Maroko
2018/08/06 - 18:19
'Deportazioan' laguntzea leporatu dio Salhaketak Gasteizko Udaltzaingoari
12 urte Gasteizen zeramatzan marokoar bat ostiralean erbesteratu zutela salatu du Salhaketak, Udaltzaingoak identifikatu eta bi egun geroago, hain zuzen ere.
2018/07/26 - 14:20
400 pertsona sartu dira Ceutan, Maroko eta Espainia arteko hesia gaindituta
Hesia gainditu dutenak etorkinentzako CETI zentrora zuzendu dira, eta Gurutze Gorriak bertan egin die harrera.
2018/07/10 - 12:12
EHUko forentse talde batek hobi handi berriak aurkitu ditu Mendebaldeko Saharan
Ikerketa talde batek, Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean, Meheris eskualdean hiru emakumeren gorpuak aurkitu ditu.
2018/07/03 - 22:18
Ekainetik Sahara hegoaldeko 500 etorkin igaro dira EAEtik
Jaurlaritza, Diputazioak eta Gurutze Gorria elkarlanean ari dira beharren arabera baliabideak jartzeko. Gaur ere bosgarren gauez martxan jarri dute dispositibo berezia.
2018/06/22 - 20:12
Hiru lagun atxilotu dituzte Bilbon adingabe marokoarrekin trafikatzea egotzita
Guztira 28 dira atxilotuak Espainiako Estatu osoan. Ikertzaileen arabera, ehundik gora dira adingabe biktimak, eta batzuk esklabo gisa erabili dituzte.
2018/06/15 - 20:18
Marokotik Euskadira adin txikikoak ekartzen dituen sarea desegin dute
Marokotik Andaluziarako bidaia egiten zuten lehenengo, eta gero Andaluziatik Euskadira, jakinda adin txikikoak izanik babesa hartuko zutela. Ia denak Bilbora iritsi dira.
2018/06/11 - 22:59
Euskal Herriko eta Marokoko bertsolariak elkarrekin aritu dira Iruñean
Maialen Lujanbiok eta Latifa Laaroussia ayllus kantaerako inprobisatzaileak emanaldia eskaini dute Iruñean. Euskarazko bertsogintza eta arabierazkoa alderatzen ari da Errusiako ikerlari bat.
2018/06/08 - 12:47
Euskal Herriko eta Marokoko kantu inprobisatuak, batuta
Maialen Lujanbiok eta Latifa Laaroussia ayllus kantaerako inprobisatzaileak emanaldia eskainiko dute astelehenean, ekainak 11, Iruñean.
2018/04/05 - 00:12
Ahmed Bujari Fronte Polisarioren NBEko ordezkaria hil da Bilbon
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Gobernuak zazpi dolu-egun deitu ditu.
2018/04/04 - 22:02
Ahmed Bujari, Nazio Batuetan Fronte Polisarioaren ordezkaria, Bilbon hil da
Ahmed Bujarik nazioarte mailan negoziatzeko agertu zuen diplomazioa goraipatzen dute Euskal Herriko sahararren elkartean.
2018/02/24 - 14:37
Sei trailer abiatu dira Bilbotik Saharara, errefuxiatuei laguntza eramateko
Guztira, 200 tona elikagai eta oinarrizko ondasun bidali dituzte Tindufeko kanpalekuetara. Karabanak 2.000 kilometro egingo ditu.
2018/02/20 - 11:38
Marokoar bat atxilotu dute Murtzian jihadistak erakartzeagatik
Atxilotuak 'islamaren etsaien' aurkako bideo gogorrak eskegitzen zituen bere sare sozialetan. Jihadarekin bat egiteko deia ere zabaltzen zuen.
2018/02/17 - 17:14
Biarritzetik Marokora bidean doaz 1.300 Renault-4 auto
6.000 kilometro baino gehiago egingo dituzte 1.300 Renault 4 autok, Biarritzetik Marokora. Laguntza solidarioa eramateko aprobetxatuko dute bidaia.
2018/02/04 - 13:58
Hogei bat migratzaileren gorpuak erreskatatu dituzte itsasoan, Melillatik gertu
Pateran Espainiako kostaldera iristen ahalegintzen ari zirela hondaratuta hil direla dirudi, Melillako kostatik lau edo bost miliatara. Bidaiari itsasontzi batetik ikusi dituzte gorpuak ur gainean.
2017/11/19 - 18:28
Gutxienez 15 lagun hil dira Marokon elikagai-banaketa batean ihesaldi baten ondorioz
Biktima guztiak emakumezko dira, baita zaurituak ere. Janari-banaketa humanitarioaren unean ez zegoen arduradunik.
2017/09/06 - 11:02
Talde jihadista baten 6 ustezko kide atxilotu dituzte Melillan eta Marokon
Barne Ministerioaren arabera, 39 urteko espainiar bat da ustezko liderra, eta berak eratu zuen taldea. Kideak tamaina handiko atentatuak egiteko prest zeuden, polizien arabera.
2017/08/23 - 16:25
Bi atxilotu, 3 adingabe marokoarri eraso egiteagatik, bilkura baten ostean
Adingabeek 13 eta 17 urte artean dituzte eta makil handi batekin jipotu zituzten, Kataluniako atentatuak direla eta egindako protesta baten ondoren.
2017/07/19 - 11:33
291 urteko kartzelaldia eta zortzi biziarteko kartzela-zigor, 23 sahararri
Makroepaiketa errepikatu dute, eta oraingoan ere Saleko Apelazio Auzitegiak zigor handiak jarri dizkie Gdaim Izikeko kanpalekua desegin ostean izandako protestetan atxilotutako ekintzaileei.
2017/07/04 - 21:45
Marokok euskal ekintzaile bat eta kataluniar bat kanporatu ditu Aaiunetik
Bi aktibistak Casablancara bidali zituzten hegazkinez, eta haibat orduz izan zituzten atxikita, pasaporterik gabe eta deirik egiten utzi gabe.
2017/06/21 - 15:50
Bruselako geltoki nagusiko erasotzailea 36 urteko marokoarra da
Belgikako Fiskaltzak baieztatu duenez, O.Z.k maleta bat zartarazi zuen, leherketa txikia eraginda. Ez zuen aurrekaririk terrorismoagatik.