Maskarak
2022/02/15 - 13:21
Ikasgeletan maskara kentzeko egutegia proposatu du Espainiako Pediatren Elkarteak
Otsail amaieran 6-8 urtekoekin hastea proposatu du, eta apurka-apurka, adinean gora egitea. Elkartearen arabera, prozesu horrek eredu gisa balio dezake deseskalatze orokor baterako.
2022/02/14 - 09:41
Sagardui: "Susperraldi baten aurrean gaude, itxaropenez begiratzen diot etorkizunari"
Dena dela, zuhurtzia mantentzeko deia egin du Osasun sailburuak eta inauteriak bezalako ekitaldiak egoerara "egokitzeko" gomendatu du. Hilaren 28rako deituta dagoen grebari buruz, "lanerako garaia" dela azpimarratu du.
2022/02/14 - 08:37
Osasun larrialdia amaitu da Euskadin
Ostalaritzak ez du 01:00etan itxi beharko eta ez da edukiera mugarik izango, ezta ekitaldi kulturaletan eta sozialetan ere. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du birusaren transmisioa altua den udalerrietan, seguruak ez diren ekitaldiak bertan behera uzteko eskatuz.
2022/02/13 - 11:32
Zubia: "Omikronek birusaren jokaera aldatu du, arinagoa da baina heriotza kopuru handiagoa eragin du"
Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak azaldu duenez, "aurreko aldaerek baino 10 aldiz kutsatze gehiago eragin ditu aldaera honek. Beraz, arinagoa izan arren, kutsatze kopuru horrekin, heriotza kopuru orokorra ere altuagoa izan da".
2022/02/11 - 15:06
Txerto ziurtagiria eskatzen duten barnealdeetan ez da musukorik beharko Ipar Euskal Herrian
Garraio publikoa izango da salbuespen bakarra. Gainera, positibo baten kontaktu estuek egin beharreko probak batera murriztea (hiru ziren orain arte) ebatzi du Osasun Ministerioak. Otsailaren 28an sartuko dira indarrean neurriok.
2022/02/10 - 22:17
Larunbatean argituko dute zineman eta beste ikuskizun batzuetan jatea eta edatea posible izango den ala ez
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, murrizketak bertan behera uzteko dekretua larunbatean argitaratuko dute eta dokumentu horretan emango dituzte xehetasun guztiak.
2022/02/10 - 21:29
Ostalaritzan ez da ordu eta aforo mugarik izango, baina musukoa eraman beharko da
LABIren erabakia pozarren hartu dute ostalaritzan. Astelehenetik aurrera, neurri murriztaileak bertan behera geratuko dira taberna eta jatetxeetan. Hala eskatzen zuen sektoreak.
2022/02/10 - 21:23
Euskadik murrizketa guztiak kenduko ditu astelehenetik aurrera
Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI instituzionalak covid-19ari aurre egiteko neurri murriztaile guztiak kentzea eta larrialdi egoera indargabetzea erabaki du datorren astelehenetik aurrera.
2022/02/10 - 20:44
Iñigo Urkullu lehendakariaren agerraldi osoa, LABIren bileraren ostean
Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI instituzionalak covid-19ari aurre egiteko neurri murriztaile guztiak kentzea eta larrialdi egoera indargabetzea erabaki du datorren astelehenetik aurrera, EiTB Mediak jakin ahal izan duenez.
2022/02/10 - 20:02
Osasun larrialdiaren amaiera: Euskadik murrizketa guztiak kenduko ditu astelehenetik aurrera
Honenbestez, kirol ekitaldien aforoek eta musukoa barruan erabiltzeko derrigortasunak bakarrik jarraituko dute indarrean, Lurralde arteko Osasun Kontseiluaren eskumena baitira.
2022/02/10 - 15:21
Ikasleek ez dute musukoa jantzi beharko EAEko eskoletako jolastokietan
Ikastetxeek goizean zehar jasoko dute aldaketaren berri ematen duen zirkularra eta hortik aurrera aplika dezakete neurria. Halaber, eskolaz kanpoko jarduerak Gabonetako oporren aurreko neurrietara itzuliko dira.
2022/02/10 - 15:12
Haurrek ez dute maskara jantzi beharko EAEko eskoletako jolastokietan
Neurria gaur bertan sartu da indarrean. Halaber, eskolaz kanpoko jarduerak Gabonetako oporren aurreko neurrietara itzuliko dira. Dena dela, burbuila taldeei eutsi die Sailak, aurrerago neurri hori ere kentzea baztertzen ez duen arren.
2022/02/10 - 15:05
Herritar askok ez dute musukoa kendu nahiz eta kalean derrigorrezkoa ez izan
Musukoa kalean ez da derrigorrezkoa, baina ez da desagertzen. Saltokietan sartzeko beharrezkoa izaten jarraitzen du. Jende pilaketak daudenean eta metro eta erdiko distantzia gorde ezin denean era jantzi beharra dago, baita erresidentzietan eta garraio publikoan ere.
2022/02/10 - 10:20
Musukoa kanpoaldean erabiltzea ez da nahitaezkoa gaurtik aurrera
Neurria gauerdian sartu da indarrean, baina goizean goiz askok zeramaten musukoa jantzita kalean.
2022/02/10 - 01:19
Musukorik gabe ibil gaitezke kalean
Maskara kalean erabiltzeko agindua bertan behera uzten duen dekretua gauerdi honetan sartu da indarrean.
2022/02/09 - 14:16
Lehendakaria "itxaropentsu" agertu da neurri batzuk malgutzeko aukeraz
Urkulluk azpimarratu du irizpen zientifikoaren zain egon beharko direla dena delako erabakia hartzeko. Dena dela, onartu du "egoera epidemiologikoaren bilakaera positiboa" ari dela.
2022/02/09 - 11:14
''Malgutu dezakegun guztia malgutu egingo da, betiere Osasun Sailaren irizpideen arabera''
Bildarratzek azaldu duenez, iragarritako LABIren bileraz gain, Hezkuntza eta Osasun sailak ere bilduko dira ostegun goizean, Gobernu zentralak maskararen erabilerari buruz argitaratutako Dekretua aztertzeko.
2022/02/09 - 10:15
Hezkuntza eta Osasun sailak bihar bilduko dira jolastokietan maskararen erabileraz erabakitzeko
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, Espainiako Gobernuaren dekretua aztertuko dute, baita osasun egoeraren "bilakaera ona". "Malgutu dezakegun guztia malgutuko dugu, betiere osasun irizpideei jarraituta", erantsi du.
2022/02/09 - 10:01
Lehendakariak neurrien berri emango du bihar, LABIren ostean
Iñigo Urkullu lehendakariak 20:00ak aldera azalduko ditu berak zuzentzen duen LABI instituzionalaren bileran hartutako erabakiak.
2022/02/08 - 20:09
LABI ostegunean bilduko da murrizketei buruz erabakiak hartzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak zuzentzen duen LABI instituzionala ostegunean, 18:30ean, batzartuko da.