Maskarak
2021/09/27 - 22:41
Ipar Euskal Herriko Lehen Hezkuntzako haurrek ez dute musukoa eraman beharko astelehenetik aurrera
Intzidentzia tasa 48,6an Ipar Euskal Herrian. Horrela mantentzen bada, astelehenetik goitik Lehen Hezkuntzako haurrek ez dute musukoa eraman beharko.
2021/09/23 - 17:26
Chiviteren ustez "oso hurbil" dago pandemiaren amaiera
Maria Chivite Nafarroako presidentearen ustez, nahiz eta datuak onak izan, kasu kopurua "jaisten jarraitu behar" da eta ez da bistatik galdu behar ZIUen presioa. Halaber, azpimarratu du txertaketan indarrak jartzen jarraitu behar dela, neurriak lasaitzearekin batera.
2021/09/10 - 13:25
Danimarkak covid-19aren aurkako azken neurriak altxatu ditu
12 urtetik gorako herritarren % 83 baino gehiago txertatuta eta datuak hobera doazela ikusita, herritarrak neurri murriztailerik gabe bizi ahal izango dira gaurtik. Turistentzat baino ez dira mantentzen neurri batzuk.
2021/09/08 - 10:59
Hondarribiko "ez jaietan" autobusetan istiluak izan direla salatu dute
Gizalegearen aurkako jarrerak deitoratu dituzte, hala nola borrokak autobus barruan, musukoak ez erabiltzea eta txartelak ordaintzeari uko egitea.
2021/09/02 - 18:59
Sadarrek % 60ko edukiera izango du irailean
Osasunak, beraz, bere futbol-zelaiko edukiera handituko du irailean zehar, taldeko eta Nafarroako Osasun Sailek izandako bileran adostu duten arabera. Aldaketak Lurraldearteko Osasun Kontseiluak atzo hartutako erabakiarekin bat egin du.
2021/08/25 - 11:56
Ikasturte hasiera "bermatzaileago" baten alde egin dute unibertsitateek eta autonomia-erkidegoek
Neurri nabarmenenak honako hauek izango dira: ikasleen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordetzea, musukoa behar bezala erabiltzea eta eskuen higienea mantentzea.
2021/08/25 - 10:46
Hirugarren dosia izango da gaur arratsaldeko Lurralde Arteko Osasun Batzordean gai nagusia
Osasun Ministerioa eta erkidegoak arratsaldean bilduko dira berriro, Sendagaien Europako Agentziak covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosi bat emateko aukerari buruz esango duenaren zain.
2021/08/20 - 16:35
AEBn eztabaida handia piztu da eskoletan musukoak derrigortzearen inguruan
AEBko eskoletan musukoa derrigorrezkoa da, baina estatatu errepublikanoetako gobernadoreei ez zaie erabakia gustatu. Floridan, esaterako, musukoa derrigortzen duten eskoletan zuzendariei soldata ez ordaintzeko mehatxua egin du gobernadoreak.
2021/08/12 - 22:42
Osasun Publikoaren Euskal lege-aurreproiektuaren zirriborroak txertaketa nahitaezkoa izateko asmoa jasotzen du
Testu hori kontsulta publikoaren fasean egongo da abuztuaren amaierara arte. Behin fase hori gaindituta eta Gobernu Kontseiluak argi berdea emanda, Eusko Legebiltzarrera bidali beharko litzateke organo horrek izapidetu dezan.
2021/08/04 - 21:20
Covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia atzeratzea eskatu du MOEk
Europako biztanleriaren erdia baino gehiago txertoa hartuta dago, eta Ameriketako Estatu Batuetan % 70 dira txertoa hartutako pertsonak; Afrikan, ostera, biztanleen % 2k soilik du jarraibide osoa, eta % 5ek dosi bat jaso du.
2021/07/29 - 23:19
Justiziak urrundu egin du lokaletan sartzeko covid frogak eskatzeko aukera
Bestalde, Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak ostegun honetan ohartarazi duenez, bere Gobernuak neurria "ziurrenik" onartuko egingo du, birusaren transmisioa "oso kezkagarria" delako.
2021/07/27 - 02:14
Gutxi badira ere, badaude txertatuta egonda ere berriro covid-19az kutsatu diren pertsonak
Berrinfekzio kasuak gutxi badira ere, gerta daiteke txertoak ez duelako aldaera guztietarako babes berdina eskaintzen. Nolanahi ere, jarraibide osoa duten pertsonak gaitzaren larritasunari aurre egiteko babestuta daude, eta gehienetan sintomarik gabe edo sintoma arinekin gaixotzen dira.
2021/07/26 - 13:40
Carlos Iturgaiz: "Udalerri batzuetan etxeratzeko agindua ezartzea aztertu beharko litzateke"
"Sanchez presidenteari eskatzen ari zaren guztia zakarrontzira doa", esan dio Euskadiko PPren presidenteak Urkulluri. EAJri inkoherentzia leporatu dio Iturgaizek. 36ko polemikari buruz, "noski, diktadura bat izan zen", esan du.
2021/07/24 - 02:26
Gaueko etxeratze-agindua ezarri dute Nafarroako 141 udalerritan
Mugikortasuna galarazita dago 01:00etatik 06:00etara, asteburuan eta jaiegunetan, kutsatzeengatik egoera larrian dauden udalerrietan.
2021/07/24 - 02:14
Ostalaritzari ezarritako ordutegi berria indarrean da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Merkataritza jarduerak, ekitaldi sozialak eta ekintza kulturalak 01:00etarako amaituta egon behar dira. Lehendakariaren dekretua larunbat honetan sartu da indarrean, baina edukierari lotutako murrizketak astelehenetik aurrera ezarri beharko dira.
2021/07/23 - 23:30
Hauek dira autonomia erkidego bakoitzak ezarri dituen murrizketak
Pandemiaren bosgarren olatu betean, erkidego bakoitzak bere neurriak ezartzearen alde egin du. Honakoa da asteburu honetan bidaiatzea pentsatzen ari bazara jakin beharrekoa.
2021/07/23 - 21:29
Noiz da derrigorrezkoa musukoa erabiltzea eta noiz ez?
Dekretu berriaren arabera, beste pertsona batzuekin metro eta erdiko segurtasun-tartea gorde ezin denean, uneoro erabili beharko da; hau da, hiri-eremu guztietan.
2021/07/23 - 17:35
Donostiako Pasealeku berria trafikoari itxita egongo da uztailaren 26tik abuztuaren 19ra barraka guneagatik
Udalak ohar batean azaldu duenez,gune hori irekita egongo da egunero 17:00etik 23:30era eta musukoa erabiltzea ezinbestekoa izango da.
2021/07/23 - 14:23
Bingen Zupiria: ''Salbuespena maskara ez janztea da''
Bingen Zupiria bozeramaileak adierazi duenez, "Espainian onartutako arauaren arabera badirudi salbuespena maskara janztea dela". Argi utzi nahi izan du EAEn ''salbuespena maskara ez janztea" dela.
2021/07/22 - 22:05
Sagarduik ohartarazi du aldaerek ez ezik neurrien "erlaxazioak" ere duela eragina kasuen gorakadan
Delta aldaerak kutsatu ditu EAEn positibo eman duten kasuen % 70 eta % 75 artean, baina kutsatzeen gorakada aldaerekin ez ezik neurrien lasaitzearekin ere lotuta dagoela azpimarratu du sailburuak.