Mariano Rajoy
2017/09/15 - 16:13
Kataluniako erakundeetako buruek gutuna bidali diete Rajoy eta erregeari
Puigdemont presidenteak, Junqueras presidenteordeak, Forcadell Parlamenteko presidenteak eta Colau Bartzelonako alkateak sinatu dute gutuna; horren xedea da adosteko eskaera egitea.
2017/09/15 - 12:02
Erreferenduma adosteko eskaera egin diete Rajoyri eta erregeari
Puidemontek, Colauk, Junquerasek eta Forcadellek sinatu dute Rajoyri eta erregeari bidalitako gutuna. 'Baldintzarik gabeko elkarrizketa irekia' eskatu diete erreferenduma hitzartzeko.
2017/09/12 - 22:59
Kataluniako egoerak PPrekin duen harremanean eragin dezakeela dio EAJk
Aitor Estebanek esan du Estatuak Katalunian ematen duen erantzuna "neurrigabea" bada, Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babesteko negoziazioa "zaildu" egingo litzatekeela.
2017/09/09 - 16:07
Rajoyk Puigdemonti: 'Alkateek Estatu espainiarraren babesa dute'
Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu duenez, Europako beste herrialdeetako buruzagiek ‘ezin dute sinetsi’ Katalunian gertatzen ari dena.
2017/09/07 - 16:58
Erreferendum legearen kontrako helegitea jarri du Espainiako Gobernuak
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak azaldu duenez, alkateek eta goi kargudunek urriaren 1eko erreferenduma eragozteko duten betebeharraz ohartarazteko eskatu dio Auzitegi Konstituzionalari.
2017/09/06 - 17:42
Legea tramitera onartu duten Mahaiko kideen aurka egingo du Fiskaltzak
Horrela, desobedientzia eta prebarikazioa egotzita kereila aurkeztuko du Kataluniako Fiskaltza Nagusiak.
2017/09/05 - 18:02
Generalitatearen hitzetan, erreferenduma deitzea 'ez da delitua'
Jordi Turull Kataluniako Exekutiboaren bozeramaileak desafioa bota dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, urriaren 1eko erreferenduma egingo dutenekin biltzeko eskatuz.
2017/09/05 - 01:06
Estatuaren ereduaz eztabaidatzeko prest omen dago Rajoy
Autonomien Estatua aztertzeko batzorde bat sortzea proposatuko du PSOEk, eta Espainiako Gobernuak esan du Rajoyk ekimena babestuko duela.
2017/09/04 - 15:06
'Espainiaren batasuna' mantenduko duela ziurtatu du Rajoyk
Bestalde, Estatuaren egitura autonomikoa aztertzeko Kongresuan batzordea osatzea proposatu du PSOEko idazkari nagusiak, Kataluniako lurralde krisia desblokeatzea helburu.
2017/09/02 - 15:52
Euskal eragileen babesa jaso du Kataluniako erreferendumak
Kataluniako erreferenduma hizpide izan duen mahai inguru bat egin dute Bilbon, eta urriaren 1ean bozketa egongo dela ziurtatu du Jordi Turullek bertan.
2017/09/02 - 15:39
Katalunian ez dela erreferendumik izango berretsi du Rajoyk
Espainiako Gobernuak legea betearaziko duela ziurtatu du Espainiako presidenteak. 'Erantzuna neurrikoa eta proportzionala izango da', esan du.
2017/08/30 - 16:35
Oposizioak Rajoy kritikatu du ustelkeriari buruz hitz egitea saihesteagatik
Margarita Roblesek (PSOE) Rajoyren dimisioa eskatu du. Iglesiasek ustelkeriaren arazoa gutxietsi izana egotzi dio eta Riveraren aburuz, presidenteak “mitin bat” egin du.
2017/08/30 - 14:17
Lasa eta Zabala auzian deklaratu zuela gogora ekarri dio Rajoyk Roblesi
Mariano Rajoyk Margarita Robles PSOEk Kongresuan duen bozeramaileari aurpegiratu dio berak ere lekuko gisa deklaratu zuela Lasa eta Zabala auzian, eta ez zuela Kongresuan azalpenik eman behar izan.
2017/08/30 - 13:09
Rajoy: 'Ez dago arrazoirik Kongresuan ustelkeriari buruzko saioa egiteko'
Gainera, Espainiako presidenteak oposizioko taldeen jarrera 'inkisitoriala' kritikatu du.
2017/08/30 - 08:56
Rajoy: 'Erantzukizun politikoa zentsura mozioaren bidez eskatu behar da'
Gainera, berak Gurtel auziagatik lekuko gisa deklaratu zuen bezalaxe, Lasa eta Zabala auziaren ikerketa dela eta deitu zutela aurpegiratu dio Margarita Roblesi (PSOE).
2017/08/29 - 00:08
Rajoyk kooperazio handiagoa eskatu dio EBri, jihadismoari aurre egiteko
Espainiak, Frantziak, Alemaniak, Italiak, Poloniak eta Erresuma Batuak terrorismoaren kontrako borrokan lankidetza nola hobetu aztertuko dute, ondorengo hilabeteotan.
2017/08/28 - 18:06
Rajoyk eta Sanchezek Kataluniako Iragankortasun Legeaz hitz egin dute
Oscar Puente PSOEren bozeramailearen arabera, Sanchezek Rajori esan dio bere alderdia “Zuzenbide Estatuaren aurkako erronka eta engainua den erabaki honen” aurka dagoela erabat.
2017/08/28 - 13:35
Rajoyk asteazkenean eman beharko ditu Gurtel auziaren inguruko azalpenak
PSOE, Podemos Unidos, PDeCAT, ERC, EAJ, Compromis eta EH Bildu alderdiek bozkatu zuten Espainiako gobernuburua ganberan agertzearen alde.
2017/08/27 - 19:04
Txistu artean hartu zituzten Mariano Rajoy eta Felipe VI.a Bartzelonan
'Kanpora, kanpora' oihu artean iritsi ziren manifestaziora Felipe VI.a Mariano Rajoy eta haren ministroak. Euren irudia pantaila handietan agertzen zen bakoitzean txistuek indarra hartzen zuten.
2017/08/27 - 15:38
Rajoy, Bartzelonako txistuen inguruan: 'Batzuen oihuak ez ditugu entzun'
"Egon behar ginen tokian egon ginen", esan du Espainiako Gobernuko presidenteak atzo Bartzelonan egindako manifestazio jendetsuari aipamen eginez.