Mariano Rajoy
2018/06/05 - 22:36
Ortuzarrek Rajoyk berarekin izan duen jarrera dotorea azpimarratu du
Gaur Andoni Ortuzarrek txio bat bota du, Rajoyri alor pertsonalean aitortza eginez. EAJk PPren barruan izan duen solaskiderik onena izan dela Rajoy dio Ortuzarrek.
2018/06/05 - 15:13
Rajoyk bere agurra iragarri du
Mariano Rajoy PPko buruak alderdiaren zuzendaritza utziko duela iragarri du: 'Erabaki onena da PPrentzat, niretzat eta Espainiarentzat', esan du agurrean.
2018/06/05 - 15:05
Rajoyk PPren zuzendaritza utziko du
'Onena da Alderdi Popularrarentzat, Espainiarentzat eta niretzat', azaldu du PPren Batzorde Exekutibo Nazionalaren aurrean egindako hitzaldian.
2018/06/03 - 16:37
Estatuko Aurrekontuei hainbat zuzenketa aurkeztea aztertzen ari da PP
Andrea Levy PPren Ikasketa eta Programetarako idazkariordeak ohartarazi duenez, baliteke zuzenketa horiek eragina izatea EAJrekin adostutako aurrekontu-akordioetan.
2018/06/03 - 16:10
Alderdia berritu arte Rajoy PPren zuzendaritzan geratuko dela uste da
Mariano Rajoyk diputatuaren aktari uko egingo dion ala ez eta PPren buruzagitzan jarraituko duen erabaki behar du.
2018/06/02 - 16:41
Generalitateak kontrol politikoa eta ekonomikoa berreskuratu ditu
2017ko urriaren 27an Espainiako Gobernuak Puigdemont eta horren kontseilari guztiak kargugabetu zituen, Kataluniako eskumen politikoa eta finantzarioa Espainiako Exekutiboaren esku utzita.
2018/06/02 - 16:12
Ortuzar: 'Sanchezek ondo daki zer den Euskal Agenda'
Espainiako presidente aldaketa gauzatzeko ezinbestekoak izan ziren EAJren botoak. Sanchez babestu baino astebete lehenago Rajoyren Gobernua indartu zuten jeltzaileek, PPren aurrekontuak babestuz.
2018/06/01 - 19:35
Sanchez, Espainiako Gobernuko presidente berria
Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioan Pedro Sanchez izendatu dute Espainiako Gobernuko presidente.
2018/06/01 - 18:31
Zentsura-mozioaren alde egin duten alderdiak, pozik emaitzarekin
Podemosek eta indar abertzaleek elkarrizketa egotea espero dute; PPk eta Ciudadanosek, aldiz, egonezina adierazi dute Pedro Sanchezen Gobernuak ireki duen etapa berriaren aurrean.
2018/06/01 - 16:10
Hamaika krisitik bizirik irteteko gai izan da Mariano Rajoy
Mariano Rajoy 2011. urtetik izan da Espainiako presidente. 37 urte eman ditu politika aktiboan, eta hainbat kargutatik pasatu da, zinegotzi izatetik presidente izateraino.
2018/06/01 - 15:53
Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidente berria
Behe Ganberak baiezkoa eman dio PSOEko idazkari nagusiaren zentsura-mozioari, aldeko 180 boto, 169 kontra eta abstentzio bat jasota.
2018/06/01 - 13:10
Rajoy, bere agurrean: 'Ohorea izan da Espainia jaso nuena baino hobeto uztea'
Mariano Rajoyk Espainiako presidente karguari agur esan dio Kongresuan, eta "demokrata gisa" zentsura-mozioaren emaitza onartzen duela baina "egindakoa" ez duela babesten esan du.
2018/06/01 - 12:36
Rajoy: 'Ohorea da Espainia jaso nuena baino hobeto uztea'
Pedro Sanchez zoriontzen lehena izan nahi izan du Mariano Rajoyk. 'Demokrata' den heinean zentsura mozioaren emaitza onartzen duela adierazi du.
2018/06/01 - 12:09
Zentsura-mozioan 'ezinbesteko kolaboratzaile' izatea egotzi dio PPk Riverari
Gainera, Rafael Hernandok aurpegiratu dio bere "desleialtasunak" Pedro Sanchezen "bidea erraztu" izana eta Rajoyren Gobernua kolokan jartzen "lagundu" izana.
2018/06/01 - 11:22
Rajoy plenoan ez egotea kritikatu du Roblesek
Margarita Roblesek mozioan baiezkoa botatu behar duten alderdiei eskerrak emandizkie eta Rajoy plenoan ez egotea kritikatu du.
2018/06/01 - 10:52
EAJk babestu egingo du zentsura-mozioa; PSOEk boto nahikoak ditu Rajoy erorarazteko
Mariano Rajoyren kontrako zentsura-mozioa ostiral honetan bozkatuko dute, eta alderdi hauen babesa izango du: Podemos, ERC, PDeCAT, EAJ, EH Bildu, Compromis eta Nueva Canaria.
2018/05/31 - 23:40
PSOEk badu nahikoa boto Rajoy erorarazteko: eta orain zer?
Rajoyren aurkako zentsura-mozioa bozkatu ostean, Espainiako Gobernua automatikoki kanpoan geratuko da eta Sanchezen izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
2018/05/31 - 23:11
Honelakoa izan da Rajoyren aurkako zentsura-mozioaren lehen saioa
Aitor Esteban EAJko bozeramaileak baieztatu du alderdi jeltzaleak babestu egingo duela Rajoyren aurkako zentsura-mozioa. Alderdi sozialistak baditu babes nahikoak PPren Gobernua erorarazteko.
2018/05/31 - 20:27
EH Bilduk Rajoyren aurkako zentsura-mozioa babestuko du
Koalizio soberanistak azpimarratu du Rajoyren kontra egiteak ez duela esan nahi Sanchez babesten duela, "biak alde berean daudelako eta erregimen beraren parte direlako".
2018/05/31 - 20:14
Aitor Estebanen (EAJ) agerraldi osoa
EAJko bozeramaileak baieztatu du alderdi jeltzaleak babestu egingo duela Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura-mozioa.