Mariano Rajoy
2017/10/03 - 13:52
Gaurko lanuztean probokazioei ihes egiteko eskatu du Puigdemontek
Probokazioei ihes egiteko eskatu du Generalitateko presidenteak gaurkoa "protesta demokratikoa, herritarra eta duina" baita.
2017/10/02 - 22:38
Sanchezek negoziazioa eskatu dio Rajoyri; Riverak, 155. artikulua baliatzea
Sistema demokratikoaren defentsan, PP, PSOE eta Ciudadanosen arteko adostasuna mantentzeko asmoa berretsi du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak.
2017/10/02 - 16:16
Bruselak Rajoyri: 'Indarkeria ezin da inoiz baliabide izan politikan'
Europako Batzordearen arabera, Kataluniako erreferenduma ez zen legezkoa izan, eta independentzia Europar Batasunatik ateratzea suposatzen duela gogorarazi du.
2017/10/01 - 22:51
Rajoy: 'Errudun bakarrak legea hautsi dutenak izan dira'
Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, "gaur ez da autodeterminazio erreferendumik izan Katalunian". Bestalde, PSOEk Zuzenbide Estatua babesten jarraituko duela adierazi du Sanchezek.
2017/10/01 - 19:13
U-1eko 'iruzurra' bertan behera uzteko eskatu dio Espainiak Generalitateari
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak ziurtatu du ez dela inolako "erreferendumik izan, azta antzekorik ere".
2017/09/30 - 19:58
Rajoy Moncloan egongo da U-1ean, Sanchezekin eta Riverarekin harremanetan
Soraya Saenz de Santamaria eta Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko presidentearekin batera izango dira han, Katalunian gertatzen dena zuzenean jarraitzen.
2017/09/30 - 17:12
Urkulluk bitartekari lanak egin ditu Kataluniak bizi duen egoeraren harira
Iñigo Urkullu lehendakaria harremanetan egon da azken egunotan Puigdemont eta Rajoyrekin, Kataluniarentzat irtenbide politiko bat bilatu eta elkarrizketaren bidea irekitzeko asmoz.
2017/09/27 - 00:14
Trumpen hitzetan, Espainiak 'baturik jarraitu beharko luke'
“Kataluniarrek bozkatu ahal izango duten inork ez dakiela uste dut, botorik izango ez dutela esango die Rajoyk, baina jendea aurka azalduko da”, adierazi du AEBko presidenteak.
2017/09/26 - 11:28
Mariano Rajoy Washingtonen da, Donald Trumpekin batzarra izateko
Espainiako eta AEBko presidenteak astearte honetan elkartuko dira. Aurreikusita dagoenez, aldebiko harremanak eta nazioarte-mailako zenbait kontu izango dituzte hizpide.
2017/09/25 - 21:08
Nola aplikatzen da 155. artikulua?
Konstituzioaren 155. artikuluak ez ditu zehazten Espainiako Gobernuak autonomia erkidego baten aurka har ditzakeen neurriak.
2017/09/23 - 21:20
Rajoy: 'Demokrazia batek ere ezin du Konstituzioaren suntsipena onartu'
Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, "ez da erreferendumik izango". Gobernuak "erronka hori" gaindituko duelakoan dago Rajoy.
2017/09/23 - 15:19
'Kataluniarako adostutako konponbidea bilatzera behartuko dugu Rajoy'
PSOEko idazkari nagusi den Pedro Sanchezek galdetu duenez, "zertarako balio du auzitegien esku bere funtzioak uzten dituen Espainiako Gobernu batek?".
2017/09/22 - 14:13
Transferitzeko falta diren 37 eskumenak eskatu dizkio Erkorekak Rajoyri
Eskumen nagusiak Gizarte Segurantzaren eta espetxe-sistemaren kudeaketaren ingurukoak direla esan du. Halaber, "kutxa bakarra eta kutxa batasuna" ez nahasteko eskatu dio Espainiari.
2017/09/21 - 13:08
Junqueras: 'Rajoyren aurkako zentsura-mozio onena U-1eko erreferenduma da'
Generalitateko presidenteordearen esanetan, atzoko operazioak "joko-arauak aldatu ditu", eta herritarrei mobilizatzeko deia egin die.
2017/09/20 - 23:38
'Kalte larriagoak saihesteko garaiz' dela esan dio Rajoyk Generalitateari
Espainiako gobernuburuak nabarmendu du ez diela uko egingo "zuzenbide estatuko tresnei" errefereduma galarazteko.
2017/09/20 - 14:28
Otegi: 'Eusko Jaurlaritzak Rajoyren Gobernuarekin hautsi beharko luke'
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, halaber, euskal gizarteari deia egin dio, gaur arratsalde-gauean elkarretaratzeak egin ditzan, Kataluniako atxiloketen ostean.
2017/09/20 - 11:48
Gabriel Rufianek (ERC) Rajoyri: 'Atera zure esku zikinak Kataluniatik
ERCko diputatuek alde egin dute Kongresuko saiotik, Kataluniako atxiloketak salatzeko.
2017/09/16 - 16:44
'Legezkotasunera itzultzeko' eskatu die Rajoyk buruzagi katalanei
Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, urriaren 1ean ez da erreferendumik izango, galdeketak "espainiarren gehiengoaren borondatea suntsitzen baitu".
2017/09/15 - 23:16
Rajoy: ''Egin nahi ez duguna egitera behartuko gaituzte'
Mariano Rajoy Bartzelonan izan da arratsalde honetan eta Kataluniako agintariei mezu zuzena igorri die: "Egin nahi ez duguna egitera bultzatuko gaituzue".
2017/09/15 - 23:05
Rajoy Kataluniari buruz: 'Egin nahi ez duguna egitera bultzatuko gaituzte'
Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du urriaren 1ean ez dela erreferendumik izango Katalunian.