Maroko
2021/06/01 - 19:41
Auzitegi Nazionalak aske utzi du Brahim Ghali Fronte Polisarioko buruzagia
Epaileak ebatzi du ez dagoela inolako zantzurik deliturik egin duela esateko eta, beraz, baztertu egin du behin-behinean espetxeratzeko eskaria. Ghali Logroñoko ospitalean dago covid-19ak jota.
2021/05/23 - 22:37
Martxa egin dute Donostian, Palestina, Kolonbia, Sahara eta Kurdistanen alde
Manifestazioaren antolatzaileek azaldu dute lau gatazkek badituztela ezaugarri komunak; denetan "Estatu heteropatriarkal, klasista, arrazista eta oso militartuen" aurrean daudela, alegia.
2021/05/22 - 16:40
Pertsona migratzaileei "bide seguruak" zabaltzeko ituna eskatu du Gonzalez Layak
Europa mailan "itun handi bat" aldarrikatu du Atzerri ministroak, "gizakien zoritxarrarekin trafikatzen ari diren mafien aurka borroka egiteko".
2021/05/21 - 12:56
30 migratzaile inguru sartu dira Melillan, hesia gaindituta
Ostegunetik ostiralerako gauean dozenaka lagun ahalegindu dira Maroko eta Espainia arteko muga igarotzen. Barne ministro espainiarrak azaldu duenez, Marokora itzularaziko dituzte.
2021/05/20 - 17:33
Euskadik eta Nafarroak Ceutako zentroetako 8 eta 6 adingabe hartuko dituzte
Bakarrik dauden adingabeak dira, Ceutako babes-zentroetan zeudenak. Ekimenaren helburua aste honetan iritsitakoei tokia uztea da, Marokotik gertu mantentzeko.
2021/05/20 - 16:46
Muga zeharkatu nahi zuten ehunka gazte Marokoko Poliziaren aurka aritu dira
Marokok muga itxi du eta haserre, Marokoko Poliziaren aurka harrika aritu dira eta suzko barrikadak ere piztu dituzte.
2021/05/20 - 16:16
E-Podemosek harrera integraleko zerbitzuak indartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Adingabe eta gazte atzerritarren aurkako "gorroto mezuei" aurre egiteko kanpaina bultzatzea proposatu du koalizioak.
2021/05/20 - 14:28
Biden, Marokorekin eta Israelekin dituen harremanak zehazteko atakan
Israel eta Palestinaren arteko eta Maroko eta Sahararen arteko gatazkak mahai gainean, Trumpek herrialde arabiarrekin hartutako akordioei eusten dien ala ez erabakitzeko eskatu diote Etxe Zuriari.
2021/05/20 - 10:48
Istiluak izan dira bart Ceutako mugatik gertu dagoen Castillejos herri marokoarrean
Ceutara doan errepidean pilatuta zegoen jendearen aurka egin du poliziak eta istiluak izan dira gau osoan zehar.
2021/05/19 - 22:44
Tarajal inguruko bizilagunek janaria eta edaria banatu dute migratzaileen artean
Larrialdi zerbitzuak eta boluntario asko ikusi dira behar handia duten pertsona horiei laguntza eskaintzen. Baina Ceutan denek ez dute berdin pentsatzen.
2021/05/19 - 22:39
Ceutara heldu berri den migratzaile bat: 'Marokon ez dago lanik, ez dago etorkizunik'
Marokotik iritsitako milaka gazte migratzaile noraezean dabiltza Ceutako kaleetan. Egunotan Ceutan sartu diren 1.500 adin txikikoak ez dituzte Marokora itzuliaraziko.
2021/05/19 - 21:20
Ceutara bakarrik iritsi diren adin txikiko batzuk hartuko dituzte EAEk eta Nafarroak
Ione Belarra Eskubide Sozialean eta 2030erako Agendaren ministroak lehendik Ceutan zeuden 200 adin txikikoak euren artean banatzeko eskatu die erkidegoei.
2021/05/19 - 16:46
Sanchezek oposizioari babesa eskatu dio Marokoren desafioari erantzuteko
Kongresuko kontrol saioan Pedro Sanchezek argi esan du Marokok desafioa egin diola Espainiari eta egoera horretan ardura eskatu die oposizioko alderdiei.
2021/05/19 - 16:32
Marokoko poliziaren presentzia areagotu egin da eta giroa lasaiagoa da Ceutan
Gaur ez da aurreko egunetako jende olderik izan. Ceutara iristeko ahaleginak etengabeak bai, baina tantaka izaten ari dira.
2021/05/19 - 14:36
Migrazioa modu integralean ez jorratzea egotzi dio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari
Beatriz Artolazabal sailburuaren esanetan, gizarte politikak aktibatuko dira orain migrazioaren auziari "partxeak" jarriz. Gainera, Lurralde arteko Migrazio Batzordearen bilera egitea eskatu du.
2021/05/19 - 14:10
Ceutako industrialdera eraman zituzten adingabe batzuk ihes egitea lortu dute
Azken orduetan Ceutara zeharkatzea lortu duten ehunka adingabe industria-nabe batzuetara eraman dituzte. Horietako batzuek ihes egitea lortu dute.
2021/05/19 - 14:02
Marokok muga itxi du, migratzaileak Ceutara sar ez daitezen
Tarajal muga pasabidean Espainiara igarotzeko zain zeuden pertsonak hegoaldera joaten hasi dira, pasabidea zarratu dutela ikusita.
2021/05/19 - 12:29
Espainiak "Maroko gutxiestearen prezioa" ezagutzen zuela esan du Marokoko Gobernuak
Marokoren tranpan ez jausteko eskatu dio Fronte Polisarioak Espainiako Gobernuari. Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministroak erantzun du ez zuela eraso gisa ulertu Brahim Ghali hartzea.
2021/05/19 - 12:04
Gurutze Gorriko langile baten eta migratzaile baten arteko besarkada hunkigarria
Gurutze Gorriko langile baten eta Ceutako mugako kai-muturretako bat zeharkatzea lortu duen migratzaile baten arteko besarkadaren irudia munduari bira ematen ari zaio.
2021/05/19 - 11:22
Muga zeharkatu dutenen testigantzak jaso ditu EITB Mediak
Ceutara sartzea lortu dutenekin hitz egiteko aukera izan du EITB Mediako lantaldeak. Marokon bizi duten egoera gogorra atzean uzteko nahia dute denek.