Euskal eragileen babesa jaso du Kataluniako erreferendumak
Bilboko Kafe Antzokia Kataluniaren erreferendumari buruzko mahai inguru bat egin da larunbat honetan 'Autodeterminazio eskubidearen aplikazio Katalunian eta Euskal Herritik dagoen ikuspegia' lelopean. Bertan Jordi Turull Generalitateko bozeramaile eta Presidentetza kontseilaria, Joan Tarda ERCko bozeramailea eta Jordi Sanchez, Kataluniako Asanblea Nazionaleko presidentea izan dira, eta beraiekin batera aritu dira Joseba Egibar (EAJ), Maddalen Iriarte (EH Bildu) eta Zelai Nikolas (Gure Esku Dago).
Horrenbestez, mahai inguruan parte hartu aurretik hedabideen aurrean egin dituen adierazpenetan, Jordi Turullek ohartarazi du "nahiz eta Kataluniako herriarengan beldurra, desorientazioa edo zalantza sortzeko estrategia egon, Kataluniako Gobernuaren irmotasuna erabatekoa da. Urriaren 1ean bozketa egongo da, hautetsontziak ikusiko dira, jendeak normaltasunez bozkatu dezan beharrezkoan diren tresna guztiak egongo dira martxan".
Gaineratu duenez, "beldurra eta zalantzak eragiteko mezuak bidaltzen dituzten horiek, denbora galtzen besterik ez dira ari. Bere esanetan, jarrera hori "euren aurka bueltatuko da, gero eta jende gehiago baitago urriaren 1ean bozkatzera joateko zalantza zeukana eta orain bozkatzera joango dena".
"Gero nahi duena bozkatuko du, hori delako demokrazia; alabaina, hainbat estamentutatik erabiltzen ari diren estrategiak gure konpromisoan sendotzen gaitu", erantsi du.
Bere aburuz, urriaren 1ean, "Katalunia estatu independente bat izatea nahi den ala ez erabakitzeaz gain, jokoan daude ere demokraziaren oinarrizko alderdiak salbatzea". Ildo horretatik, Espainiako Estatuari galdetu dio ea "demokraziaren oinarrizko zutabeak eraisten" jarraituko ote duen galdeketa oztopatzeko xedearekin.
Kataluniako prozesu independentista bideratzeko lege gakoak (Erreferendumaren Legea eta Iragankortasun Juridikorako Legea) "laster" onartuko direla adierazi ostean, zehaztu du eurei dagokiela "estrategia eta denborak" kudeatzea, eta komeni zaien unean iragarriko dituztela.
Joan Tarda: "Une historikoa"
Joan Tardak baieztatu duenez, urriaren 1ekoa "Une historikoa eta ilusioz betetakoa" izango da. Esan duenez, ez daude arduratuta Espainiako Gobernuak erreferendumaren aurrean nola erantzungo duen. "Nahi dutena egin dezakete", zehaztu du.
Ondoren, euskal herritarrei Katalan herriari lagun diezaiotela eskatu die; izan ere, "orain horren beharra daukagu, eta Kataluniak ez dio Euskadiri inoiz huts egin, ezta egingo ere", adierazi du.
Joseba Egibar: "Ateak ireki ditzake"
Joseba Egibar EAJk Legebiltzarrean duen bozeramailea sinetsita agertu da erreferenduma egin egingo denaz "gatazka politikoak konpontzeko erabat demokratikoa den tresna baita".
Horren aurrean, erreferenduma saiheste aldera Estatuaren erantzuna zein izango den azaldu du, "baldin eta indarkeria ez duen erabiltzen".
"Espainiako Gobernuak egin beharko lukeena da bere eskaintza agertzea, beste aukera bat ematea eta katalanek erabaki dezatela", iritzi dio Egibarrek.
Behin erreferenduma egin da eta bertako emaitza errespetatzen bada, uste du horrek "ateak ireki" ditzakeela eta "Estatuaren demokratizazioari" lagun diezaiokeela.
Maddalen Iriarte: "Miresmena"
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak esan du bere alderditik miresmenez begiratzen diotela Kataluniari, "78ko erregimeneko autonomia erkidegoen Estatuan zulo bat zabaldu duelako, estatu burujabeen paradigma bati paso ematen diona".
Iriartek ere erreferenduma gauzatu egingo dela uste du, eta horrek "espainiarrek azken urteetan izan duten pentsamendua berrabiaraztea" ekarriko duela. "Inork ez zuen pentsatzen Katalunia egoera honetan egongo zenik eta deskonexiorako lege bat gauzatuko zenik. Erreferenduma egingo ez dela zioen iragarpen hori ez da beteko", gaineratu du.
Bere hitzetan, "oso une garrantzitsua da Euskal Herriaren independentzia nahi dutenentzat", eta azaldu du EAJk "babes gehiago" eman ahal izan diola Kataluniako prozesu independentistari. "Podemos eta EAJrekin batera ekimenak egin dira, baina uste dut ekimen gehiago egin ahal izan ditugula", aitortu du.
Asteazkenean, osoko bilkura
Lluis Corominas Junts pel Si (JxS) talde parlamentarioko presidenteak gaur egindako adierazpenetan azaldu duenez, "deskonexiorako legeak" Katalauniako parlamentuak asteazkenean eta ostegunean egin behar duen osoko bilkuran onar daitezke.
Corominasen esanetan, lege biak onartzeko, "aste honetako osoko bilkura aukera posibleetako bat da, seguruenik bideragarriena, baina ez bakarra".
Gure Esku Dago
Bestalde, Zelai Nicolas Gure Esku Dagoren bozeramaileak bere hitzaldian adierazi duenez, Katalunia urrats garrantzitsuak ematen ari da, "Eskoziak egin eta Euskal Herriak egingo duen bezala".
Gainera, datorren irailaren 16an Kataluniako prozesuari babesa erakusteko Bilbon izango den manifestazioarekin bat egiteko deitu ditu herritarrak.
"Erabakitzeko eskubideak batzen gaitu, alderdi desberdinetako ordezkariak, herritarrak eta nazioak batzen ditu", azpimarratu du, "gezurrezko adierazpenen aurrean, demokraziak pertsonak elkartzen ditu".
Rajoy: "Inork ez du Espainiako demokrazia deuseztatuko"
Bere aldetik, Mariano Rajoyk larunbat honetan egin duen agerraldi batean ohartarazi duenez, "Inork ez du Espainiako demokrazia deuseztatuko".
Horrez gain, Erreferendumaren Legea Kataluniako parlamentuan modu azkarrean onartzeko aukeraz ere mintzatu da Rajoy, eta era honetara mintzatu da: "Euren asmoa da egun bakarrean lege proposamena kalifikatzea, eguneko gai-zerrendan txertatzea, oposizioari legearen gainean zuzenketak egiteko aukera kentzea eta Berme Estatutarioen Batzordera eramatea".
"Egun bakarrean subiranotasun nazionala eta Konstituzioa deuseztatu nahi dituzte batzuek, baina ez dute lortuko. Erabat ziur egon zaitezte horretaz", adierazi du.
Iceta: "Bartzelonak ez du legerik urratuko urriaren 1ean"
Miquel Iceta Kataluniako alderdi sozialistak gaur baieztatu duenaren arabera, Ada Colau Bartzelonako alkateak ziurtatu egin dio Bartzelonako Udalak ez duela legerik urratuko datorren urriaren 1ean.
Zure interesekoa izan daiteke
Moncloak azpimarratu du pertsona batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.
EAJk onartu egin du Espainiako Gobernuarekin harremana izan duela Tubos Reunidosen egoera bideratzeko, baina adierazi du Leire auziarekin ez duela loturarik
Alderdi jeltzalearen esanetan, Arabako enpresaren egoeraz arduratzeko egindako bilerak konpainia estrategikoei laguntzeko egindako lanaren parte izan ziren. Bestalde, PPk galdetu du PSOErekin zuten harreman horrek "baldintzatzen" ote duen "Pedro Sanchezi laguntzen jarraitzea".
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadi eta Gaztela-Mantxa abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer zeregin zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auziagatik epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean zeintzuk eginkizun zituzten.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.
Lehendakariak eta Sanchezek aldebiko batzorde berri bat egingo dute abuztua baino lehen
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du balio handikoak direla adostutako bi eskumen eskualdaketak.