Maskarak
2021/07/07 - 12:03
Lurraldearteko Osasun Kontseiluak gazteen kutsatzeei aurre egin beharko die gaur
Osasun Ministerioa eta autonomia erkidegoak gaur bilduko dira egoera aztertzeko eta birusaren hedapena geldiarazten lagundu dezaketen neurriak hartzeko, batez ere, biztanleriaren sektore gazteenean intzidentzia gora doala ikusita.
2021/07/06 - 21:13
Osasun Ministerioko adituek etxeratze agindua ezartzea proposatu dute, kutsatzeak gelditzeko
Halaber, gaueko asialdia berriro ixtea beharrezkotzat jotzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoan diskotekak itxita daude; Nafarroan, berriz, irekita. Pedro Sanchezek adierazi du ez duela etxeratze agindurik ezarriko.
2021/07/06 - 01:42
Pandemiaren kontrako murrizketak uztailaren 19an kenduko dituzte Ingalaterran
Boris Johnsonen planaren arabera, egun horretatik aurrera ez da derrigorrezkoa izango musukoa erabiltzea edo pertsonen arteko segurtasun tartea mantentzea.
2021/06/29 - 01:00
Musuko batek covid-19 infekzioa antzeman dezake 90 minutuan
Ikertzaileen esanetan, PCR proben zehaztasuna antigenoen testen azkartasunarekin eta kostu txikiarekin konbinatzen du sentsoreak.
2021/06/28 - 13:16
Jonan Fernandez: "Aztertutako laginen % 15 delta aldaerakoak dira"
LABIren batzorde teknikoko koordinatzailearen ustez, uda amaitu aurretik lortuko dugu talde immunitatea, eta ez du uste txertaketa-irizpideak aldatu behar direnik gazteei txertoa lehenago jartzeko.
2021/06/27 - 16:18
Gero eta positibo gehiago Mallorcako ikasle bidaien ondotik
126 positibo atzeman zituzten ostirala bitartean, baina oraindik PCR eta antigeno probak egiten ari zaizkie gazteei. Gauzak ez zirela ondo egin aitortu dute proba egitera hurbildu diren gazteek.
2021/06/26 - 16:39
Urtebete luze eman dute herritarrek maskara aire zabalean jantzita
Autobusean, metroan eta hegazkinean, musukoaren erabilera garraio publikoan behartu zuten lehendabizi, 2020ko maiatzaren 4an. Handik gutxira, 2020ko uztailaren 16an, barrualdean zein kanpoaldean.
2021/06/26 - 16:29
Ekainak 26: lehen eguna musukorik gabe kalera ateratzeko aukerarekin
Bilbon gehienak musukoa jantzita ibili dira. Musukoa ez jantzita, legeren bat urratzen ari zirela sentitu dute batzuek. Musukoa jarri eta kendu; horrela ibili dira asko behin eta berriro.
2021/06/25 - 23:07
Aire zabalean musukoa kentzea, beste urrats bat normaltasunera bidean
Ez da derrigorrezkoa izango larunbat honetatik aurrera aire zabalean eta segurtasun distantzia zainduta. Hala ere, salbuespenak egongo dira, jende pilaketak daudenean, adibidez.
2021/06/25 - 23:00
Pertsona gorrek maskara dela-eta bizi izan duten isolamendua ezagutu dugu
Pertsona gorrek pandemia garaian bizi izan duten isolamendua ezagutuko dugu Naiara eta Eduardoren eskutik. Musukoa aire librean kentzea posible izango denez, komunikazioa eta ulermena
2021/06/25 - 22:16
Musuko gardenek ez dute bakterio filtrazioaren araudia betetzen
Hala baieztatu du Kontsumobidek, musuko gardenen zortzi mota aztertu ostean. Beraz, merkatutik erretiratu dituzte. Edonola ere, bakanen bat oraindik saltzen da.
2021/06/25 - 19:56
Sanchezek iragarri du Espainiak sei milioi txerto jasoko dituela datorren astean
Txertoen "errekor" horrek txertaketa erritmoa bizkortuko duela ziurtatu du gobernuburuak, eta dagoeneko herritarren % 32,9k bi dosiak jaso dutela gogorarazi du.
2021/06/25 - 15:05
Araudia betetzen ez zuten zortzi sareta-maskara modelo erretiratu ditu Euskadik
Kontsumobidek aztertutako zortzi sareta-maskarek ez dute % 27,5eko bakterio-iragazketa gainditzen, eta % 90era iritsi beharko lukete.
2021/06/24 - 22:43
Oporretara zoaz? Honakoa da musukoaren erabilera zenbait herrialdetan
Maskararen derrigortasuna aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Honakoa da zenbait herrialdeetako neurriei buruz jakin beharrekoa.
2021/06/24 - 18:10
Musukoaren erabilerari buruzko gida: noiz da derrigorrezkoa eta noiz ez?
Erabilera publikoko eremu itxietan, jendetza handia dagoen ekitaldietan, garraio publikoan eta 1,5 metroko distantzia ezin denean gorde erabili beharko da maskara.
2021/06/23 - 23:29
Musukoa kanpoan ere izango da nahitaezkoa, segurtasun-tartea bermatu ezin bada
Araudi berria larunbat honetan sartuko da indarrean. Aurrerantzean ere, musukoa derrigorrezkoa izango da aire librean jendetza pilatzen denean, eremu itxietan eta garraio publikoan.
2021/06/22 - 12:52
Josu Bujanda: "Herritarren laguntza behar dugu pilaketak ekiditeko"
Udako jaiei begira, Josu Bujanda Ertzaintzako buruak adierazi du udaltzaingoarekin elkarlanean arituko dela Ertzaintza. Onartu du jende asko dagoen lekuetan ez dela erraza egoera kudeatzea.
2021/06/18 - 22:15
Musukoa ez da derrigorra izango aire librean hilaren 26tik aurrera Espainian
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du ostegunean ministroen kontseiluan hartuko dutela erabakia, eta larunbatean sartuko dela indarrean neurria.
2021/06/18 - 21:07
'Maskara barruan erabili beharko da, baina baita kanpoan jende gehiegi dagoenean ere'
Kanpoan maskararen erabilera malgutzearen alde agertu da Iñigo Urkullu, baina jende gehiegi dagoenean eta barruan beharrezkoa izaten jarraituko duela gogorarazi du.
2021/06/18 - 20:18
Hauek dira larunbat honetan Euskadin indarrean sartuko diren neurri berriak
Ostalaritzaren eta jarduera kulturalen ordutegia 02:00ak arte luzatu du LABIk. Halaber, txokoak eta elkarte gastronomikoak irekiko dituzte. Gaueko aisialdiak, berriz, itxita jarraituko du.