Mariano Rajoy
2017/09/02 - 15:52
Euskal eragileen babesa jaso du Kataluniako erreferendumak
Kataluniako erreferenduma hizpide izan duen mahai inguru bat egin dute Bilbon, eta urriaren 1ean bozketa egongo dela ziurtatu du Jordi Turullek bertan.
2017/09/02 - 15:39
Katalunian ez dela erreferendumik izango berretsi du Rajoyk
Espainiako Gobernuak legea betearaziko duela ziurtatu du Espainiako presidenteak. 'Erantzuna neurrikoa eta proportzionala izango da', esan du.
2017/08/30 - 16:35
Oposizioak Rajoy kritikatu du ustelkeriari buruz hitz egitea saihesteagatik
Margarita Roblesek (PSOE) Rajoyren dimisioa eskatu du. Iglesiasek ustelkeriaren arazoa gutxietsi izana egotzi dio eta Riveraren aburuz, presidenteak “mitin bat” egin du.
2017/08/30 - 14:17
Lasa eta Zabala auzian deklaratu zuela gogora ekarri dio Rajoyk Roblesi
Mariano Rajoyk Margarita Robles PSOEk Kongresuan duen bozeramaileari aurpegiratu dio berak ere lekuko gisa deklaratu zuela Lasa eta Zabala auzian, eta ez zuela Kongresuan azalpenik eman behar izan.
2017/08/30 - 13:09
Rajoy: 'Ez dago arrazoirik Kongresuan ustelkeriari buruzko saioa egiteko'
Gainera, Espainiako presidenteak oposizioko taldeen jarrera 'inkisitoriala' kritikatu du.
2017/08/30 - 08:56
Rajoy: 'Erantzukizun politikoa zentsura mozioaren bidez eskatu behar da'
Gainera, berak Gurtel auziagatik lekuko gisa deklaratu zuen bezalaxe, Lasa eta Zabala auziaren ikerketa dela eta deitu zutela aurpegiratu dio Margarita Roblesi (PSOE).
2017/08/29 - 00:08
Rajoyk kooperazio handiagoa eskatu dio EBri, jihadismoari aurre egiteko
Espainiak, Frantziak, Alemaniak, Italiak, Poloniak eta Erresuma Batuak terrorismoaren kontrako borrokan lankidetza nola hobetu aztertuko dute, ondorengo hilabeteotan.
2017/08/28 - 18:06
Rajoyk eta Sanchezek Kataluniako Iragankortasun Legeaz hitz egin dute
Oscar Puente PSOEren bozeramailearen arabera, Sanchezek Rajori esan dio bere alderdia “Zuzenbide Estatuaren aurkako erronka eta engainua den erabaki honen” aurka dagoela erabat.
2017/08/28 - 13:35
Rajoyk asteazkenean eman beharko ditu Gurtel auziaren inguruko azalpenak
PSOE, Podemos Unidos, PDeCAT, ERC, EAJ, Compromis eta EH Bildu alderdiek bozkatu zuten Espainiako gobernuburua ganberan agertzearen alde.
2017/08/27 - 19:04
Txistu artean hartu zituzten Mariano Rajoy eta Felipe VI.a Bartzelonan
'Kanpora, kanpora' oihu artean iritsi ziren manifestaziora Felipe VI.a Mariano Rajoy eta haren ministroak. Euren irudia pantaila handietan agertzen zen bakoitzean txistuek indarra hartzen zuten.
2017/08/27 - 15:38
Rajoy, Bartzelonako txistuen inguruan: 'Batzuen oihuak ez ditugu entzun'
"Egon behar ginen tokian egon ginen", esan du Espainiako Gobernuko presidenteak atzo Bartzelonan egindako manifestazio jendetsuari aipamen eginez.
2017/08/27 - 14:17
Puigdemont: 'Baietzak irabaziz gero, trantsizioa motza izango da'
Independentziak irabazten badu Kataluniako Estatua sortzeko prozeduran lehenbailehen lanean jarriko direla esan du Kataluniako Generalitateko presidenteak.
2017/08/25 - 17:26
Rajoyk Zigor Kodea aldatzea proposatu du jihadismoaren aurka borrokatzeko
Halaber, alderdi politikoei jihadismoaren aurkako ituna sinatzeko eskatu die, Rajoyren hitzetan, “batasuna ezinbestekoa delako, eta biktimek behar dutena hori delako”.
2017/08/25 - 12:50
Rajoy azalpenak ematearen alde agertzea ez dela 'errepresalia bat' dio EAJk
Aurrekontuak onartzeko "akordio zehatza" itxi zutela esan du jeltzaleen bozeramaileak Kongresuan. Hala, "erabakiak gai bakoitzaren gainean" hartu behar direla nabarmendu du.
2017/08/24 - 19:37
Rajoy irailaren 1a baino lehen joango da Kongresura Gurtel auzia dela eta
Espainiako presidenteak azalpenak eman beharko ditu Gurtel auziagatik eta PPren ustezko legez kontrako finantziazioagatik; EAJk eta EH Bilduk horren aldeko botoa eman dute, eta UPN abstenitu da.
2017/08/18 - 14:20
Minutu bateko isilunea, Bartzelonako Catalunya Plazan
Goi agintariak, herritarrak, denak elkarrekin, plaza jendez beterik, Bartzelonan eta Cambrilsen izandako erasoak salatu eta biktimei elkartasuna adierazteko.
2017/08/07 - 21:50
Turistak 'ostikoka' ez jasotzea eskatu du Rajoyk
Bere ustez, "erokeria" da hazkunde eta enplegu gehien sortzen duen sektoretako bati kalte egitea; hori dela eta, turismoa "zaintzea, mimatzea eta ondo tratatzea" eskatu du.
2017/08/05 - 15:47
Kataluniako referenduma dela-eta, sokatiran
Urriaren 1ean erreferenduma izango den ala ez ikusteko dago oraindik. Bi aldeen arteko hurbilketa ezinezkoa dela dio Marc Alvaro analista politikoak.
2017/08/02 - 17:04
Legea eta demokrazia banandu ezin direla esan du Rajoyk
Espainiako Gobernuko presidentea oporretan dago Galizian, baina handik Kataluniako agintariei ohartarazi nahi izan die ez duela baztertzen hilaren 16rako ministroen ezohiko kontseilua deitzea.
2017/08/02 - 14:19
Rajoyk ez du baztertzen ministroekin 16an biltzea, Katalunia dela eta
Kataluniako Parlamentuak erreferenduma egiteko lege proposamenari bidea ematen badio, Ministroen Bilera egingo dute. Hala, Parlamentuaren Mahaiak baldintzatuko du ondorengoa.