Lurrikarak
2022/11/21 - 13:13
Gutxienez 55 pertsona hil dira Indonesiako probintzia jendetsuenean 5,6 graduko lurrikara baten ondorioz
Gutxienez 55 pertsona hil eta ehunka zauritu dira 5,6 graduko lurrikara batek Mendebaldeko Java probintzia astindu ostean. Hainbat eraikin behera etorri dira eta errepide batzuk itxita daude.

2022/11/12 - 13:33
Lurrikara txiki bat nabaritu zen ostiralean Iruñean
2. mailako dardara 15:25 aldera izan zen, eta Mutiloaraino eta Sarrigureneraino ere iritsi zen.
2022/09/22 - 11:25
6,9ko lurrikara batek alerta sismikoa aktibatu du Mexikon, aste honetan bigarrenez
Lurrikara bertan 01:16ak zirenean (08:16ak Euskal Herrian) gertatu da. Epizentroa Coalcomanetik 81 kilometro hegoaldera izan du, Michoacan eskualdean, joan den astelehenean beste lurrikara batek astindu zuen toki berean.

2022/09/20 - 10:38
Gutxienez bi pertsona hil dira Mexikon, 7,4 graduko lurrikararen ondorioz
1985eko eta 2017ko irailaren 19an herrialdea astindu zuten lurrikaren urteurren bikoitza ospatzen den egunean astindu du Mexiko lurrikara honek.
2022/09/19 - 23:40
7,4 graduko lurrikara batek Mexikoko erdialdea astindu du
Gutxienez pertsona bat hil da Mexikoko erdialdea astindu duen 7,4 magnitudeko sismoan, hain zuzen ere, 1985eko eta 2017ko iraileko lurrikaren urteurrenean. Herrialdeko historia garaikideko suntsitzaileenak izan ziren bi horiek.

2022/09/19 - 10:59
Hainbat lurrikarek Taiwan astindu dute azken orduetan, gutxienez hildako bat eta 79 zauritu utziz
Azken lurrikara 5,9 gradukoa izan da. Lurrikara horiek kalte pertsonalak eta materialak eragin dituzte uharteko puntu desberdinetan.