IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Erreskate lanak Turkian eta Sirian, musukoaren amaiera garraioan eta tankeak Ukrainara

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Turkia.
Turkia. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, otsailak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Turkiako eta Siriako lurrikarak: Milaka hildako utzi dituzte atzo Turkian eta Sirian izandako lurrikarek. Erreskate lanak etenik gabe ari dira lanean, hondakinen artean harrapatuta dauden herritarren bila. Euskal Herritik talde bat joango da bihar Turkiara, erreskate lanetan laguntzera.

- Musukoaren amaiera garraioan: Ministroen Kontseiluak gaur, asteartearekin, sinatuko du musukoaren erabilera garraio publikoan, optika eta audiometria zentroetan eta ortopedietan bertan behera utziko duen agindua.

- Ibilgailu militarrak Bilbotik Ukrainara: Gaur abiatuko dira Bilboko portutik Ukrainara Espainiako Armadaren hogei ibilgailu militar. Grimaldi enpresaren itsasontzi batean sartu eta 7-8 eguneko bidaia egingo dute Poloniara iritsi bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X