'Kalte larriagoak saihesteko garaiz' dela esan dio Rajoyk Generalitateari
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak "atzera egitea" eskatu dio Kataluniako Generalitateari, “jakin badakitelako erreferenduma dagoeneko ezin dela egin”, eta ohartarazi dio “garaiz” dagoela “kalte larriagoak saihesteko”.
“Ez jarraitu aurrera, ez duzue inolako zilegitasunik, itzuli legera eta demokraziara”, adierazi du agintariak, Moncloa jauregian egindako agerraldi batean.
Espainiako gobernuburuak nabarmendu du ez diela uko egingo “zuzenbide estatuko tresnei” errefereduma galarazteko.
“Hordago independentista kalean ezegonkortasuna sortzeko eta erakundeak ahultzeko aprobetxatu nahi dutenei” ere zuzendu zaie, eta ohartarazi die “espainiarren aurrean erantzun” egin beharko dutela.
Erreferendumarekin lotuta egindako 14 atxiloketen ostean, Rajoyk defendatu egin du “Zuzenbide Estatuak erantzun integrala” ematea.
“Jokoan dagoena ez da aldarri politiko bat; demokraziaren funtsa dago kolokan, eta Estatuak esku hartu du”, gaineratu du, eta erantzun “irmoa, neurrizkoa eta zorrotza” ematea babestu du.
Horren esanetan, Espainiak argi utzi du “Estatu demokratikoa” dela eta baduela tresnarik “oinarrizko arauak haustea galarazteko” eta erantzukizunak eskatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Arabak trenbide sektorearen berrikuntzarako zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri