Covid-19aren atzematea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Musuko batek covid-19 infekzioa antzeman dezake 90 minutuan

Ikertzaileen esanetan, PCR proben zehaztasuna antigenoen testen azkartasunarekin eta kostu txikiarekin konbinatzen du sentsoreak.
Jendea musukoarekin. Argazkia: EFE.
Jendea musukoarekin. Argazkia: EFE.

Biosentsore eramangarriak dituen maskara prototipo berri batek 90 minututan diagnostikatu dezake, musukoa daraman pertsonak covid-19az kutsatuta dagoen ala ez, Natute Biotechnologyk argitaratu duen ikerketa baten arabera. Azterlanak adierazten duenez, teknologia bera beste patogeno eta toxina batzuei ere egokitzea posible izango litzateke.

Massachusettseko Institutu Teknologikoko eta Harvardeko Unibertsitateko ingeniariek diseinatu dute maskara hau, eta erabili eta botatzeko sentsore ñimiño batzuk ditu, beste aurpegi-maskara batzuei akoplatzeko modukoak.

Maskaran ur-biltegi txiki bat dago, erabiltzailea proba egiteko prest dagoenean botoi bat sakatzean askatzen dena. Honek SARS-CoV-2 sentsorearen osagai liofilizatuak hidratatzen ditu, eta hauek maskararen barnean metatutako arnasa tantak aztertzen dituzte.

Emaitzak 90 minututan daude eskuragarri, eta maskararen barruan baino ez dira erakusten, pribatutasuna errespetatzeko.

Harvardeko Unibertsitateko Peter Nguyen ikertzaileetako batek nabarmendu duenez, "Diagnostiko laborategi oso bat biologia sintetikoan oinarritutako sentsore txiki batera murriztu dute, edozein maskararekin funtzionatzen duena eta PCR proben zehaztasun handia antigeno testen azkartasunarekin eta kostu txikiarekin konbinatzen duena".

Taldea sentsore eramangarriei buruzko lana 2020. urtearen hasieran amaitzen ari zen, covid-19a munduan zehar hedatzen hasi zenean, eta bere teknologia SARS-CoV-2 birusa diagnostikatzeko modu bat sortzeko erabiltzea erabaki zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X