakinetatik bizirik atera duten unea
8.000 pertsona baino gehiago erreskatatu ahal izan dituzte bizirik, atzo Turkiako eta Siriako lurrikara bortitzen ondorioz kolapsatu ziren milaka eraikinen hondakinen artetik. 24.000 pertsona inguru ari dira erreskate lanetan, eta dozenaka herrialdetatik iritsitako taldeak ari dira gehitzen.

2023/02/07 - 10:07
Turkiako eta Siriako lurrikaren ondorengo triskantza, airetik ikusita
Azken datuen arabera, ia 5.000 pertsona hil dira atzo Turkian eta Sirian izandako lurrikaren ondorioz. Airetik are hobeto ikusten da tragediaren tamaina.
2023/02/07 - 08:42
Albiste izango dira: Erreskate lanak Turkian eta Sirian, musukoaren amaiera garraioan eta tankeak Ukrainara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/06 - 21:52
Turkia eta Siria astindu dituzten lurrikarek eragindako txikizioak
Asko lotan zeudela harrapatu ditu lehenengo lurrikarak, bertako goizaldeko laurak zirenean jazo baita. 7,8ko indarra izan du eta Turkiako hego-ekialdean eta Siriako iparraldean eragin du txikizioa. Baina erreskate lanetan buru-belarri ari zirela, bigarren astindu gogorra etorri da, 7,6ko indarrekoa.
2023/02/06 - 21:28
Gasteizko sei suhiltzaile Turkiara abiatuko dira asteazkenean, erreskate lanetan laguntzeko
Erreskateetan eskarmentu handiko profesionalak dira, eta GKE batekin joango dira lurrikarek astindutako eremura.
2023/02/06 - 21:22
Turkia eta Siria astindu dituzten lurrikarek milaka hildako utzi dituzte
Lurrikara indartsuek 2.700 hildako eta 14 000 zauritu baino gehiago utzi dituzte Sirian eta Turkian, eta milaka eraikin eraitsi dituzte.
2023/02/06 - 15:00
Lurrikara sorta suntsitzaile batek milaka hildako eta zauritu utzi ditu Turkian eta Sirian
Gutxienez 2.316 pertsona hil eta 13.200 zauritu dira Turkian. Gainera, lurrikarak gutxienez 1.356 hildako eta 3.411 zauritu utzi ditu Sirian.
2023/02/06 - 13:54
7,6 graduko beste lurrikara batek Turkiako hego-ekialdea astindu du
Dardara berri honen epizentroa Elbistan dago, Kahramanmaras probintzian, lehenengotik 80 kilometro iparraldera. Lurrikara goizaldean izandako 7,4 graduko lurrikarari jarraitu dioten dozenaka erreplikaren ostean gertatu da.
2023/02/06 - 09:53
Ehunka pertsona hil dira Turkian eta Sirian 7,8 graduko lurrikara baten ondorioz
Gainera, milaka zauritu eta desagertu daude. Dena dela, litekeena da biktimen kopuruak gora egitea, hainbat eraikin behera etorri baitira eta dozenaka pertsona desagertuta daude. Erreskate taldeak erlojuaren kontra ari dira lanean.
2023/02/06 - 08:54
Albiste izango dira: "Bai bakarrik da bai" legea, Turkiako eta Siriako lurrikara eta erasoak labankadaz
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2022/11/22 - 10:31
Indonesian erlojuaren aurka ari dira lanean, lurrikararen ostean bizirik atera diren pertsonak aurkitzeko
Indonesiaren arabera, 103 pertsona hil dira Mendebaldeko Java probintzia astindu duen 5,6 graduko lurrikararen ondorioz, eta, gainera, ia 400 zauritu eta 25 desagertu daude.
2022/11/21 - 18:24
Gutxienez 162 pertsona hil dira Indonesian 5,6 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildako gehienak klasean zeuden umeak dira. Lurrikarak Jakarta hiriburua astindu du, eta zauritu ugari eragin ditu.
2022/11/21 - 13:13
Gutxienez 55 pertsona hil dira Indonesiako probintzia jendetsuenean 5,6 graduko lurrikara baten ondorioz
Gutxienez 55 pertsona hil eta ehunka zauritu dira 5,6 graduko lurrikara batek Mendebaldeko Java probintzia astindu ostean. Hainbat eraikin behera etorri dira eta errepide batzuk itxita daude.

2022/11/12 - 13:33
Lurrikara txiki bat nabaritu zen ostiralean Iruñean
2. mailako dardara 15:25 aldera izan zen, eta Mutiloaraino eta Sarrigureneraino ere iritsi zen.
2022/09/22 - 11:25
6,9ko lurrikara batek alerta sismikoa aktibatu du Mexikon, aste honetan bigarrenez
Lurrikara bertan 01:16ak zirenean (08:16ak Euskal Herrian) gertatu da. Epizentroa Coalcomanetik 81 kilometro hegoaldera izan du, Michoacan eskualdean, joan den astelehenean beste lurrikara batek astindu zuen toki berean.

2022/09/20 - 10:38
Gutxienez bi pertsona hil dira Mexikon, 7,4 graduko lurrikararen ondorioz
1985eko eta 2017ko irailaren 19an herrialdea astindu zuten lurrikaren urteurren bikoitza ospatzen den egunean astindu du Mexiko lurrikara honek.
2022/09/19 - 23:40
7,4 graduko lurrikara batek Mexikoko erdialdea astindu du
Gutxienez pertsona bat hil da Mexikoko erdialdea astindu duen 7,4 magnitudeko sismoan, hain zuzen ere, 1985eko eta 2017ko iraileko lurrikaren urteurrenean. Herrialdeko historia garaikideko suntsitzaileenak izan ziren bi horiek.

2022/09/19 - 10:59
Hainbat lurrikarek Taiwan astindu dute azken orduetan, gutxienez hildako bat eta 79 zauritu utziz
Azken lurrikara 5,9 gradukoa izan da. Lurrikara horiek kalte pertsonalak eta materialak eragin dituzte uharteko puntu desberdinetan.
2022/09/06 - 12:46
Gutxienez 65 lagun hil, 170 zauritu eta hamabi desagertu dira Txinan, lurrikara baten ondorioz
Astelehenean jazo da, Sichuan probintzian. 56 pertsona larri daude. Lurrikara 6,8 gradukoa izan da, Richter eskalan.

2022/09/06 - 10:29
Txinako Sichuan probintzian izandako 6,8 graduko lurrikaran hildakoak 65 dira gutxienez
Sichuan probintzia jarduera sismiko handiko eremu batean dago. 2008ko maiatzean lurrikara 8 graduko lurrikara izan zen bertan eta 90.000 hildako eta desagertu baino gehiago utzi zituen.