Danimarkak covid-19aren aurkako azken neurriak altxatu ditu
Danimarka, covid-19agatiko neurri murriztailerik gabeko herrialdea da gaurtik, herritarrentzat bai behintzat, ez hala turistentzat. Danimarkako agintariek koronabirusaren hedapenari eusteko indarrean ziren azken neurriak altxatu ditu herritar gehientsuenak txertatuta daudelako.
Era horretan, daniarrek ez dute txertaketa edo gaixotasuna pasa ote duten ziurtatzeko agiririk aurkeztu beharko, ezta detekzio proba baten emaitza negatiborik ere.
Ez da halakorik beharko ezta jarduera eta ekitaldi jendetsuetarako ere, futbol partidak edo orain gutxi zabaldu dituzten gaueko aisialdiko lokalak edo diskotekak, kasu.
Azken hilabeteetan apurka lasaitzen joan dira neurriak Danimarkak, bai musukoaren erabilerari bai bestelako babes edo prebentzio neurriei dagokionez ere.
Gaueko lokalak eta diskotekak, esaterako, zabalik dira jada urte eta erdi itxita egon ostean.
Osasun ministro Magnus Heunickek, abuztu amaieran iragarri zuen neurriak arintzea posible bazen, hori txertaketa maila altuari esker zela. Gaur egun, hamabi urtetik gorako daniarren % 83 guztiz txertatuta daude.
Hala eta guztiz ere, atzerritarrek eta turistek neurri batzuk bete beharko dituzte eta detekzio probaren bateko emaitza negatiboa eskatuko zaie datozen herrialdearen arabera.
Ia 6 milioi biztanle ditu Danimarkak (EAEkoa halako hiru baino zertxobait gutxiago). Pandemia hasi zenetik 351.804 kasu positibo izan dira herrialde horretan eta 2.601 lagun hil dira covid-ak jota. Abuztuaren 24 izan zuen azken goraldia pandemiak, 1.345 kasu izan ziren egun hartan eta intzidentzia metatua 239 kasukoa zen 100.000 biztanleko. Neurriak altxatu diren egunean intzidentzia metatuta 170 kasukoa da eta bezperako datuen arabera, 531 kasu hauteman zituzten herrialde osoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.