Maskararik ez eramatea edo gaizki erabiltzea, urraketen % 74 Euskadin
Maskararen erabilera desegokia edo ez eramatea urraketen % 74 dira Euskadin. Ertzaintzak eta EAEko udaltzaingoek 15.868 urraketa salatu dituzte, Segurtasun Sailak COVID-19ari aurre egiteko prebentzio neurriak ekainaren 18an indarrean jarri zituenetik.
Josu Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariordeak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Estefania Beltran de Heredia bere aurrekoak ekainean indarrean jarritako neurrien balantzea egin du agintariak. Konkretuki, segurtasun indarrek aurkeztutako salaketen berri eman du buruzagiak.
Alarma egoera amaitu zenetik urriaren 15era arte 15.686 salaketa jarri dituzte, horietako 11.729 (% 74), maskara jantzita ez eramateagatik (10.370), gaizki erabiltzeagatik (1.115) eta lokal publikoetan jokabide horiek ez salatzeagatik (244).
Era berean, garraio publikoan maskararik ez eramateagatik 504 pertsona (% 3,1) salatu dituzte. Guztira, 12.233 urraketa salaketa aurkeztu dituzte maskarekin lotuta, % 77 (Segurtasun Sailak, ordea, biak bereizten ditu).
Bestalde, aforo araudia urratzea, gazteen lokal eta litroak egiteagatik 2.619 salaketa jarri zituzten, hau da, % 16,5, baina isun gehienak kalean edateko biltzeagatik izan dira (2.146).
Bi metroko distantzia errespetatu barik toki publikoetan erretzeagatik 391 pertsona salatu dituzte Ertzaintzak eta udaltzaingoek, salaketen % 2,5, alegia. Ostalaritzan metro eta erdiko distantzia ez gordetzeagatik edo gehienezko aforoa gainditzeagatik 286 urraketa izan dira, hau da, urraketen % 1,8.
Jon Atutxa EAJko legebiltzarkidearen galderari erantzun dio sailburuak. Urraketa eta kutsadura kurbak alderatuz gero, “osasun publikoaren arauak betetzearen garrantzia egiaztatu daiteke pandemiaren kontrol eraginkor baterako”.
Zentzu horretan, prebentzio neurriak “betearazteaz inor arduratuko ez balitz” COVID-19ak “izango lukeen hedapen ikaragarriaz” ohartarazi du Erkorekak. “Hori da Ertzaintzaren eta udaltzaingoen ekarpena pandemiaren aurkako borrokan”, adierazi du lehendakariordeak.
Hain zuzen ere, udaltzainak jokabide desegoki gehienak salatu dituztenak izan dira: 8.731, hau da, % 55. Ertzaintzak, aldiz, 7.137 salaketa jarri ditu (% 45).
Lurraldeka, Bizkaian salaketa kopururik handiena jarri dute % 56,7 (9.005); ondoren % 25,3 (4.027) Gipuzkoan eta % 17,8 (2.836) Araban.
Zure interesekoa izan daiteke
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, gas-ihesa dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu batak arte ezin izan dute etxebizitzetara itzuli.
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion itsasgizon handi honi buruz? Victoria ontziarekin, eta biziraun zuten 17 gizoneko eskifaiarekin, Getarian lehorreratu zenetik 504 urte betetzen diren honetan, Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.