Maskarak
2020/11/05 - 13:31
"Maskara Beti" lelopean, maskara erraldoi bat jarri dute Gasteizen
"Maskara beti" sentsibilizazio-kanpaina dela eta, gaur goizean tamaina handiko maskara bat jarri da Gasteizko Katedral Berriaren aurrean.
2020/11/04 - 13:32
KN95 maskarak dira partikula ultrafinak iragazteko eraginkorrenak
Ikerketa batek maskara ez-klinikoetan erabili ohi diren ehun gehienak partikula ultrafinak iragazteko eraginkorrak direla frogatu eta KN95en eraginkortasuna nabarmendu du.
2020/11/02 - 15:37
Gaurtik 6-11 urteko ikasleek ere maskara jantzi beharko dute Ipar Euskal Herrian
Domusantuko oporren ostean, gaur milaka ikaslek eskolarako bidea hartu dute. Ikastetxeetan osasun protokoloa zorrotzagoa dute gaurtik.
2020/10/29 - 12:16
4 hilabeteko kartzela-zigorra maskara eramateari uko egiteagatik, Iruñerrian
Epaia adostasunez eman dute, eta akusatua ez da kartzelara sartuko bi urteren buruan deliturik egiten ez badu.
2020/10/20 - 15:12
Basauriko "ez-jaiak" 66 zehapenekin amaitu dira arau-hausteengatik
Arau-hausteak egon arren, Udalak eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak osatutako dispositiboak positibotzat jo dituzte "ez-jaiak", eta basauriarren jokabidea eskertu dute.
2020/10/16 - 12:57
Maskararik ez eramatea edo gaizki erabiltzea, urraketen % 74 Euskadin
Ertzaintzak eta EAEko udaltzaingoek 15.868 urraketa salatu dituzte, Segurtasun Sailak COVID-19ari aurre egiteko prebentzio neurriak ekainaren 18an indarrean jarri zituenetik.
2020/10/15 - 13:56
EHUk diziplina-espedientea ireki dio maskara barik eskola ematen zuen irakasleari
Unibertsitateak pertsona bat izendatu du espedientearen instrukzioa zuzendu eta arau-haustea gertatu ote zen jakiteko ikerketak egin ditzan.
2020/10/14 - 09:03
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da intentsitate txikiko kiroletan, Nafarroan
Neurria gutxienez urriaren 26ra arte egongo da indarrean. Egoera epidemiologikoaren arabera, ordea, luzatu ahal izango da.
2020/10/08 - 12:32
Kalean ere musukoa janztea derrigorrezkoa izango da Italia osoan
Orain arte, eskualde batzuetan baino ez zen nahitaezkoa. Italiako lehen ministroak esan duenez, kutsatze kopuruak gora egin duelako hartu dute erabakia. Aste honetan, apirileko datuetara itzuli dira.
2020/10/02 - 16:15
Tratu txarren salaketek behera egin zuten alarma egoeran Hego Euskal Herrian
Itxialdian biktimek izandako "egoera dramatikoa" nabarmendu du indarkeria matxistaren aurkako Behatokiko presidenteak. Egoera hori "oztopo bat gehiago" izan zen salaketa aurkezteko orduan.
2020/09/30 - 16:34
COVID-19agatik ezarritako 101 berrogeialdi kasu kontrolatu ditu Bilboko Udaltzaingoak
Udaltzaingoak 3.665 salaketa jarri ditu Osasun Sailak ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Hutsegiterik ohikoena maskara ez erabiltzea da. Horri lotutako 2.678 salaketa jarri dituzte.
2020/09/24 - 22:45
Eugene Green Zinemalditik kanporatu dute, maskara ez janzteagatik
Bere pelikularen aurkezpenean musukoa jartzeari uko egin dio. 5 aldiz eskatu zioten musukoa janzteko. Jaialdiko zuzendaritzak eta bi ertzainek aretotik aterarazi zuten.
2020/09/23 - 14:33
Maskaren kontrako taldeen mezu faltsu asko biral bihurtu dira
Gero eta mezu faltsu eta bulo gehiago zabaltzen ari dira maskararen kontra sare sozialetan. COVID-19a ukatzen duten kolektibo aktiboenetako bat da musukoaren erabileraren aurka dagoena.
2020/09/23 - 13:51
Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?
Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.
2020/09/12 - 14:27
Musukoa derrigorrezkoa izango da Lapurdiko kostalde osoan, eremu gorrira igaro ostean
Hendaiako, Hiriburuko, Bokaleko eta Angeluko erdigunean une oro erabili beharko da. Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak 10 pertsonara mugatu ditu, bestalde, pertsona topaketak.
2020/09/04 - 18:13
Zinemaldiak pandemiak eragindako neurriekin egingo dio aurre aurtengo edizioari
Musukoak eta eskuen garbitasuna derrigorrezkoak izango dira, sarrerak internet bidez soilik salduko dira eta segurtasun distantzia errespetatuko da aretoetan.
2020/09/04 - 13:43
Urduritasunarekin eta segurtasun neurriekin hasi dute ikasturtea Nafarroan
Nafarroako ikastetxeetako ateak berriro ireki dituzte, ordutegi jarraituarekin, musukoarekin eta higiene neurri zorrotzekin.
2020/09/04 - 12:51
Nafarroako ikastetxeetako ateak ireki dituzte berriro, sei hilabete geroago
"Normaltasun berriak" neurriak zorroztea ekarri du, ez kutsatzeko protokolo "oso zorrotzak" ezartzea, besteak beste.
2020/09/03 - 16:26
Higiene neurriak eta musukoak izan dira protagonista ezohiko bilkuran
Duela lau urteko 200dik gora gonbidatuetatik 50era pasatu dira gaur. Hedabideen artean ere ikusmina handia zen arren, oraingoan ez da beste batzuetako kazetari uholderik izan.
2020/09/01 - 11:20
Ikasturtea abian da Ipar Euskal Herrian, 11 urtetik gorakoek maskara aldean dutela
Gaur hasi dituzte eskolak, itzulera mailakatu gabe baina prebentzio-neurriak indartuta. Distantzia fisikoa mantentzea ez da derrigorrezkoa izango.