Maroko
2023/09/09 - 14:02
''Hoteletik korrika atera ginen eta kalean babesa hartzen saiatu''
Essaouira Marokoko kostaldean oporretan zebilen Mikel Segovia, lurrikara jazo zenean. EITB Mediari azaldu dionez, tentsio handiz igaro dute gaua, errepliken beldur zirelako (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/09/09 - 11:59
Lurrikara Marokon
Milatik gora pertsona hil eta ehunka zauritu dira Marokon izandako 6,9 graduko lurrikara baten ondorioz.
2023/09/09 - 11:20
6,9 indarreko lurrikara batek Maroko erdialdea astindu du
Marrakex eta Agadir artean izan du epizentroa eta hiri askotan sentitu da. Ehunka dira hildakoak eta zauritutakoak eta handia txikizioa, etxe eta horma ugari behera etorri baitira. Gaua kalean eman dute herritarrek.
2023/09/02 - 13:21
Mendebaldeko Saharan irtenbide politiko baten defentsa berretsi du AEBk Tindufen
2020ko azaroan, Polisarioak hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991n sinatutako su etena, gerra egoera dekretatu zuen lurralde osoan, eta herrialde horri egotzi zion Gergerateko mugan egindako erasoaren ondorioen erantzukizuna.
2023/08/03 - 18:58
Fronte Polisarioaren hitzetan, Sanchezen bidaiak Marokori emandako "babes ukaezina" agerian uzten du
Abdulah Arabi Fronte Polisarioaren Espainiako ordezkariak azpimarratu duenez, Moncloak bidaia pribatua dela azaldu arren, "eduki politiko handia du".
2023/06/24 - 16:37
Gutxienez 77 lagunek desagertuta jarraitzen dute, Melillako hesiko tragediatik urtebetera
2.000 migratzaile eta errefuxiatu inguru Marokotik Espainiara sartzen saiatu ziren. Amnistia Internazionalaren arabera, 37 migratzaile hil ziren eta 77 gutxienez desagertuta jarraitzen dute. Bertara itzuli gara, sarraskiaren urteurrenean.
2023/06/24 - 00:05
Duela urtebete Melillako hesian 37 hildako eta 77 desagertu izan zirela esan dute AIk eta CEARek
Amnistia Internazionalak salatu duenez, Espainiako eta Marokoko agintariek orain arte ez dute ikerketa "eraginkor eta independente" bat egin, aitzitik, "estali" eta "oztopatu" egin dute.
2023/04/19 - 19:52
Marokorekin lortutako akordioari esker migratzaileen iritsiera nabarmen murriztu dela adierazi du Sanchezek
Espainiako gobernuburuak Diputatuen Kongresuan azaldu duenez, urteko lehen hiruhilekoan Ceuta eta Melillara eta Kanarietara iritsitako migratzaileen kopurua % 78 eta % 63 jaitsi da, hurrenez hurren.
2023/02/04 - 21:32
Tarajalgo operaziotik 9 urtera, migrazio politika ankerrek jarraitzen dutela salatu dute Santiago Zubian
Marokotik Ceutara pasa nahian 14 lagun hil ziren itzalez betetako Guardia Zibilaren operazio batean. Haiek gogoratzeko kontzentrazioak egin dira hainbat lekuetan, besteak hainbat migratzaileren bizitza irentsi duen Bidasoa Ibaiaren gaineko Santiago Zubia, Irun eta Hendaia artean.
2023/02/02 - 14:40
Pedro Sachez: 'Beste aldea samintzen duen guztia ekiditea erabaki dugu, batik bat subiranotasunari dagokiona'
Marokoko agintariekin egin duten maila altuko bileran, bi aldeen artean adostu duten akordioaren garrantzia azpimarratu du Espainiako presidenteak.
2023/01/12 - 09:13
Migratzaileak berehala itzularazteko Espainiaren politikak heriotzak eragin zituen, Human Rights Watchen ustez
Espainiako Fiskaltzak artxibatu egin zuen ekainaren 24an Melillako hesian izandako gertakarien ikerketa, Guardia Zibilaren jardunean delitu zantzurik atzeman ez zuelako. Gutxienez 23 migratzaile hil ziren tragedia hartan.
2022/12/15 - 11:16
14 urteko mutil bat hil da Montpellierren, Frantzia eta Maroko arteko partidaren ondorengo istiluetan
Lehen informazioen arabera, Marokoren aldeko hainbat zaletu Frantziako bandera kentzen ahalegindu dira auto batetik, eta horren ondotik, ibilgailuaren gidariak hainbat lagun harrapatu ditu, tartean, hildako mutila.
2022/12/15 - 10:00
250 atxilotu Frantzian, Qatarko Munduko Txapelketako garaipenaren ospakizunetan
Frantziako Gobernuak 2.200 polizia eta jendarme atera zituen bart Parisko kaleetara. 25.000 pertsona Eliseo zelaien inguruan bildu ziren Frantziaren garaipena ospatzeko. Agintarien azken datuen arabera, hiriburuan 145 pertsona atxilotu zituzten.
2022/12/06 - 22:39
Casablancatik Parisera, festa lehertu da marokoarren artean
Munduko Futbol Txapelketan Espainiaren aurka izandako garaipena ospatu dute Marokon eta Marokotik kanpo bizi diren marokoarrak, bereziki Espainian.
2022/12/06 - 21:52
Marokoren garaipenak jai giroz bete ditu Euskal Herriko kaleak
Besteak beste, Bilbon, Gasteizen eta Tuteran bizi diren marokoarrek beren selekzioaren Munduko Futbol Txapelketaren garaipen historikoa ospatu dute.
2022/12/06 - 21:20
Marokoko futbol selekzioaren garaipenak jai giroa ekarri du Euskal Herriko kaleetara
Marokok Espainia Munduko Futbol Txapelketatik kanporatu ostean, Bilbon bizi diren marokoarrek ospakizunez bete dituzte kaleak, bereziki San Frantzisko auzoan. Gasteizen eta Tuteran ere kantu eta danbor artean ospatu dute. Leku guztietan Poliziaren presentzia handia izan da.
2022/12/06 - 20:28
Zale marokoarrek sailkapena ospatu dute Bilboko kaleetan, Poliziaren dispositiboaren aurrean
Euskal Herrian bizi diren marokoarrak kalera irten dira Marokoko selekzioaren garaipena ospatzera, Ertzaintzak prestatu duen segurtasun dispositiboaren aurrean. Espainiako selekzioa kanporatu du Munduko Futbol Txapelketan.
2022/12/06 - 19:48
Horrela bizi izan dute Bilboko marokoarrek Espainiaren aurkako partida
Marokok Espainia Munduko Futbol Txapelketatik kanpo utzi du penaltietan. Euskal Herrian bizi diren marokoarrak partida hasi baino lehenagotik murgildu dira ospakizunetan.
2022/12/01 - 11:00
Itxasok Grande-Marlaskaren jarduna defendatu du eta Melillan "hesiaren kontrako erasoa" egon zela gogorarazi
Bestalde, 2023an ere garraio publikoan deskontuak egitearen alde azaldu da Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Nabarmendu duenez, "Euskadik baditu hori egiteko baliabideak eta ahalmena, Estatuak zer egin gorabehera".
2022/12/01 - 10:27
Melillako tragediari buruzko ikerketa batzordea beharrezkoa dela eta Marlaska kolokan dagoela dio Estebanek
EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramailearen iritziz, Auzitegi Gorenak "bai bakarrik da bai" legearen interpretazioa zabalegia egiten badu ukituak egin beharko zaizkio.