Lurrikarak
2023/02/10 - 15:43
Milaka lagun kale gorrian gelditu dira Turkian eta Sirian hotzak akabatzen
Turkian bakarrik, gutxienez 6.500 eraikin geratu dira guztiz suntsituta. Beste milaka, berriz, oso kalte handiekin, goitik behera erortzeko arriskuan.
2023/02/10 - 13:59
Turkiara joandako suhiltzaile gasteiztarrak erlojuaren kontra ari dira lanean
Accion Norte Vitoria GKEko sei suhiltzaile Adyaman herrian eri dira lanean gau eta egun hondakinen artean bizirik dauden pertsonak aurkitzeko.
2023/02/10 - 12:39
Turkiako eta Siriako kaltetuei laguntzeko kanpaina abiatu du Eroskik
Kooperatibak jakinarazi duenez, bezeroek dohaintza egin ahalko dute kutxatik igarotzean. Bildutako diru guztia Unicefen larrialdietarako funtsera bideratuko da.
2023/02/10 - 11:47
21.000 pertsona baino gehiago hil dira Turkian eta Sirian izandako lurrikaren ondorioz
Orduek eta egunek aurrera egin ahala, gero eta txikiagoa da hondakinen artean norbait bizirik aurkitzeko itxaropena. 75.000 bat dira zauritutakoak. Erdogan Turkiako presidenteak zehaztu duenez, asteleheneko lurrikara handien ostetik beste 600 seismo izan dira eremuan.
2023/02/10 - 11:33
Erreskate taldeek erlojuaren kontra lanean jarraitzen dute
Gero eta zailagoa da hondakinen azpian bizirik dauden pertsonak aurkitzea; izan ere, horrelako hondamendietan urik edo janaririk gabe 72 ordu iraun dezake gizakiak bizirik batez beste.
2023/02/09 - 21:53
Mikel Ayestaran: ''Kahramanmarasen, kiroldegia gorputegi moduan erabiltzen ari dira''
Itxaropena azken orduotan asko mugatu da, tantaka ateratzen baitute bizirik jendea hondakinen artetik. Txikizioak eragindako etsipena, eta kaleak betetzen dituzten milaka gorpuen kudeaketa nagusitu dira.
2023/02/09 - 15:32
Zaporeak elkarteak janari bilketa egingo errefuxiatu eta kaltetu siriarrengana bideratzeko
Esnea, arrain kontserbak, arroza, pasta eta poteko lekaleak eskatzen dituzte. Kontutan hartzeko kontua da kanpamentuetako jende gehiena musulmana dela eta hortaz, txerrikirik ez dutela jaten.
2023/02/09 - 15:23
Turkia aldean egoera zaila da, eta are okerragoa Siriako aldean, ia 12 urte daramatzatelako gerran
Gobernuaren aurka borrokan ari diren taldeen esku daude eremurik kaltetuenak eta hor, bilatze eta erreskate lanak kasko zurien ardura dira. Baliabide oso gutxirekin ari dira lanean kasko zuriak.
2023/02/09 - 10:38
Mikel Ayestaran lurrikararen epizentrotik 50 kilometrora dago: ''Hemen txikizioa erabatekoa da''
Erreskatea taldeak gau eta egun ari dira lanean Mikel Ayestaranek Turkiatik kontatu digunez. Hala ere, orduak aurrera egin ahala, norbait bizirik aurkitzeko aukerak gutxituz doaz.
2023/02/09 - 10:02
Horrela lan egiten dute Turkiara joandako Mugarik Gabeko Suhiltzaile Batuak taldeko kideek
Turkiako Elbistan hirian lanean ari diren Mugarik Gabeko Suhiltzaile Batuak taldeak helarazitako irudiek neskato baten erreskatea erakusten dute. Zortzi ordu baino gehiago behar izan dituzte neskatoa ateratzeko.
2023/02/09 - 08:47
Albiste izango dira: Abortuaren legea, Turkiako eta Siriako lurrikarak eta pertsona errefuxiatuen egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/08 - 21:49
Erreskate lanetan lehenengo 48-72 orduak erabakigarriak izan ohi dira
Ibon Zinkunegi Mugarik Gabeko Suhiltzaileak gobernuz kanpoko erakundeko kideak azaldu duenez, denbora giltzarri da hondakinetan harrapatuta geratu den pertsona bat bizirik ateratzeko. Beste faktore garrantzitsu bat da biktimaren osasun egoera: zauri larriak eta odol jarioa izatea, esaterako.
2023/02/08 - 21:44
Mikel Ayestaran: "Siriako muga alboan muturreko egoera da"
Turkiako erreskate taldeak ari dira bakar bakarrik lanean. Turkiako mendi federazioko trebatutako taldeak ari dira erreskate lanak egiten Hatayn.
2023/02/08 - 21:40
Familia oso bat bizirik atera dute hondakinen artetik Sirian, eta haur jaioberri bat Turkian
Oraindik jendea dago bizirik etxebizitzetako hondakinen azpian. Sirian, oposizioaren kontrolpeko eremuetan, kasko zuriak ari dira erreskate lanetan.
2023/02/08 - 17:24
Suhiltzaile boluntarioen erreskate lanak, irudietan
Mundu osoko suhiltzaile eta gobernuz kanpoko erakundeetako milaka boluntario iritsi dira azken orduetan, batez ere Turkiara. Irudi hauek Mugarik Gabeko Suhiltzaileek (BUSF) egiten duten lana erakusten dute.
2023/02/08 - 16:09
11.100 pertsona baino gehiago hil dira lurrikaren ondorioz, eta Siriak formalki laguntza eskatu dio EBri
Turkiako presidenteak, bere aldetik, 500na euroko diru laguntza hitzeman die kaltetutako familiei eta agindu du ez dituela babesik gabe utziko. Halaber, batasunerako eta elkartasunerako deia egin du.
2023/02/08 - 15:30
Erreskateko txakurren euskal taldea aitzindaria izan zen Estatuan, eta 40 urte beteko ditu aurten
Estatuan izan diren hondamendi handienetan lagundu du taldeak. Hamarkada hauetan ehunka txakur trebatu dituzte. Egun, 16k osatzen dute Elorrion egoitza duen taldea.
2023/02/08 - 15:24
Errebeldeen esku dauden Siriako eremuetan, baliabiderik gabe ari dira erreskate lanetan kasko zuriak
Tresneria egokirik gabe ari dira lanean gau eta egun Siriako iparraldean, oposizioko taldeen kontrolpeko lurretan. Larri, baina egoera hobeagoan daude Siriako gobernuak kontrolatzen dituen eremuetan.
2023/02/08 - 15:18
Mundu osoko 70 herrialdek baino gehiagok bidali diote laguntza Turkiari
Erreskate taldeak, elikagaiak eta hotzari aurre egiteko materialak gune kaltetu askotara heltzeko, ordea, arazoak ari dira izaten. Erdogan presidenteak onartu du zailtasunak dituztela, errepide asko guztiz hondatuta daudelako.
2023/02/08 - 10:26
Gasteizko sei suhiltzaile, Turkiara bidean: "Laguntzera eta taldean lan egitera goaz"
Acción Norte gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako espedizioa da, eta Zamorako eta Kanarietako kideak ere batuko zaizkie. "Han dauden agintarien jarraibideak beteko ditugu. Laguntzera goaz, eta ez traba egitera", esan dute.