Generalitateak kontrol politikoa eta ekonomikoa berreskuratu ditu
Joan den urriaz geroztik, Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioaren ondorioz galdutako kontrol ekonomikoa eta politikoa berreskuratu ditu larunbat honetan Kataluniako Generalitateak. Kataluniako Gobernua osatuko duten kontseilari berriek kargua hartu dute, eta, horren ondorioz, bertan behera geratu da 155. artikulua.
218 egunez egon da indarrean 155. artikulua Katalunian, eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente berriak kargua hartu duen egun berean baliogabetu dute.
2017ko urriaren 27an Kataluniako Parlamentuko Osoko Bilkurak independentzia aldarrikatzeko proposamen bat onartu zuen, eta horren hitzaurrean aitortzen zuten Katalunia "Errepublika erako Estatu independente" bihurtzeko asmoa. Testu hori onartu eta ordu gutxira, Espainiako Senatuak 155. artikuluaren aplikatzea onartu zuen, harik eta Katalunian Gobernu berria martxan jarri arte. Ordutik, Espainiako Estatuaren kontrolpean egon da Generalitatea.
Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak Carles Puigdemont Kataluniako presidentea eta kontseilari guztiak kargugabetu zituen, Kataluniako Parlamentuko funtzioak mugatu eta Esquadra Mossoen kontrola bereganatzeaz gain. PSOEren eta Ciudadanosen babesarekin Senatuan hitzartutako erabakia izan zen.
Gainera, 155. artikuluari erreparatuta, Mariano Rajoyren Gobernuak hauteskundeak deitu zituen Katalunian abenduaren 21erako, eta Kataluniak atzerrian zituen enbaxadak ixteko agindu zuen (Bruselakoa salbu).
218 egun horietan, Generalitateko Administrazio Nagusiak "normaltasunez" funtzionatu du, baina Espainiako Ministerioen menpe.
Kataluniako 260 kargu inguru kargugabetu ditu Espainiako Gobernuak; horietako lehenetarikoa Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen burua izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.