Lurrikarak
2023/02/14 - 15:53
Lurrikaratik 9 egunera, biktimak eta kale gorrian geratu direnak artatzea da lehentasuna Turkian eta Sirian
Laguntza humanitarioa Siriara iristen hasi da. Nazio Batuen Erakundea matxinoen kontrolpean dagoen ipar-mendebaldeko zonara joan daiteke, Al Asaden Gobernuak goizean Turkiaren mugako bi pasabide ireki ondoren.
2023/02/14 - 11:50
Hiru gazte erreskatatu dituzte Turkian, hondakinen azpian 198 ordu egin ostean
Erreskate hauek "miraritzat" jotzen dira dagoeneko, Turkia eta Siria astindu zituzten lurrikarak izan eta bederatzi egunera gertatu baitira. Egun hauetan 80.000 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte.
2023/02/13 - 19:57
Juan Carlos Delgado, Gasteizko suhiltzailea: ''Herritarrek eginahalak egin zituzten guri laguntzearren''
Gasteizko suhiltzaileekin hitz egin dugu, Turkiatik iritsi direnean. Azken egunetako lurrikaren ostean artatze lanetan laguntzeko bertaratu ziren. (Jatorrizko bideoa, gazteleraz)
2023/02/13 - 19:26
Ongietorri beroa egin diete Turkian izandako Gasteizko suhiltzaileei
Gasteizko suhiltzaileek beso zabalik eman diete ongietorria Turkiako lurrikaren zero gunera laguntzera bidaiatutako lankideei, 'Acción Norte' deritzon GKEko kideei, alegia. Hona hemen uneak utzitako irudi hunkigarriak.
2023/02/13 - 15:52
Erreskateak etenda, gorpuak hondakin artetik atera eta lur ematea da lehentasuna
Dozenaka gorpu daude oraindik hondakinen artean. Usaina handia da, eta hautsa astuna. Gorpuak aurkitu eta lurperatzea da lehentasuna une honetan.
2023/02/13 - 10:04
Erreskate taldeek zortzi pertsona atera dituzte azken orduetan, lurrikara gertatu eta sei egunera
Turkiako agintariek jakinarazi dutenez, hondakinen artean gutxienez zortzi pertsona erreskatatu dituzte azken orduetan. Turkia hegoaldea eta Siria iparraldea astindu zituen lurrikarak 40.000 hildako baino gehiago izan ditu, azken zenbaketaren arabera.
2023/02/12 - 23:41
Zortzi lagun bizirik atera dituzte hondakin artetik, sei egunez harrapatuta egon ostean
OMEren arabera, gutxienez 9.300 pertsona hil dira Sirian, eta beste ia 30.000 Turkian. NBEko buruzagi humanitarioak onartu du erakundeak "huts egin" diola Siria-ipar-mendebaldeko jendeari; hain zuzen ere, Kasko Zuriek salatu dute ez dutela inguru horietan NBEren laguntzarik jaso.
2023/02/12 - 21:19
Turkiako Justiziak 130 atxilotze agindu igorri ditu kalitate txarreko eraikinak egin dituztenak harrapatzeko
Azken datuen arabera, lurrikaretan hildakoak 39.000ra iritsi dira dagoeneko, eta 85.000 zauritutik gora daude. Turkiako Gobernuak esan du ikertu egingo duela nola zeuden azpiegiturak eraikita. Momentuz 14 lagun daude atxilotuta, tartean eraikitzaileak, eta beste ehun baino gehiago, atxilotzeke.
2023/02/12 - 15:52
Hatay, hiri mamu bilakatuta
Hondakinak bildu eta ingurua berreraikitzea dute orain erronka Turkian, zero gunean bereiziki, Hatay eskualdean, Turkia eta Siria arteko mugan. Bertan txikizioa izugarria da eta herritar gehienak ezer gabe geratu dira, kale gorrian.
2023/02/12 - 15:48
Nazioarteko erreskate taldeak Turkiatik itzultzen hasi dira, tartean Gasteiztik joandakoak
Ankaran daude, sentimendu gazi-gozoarekin itzuli dira, inor ez dutelako bizirik erreskatatu.
2023/02/11 - 21:51
Turkian erreskate lanean ibili diren suhiltzaile gasteiztarrak Euskal Herrira bueltan dira
Turkia eta Siriako hainbat eremutan erreskate-lanak amaitutzat eman dituzte, eta bizirik atera direnei laguntzeko fasea abiatu dute. Tartean Admayan hirian, Gasteizko suhiltzaileak aritu dira lanean. Ankararako bidea hartu dute, dagoeneko eta handik Euskal Herrira.
2023/02/11 - 21:30
Erreskate lanak bukatzear daude Antiokian, eta makina astunak soilik ari dira lanean
Turkiako lurrikarek gehien astindu duen eskualdea Hatay izan da, herriaren hegoaldean, Siriako mugan. Bertan da Mikel Ayestaran lankidea, eta azken orduko nondik norakoak kontatu dizkigu.
2023/02/11 - 17:02
25.000 hildakotik gora zenbatu dituzte Turkian eta Sirian, eta kopurua bikoiztu egin daiteke oraindik
Nazio Batuen Erakundea beldur da hildako kopurua 50.000tik gorakoa izango ote den, azkenean. Litekeena da Hungariaren tamainako eskualde bateko hondakinen azpian hamar milaka biktima egotea.
2023/02/11 - 15:40
Antiokia da lurrikaren zero gunea; gorpuak dira bereziki hondakin azpitik ateratzen dituztenak
Turkian eta Sirian oraindik ere lanean jarraitzen dute, igandetik astelehenerako gauean izan zen lurrikaran desagertutako milaka lagunen bila. Orduek aurrera egin ahala, ordea, gero eta zailagoa da inor bizirik aurkitzea. Erreskate taldeak atsedenik gabe ari dira. Bertan da Mikel Ayestaran lankidea.
2023/02/11 - 13:56
Lurrikarak utzitako errefuxiatuentzako janari-bilketa abiatu du Zaporeak elkarteak
Euskadin eta Nafarroan ia 30 txoko prestatu dituzte, tartean Donostian, Turkiako eta Siriako errefuxiatuentzat zuzendutako jakiak biltzeko helburuz.
2023/02/11 - 13:53
Nola lagundu Euskal Herritik Turkiako eta Siriako lurrikaren ondorioz kaltetutakoei?
Gobernuz kanpoko hainbat erakundek kanpaina solidarioak jarri dituzte martxan bi herrialdeotara gehien behar diren baliabideak (arropa, elikagai ez-galkorrak, eta haurtxoentzako pixoihal eta janaria) helarazteko. Kontsultatu hemen laguntzeko bideak.
2023/02/11 - 10:48
Mugarik Gabeko Suhiltzaile batuak Turkian dira lurrikararen biktimei laguntzen
Bertako ordezkariek diotenez, lehenik tokian tokiko agintariekin jartzen dira harremanetan zertan lagundu dezaketen jakiteko. Erakundeak bidalitako irudi hauetan Elbistan ikus daiteke.
2023/02/10 - 21:53
Mikel Ayestaran, Gazianteptik (Turkia): "Norbait bizirik erreskatatzeko probabilitatea zeharo txikitu da"
EITBko berriemaileak jakitera eman duenez, gorpuak eta gorpuak ari dira ateratzen azken orduetan. Bestalde, Recep Tayip Erdogan Turkiako presidentearen kontrako kritikak areagotu direla azaldu du.
2023/02/10 - 21:48
Lurrikaratik lau egunera, hondakin azpitik bizirik
27 urteko emakume gazte batek 110 ordu egin ditu bere etxeko hondakinen azpian, eta bizirik erreskatatu dute. 107 ordu egin ditu beste emakume batek. Ahmed 5 urteko mutiko siriarrak familia osoa galdu du. Haren gurasoak eta hiru anai-arrebak hil dira lurrikaran.
2023/02/10 - 18:03
Apenas iritsi da laguntza Siriako oposizioaren kontrolpean dauden eremuetara
Espainiako eta Egiptoko bi talde bakarrik joan dira zonalde horietara erreskate lanetan laguntzeko. Gauzak horrela, Siriako ipar-mendebaldean ia ez dago laguntza humanitariorik. Bertara sartzeko pasabide bakarra dago: Bab el Hawa.