Markina-Xemein
2019/05/14 - 17:36
86 urteko gizon bat hil da Markina-Xemeinen traktorearekin aldapa batetik erorita
Istripua Goikozabala mendian gertatu da, 12:45 aldera. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko.
2019/04/12 - 12:08
21. Korrika Aulestitik iritsi da Markina-Xemeinera, Gasteizera bidean
Euskararen aldeko lasterketaren lekukoak eskutik eskura jarraitzen du, eta goizaldean iritsi da herrira. Kale nagusiak zeharkatu ostean, Berriatuara zuzendu da, Gasteizera bidean.
2019/04/02 - 13:24
Txirrindulari bat hil da auto batek harrapatuta, N-633an, Markina-Xemeinen
39 urteko biktimak konortea galdu du. Helikoptero batek Gurutzetako Ospitalera eraman du. Ordu batzuk geroago bertan hil egin da.
2019/01/26 - 18:47
Atutxa: 'EAJ da politikari geratzen zaion alderdi serio bakarra'
Bizkaiko jeltzaleen presidentearen arabera, "EAJtik haratago, txintxorrak eta bertso askeak" baino ez daude. Udal eta foru hauteskundeetarako Lea-Artibaiko hautagaitzak aurkeztu dituzte Markinan.
2018/10/05 - 22:21
50 urteko langile bat hil da Markinan, zuhaitz bat gainean erorita
Ezbeharra 17:20ean gertatu da Iturreta mendian. Osasun-langileak bertaratu dira, baina beharginaren heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.
2018/02/07 - 21:22
Bi emakume zauritu dira Markinako baserri batean izandako sutean
Sua etxe ondoan aparkatuta zegoen ibilgailu batean piztu da. Bi emakumeek antsietate krisia izan dute.
2017/10/30 - 16:32
Donostia 2016 Bizkaira iritsi da 2016 Bidea egitasmoarekin
Donostia 2016 Bizkaiara iritsiko da 2016 Bidea egitasmoaren 3. etapari esker, Debatik Markina-Xemeinera. Apirilaren 10etik maiatzak 8ra bitarte Bizkaitik ibiliko da 2016 Bidea 5 etapetan.
2017/06/22 - 11:13
Lau edukiontzi kiskali dira gaur goizaldean Markinan
Suak ez du kalterik eragin ondoko ibilgailuetan, ezta etxeetan ere. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta berehala itzali dute.
2016/03/05 - 16:03
Gerra Zibileko hiru gudariren gorpuzkiak lurpetik atera dituzte
Tropa frankistek preso hartu eta ondoren hildako gudari baten hezurrak direlakoan daude, eta gorpuzki gehiago ere aurkituko dituztela uste dute Paco Etxeberria forentseak zuzentzen duen taldekoek.
2016/03/05 - 14:49
Hainbat gudariren gorpuzkiak lurpetik atera dituzte Etxebarrian
Ahaztuen Oroimena. Markinaldeko Frentea 1936 tokiko-elkartearen laguntzaz egin dute. Aurten Euskadin hobitik ateratzen dituzten laugarren gorpuzkiak dira.
2014/08/26 - 13:49
Juanjo Txurruka: 'Jendeak eskatzen zuen murala berritzea'
Markina-Xemein herrian horma-irudi historikoa berritu dute. Energia nuklearraren aurkako murala 70. hamarkadan berritu zuten. Egunotan, herritar batzuek berritu dute. Alkatea ere, Juanjo Txurruka lan horretan ibili da. Oier Gorosabel kolaboratzaileak gainera, bere gustuko horma-irudia dela kontatu du. Garage baten horman egindako murala da.
2014/06/14 - 13:03
Berastegi eta Markina-Xemein, gaurtik UEMAko kide
Lehen aldiz, Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko dute gaur Tolosan, eta UEMAren Batzar Nagusian onartuko dituzte kide gisa Gipuzkoako eta Bizkaiko bi udalerriak.
2013/10/08 - 16:14
Markinan izan da bigarren kanporaketa: Xabier Sukiaren iruzkina
Xabier Sukia, "Hitza Jolas" Euskadi Irratia saioko gidariaren iruzkina duzue hemen, Markina-Xemeingo saioaren inguruan.
2013/10/05 - 22:26
Agin Laburuk lortu du finalaurrekoetarako txartela, Markina-Xemeinen
Horrenbestez, azaroaren 16an Oiartzunen jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin.
2013/09/19 - 14:57
Abiadura bizian eta kontrako noranzkoan gidatzeagatik atxilotu dute
39 urteko gizonezkoa da atxilo hartutakoa. Gelditzeko eskatu dioten patruilak harrapatzen saiatu da.