Matxismoa
2024/11/25 - 21:35
Emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera eskatzeko kalera atera dira ehunka pertsona Baionan
Manifestazio jendetsua izan da gaur arratsaldean Lapurdiko hiriburuan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
2024/11/25 - 21:15
''Lotsak bandoz aldatu'' behar duela aldarrikatu dute Donostian milaka pertsonak
Adin guztietako milaka emakumek eta gizonek Donostiako erdigunea zeharkatu dute gaur arratsaldean, emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera eskatzeko. Manifestazioa bukatzeko, manifestu bat irakurri dute Boulevardean.
2024/11/25 - 20:57
Emakumeen kontrako indarkeria gaitsezteko aldarriak Gasteiz zeharkatu du
Manifestazio jendetsua egin dute Arabako hiriburuko kaleetan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
2024/11/25 - 20:43
Marea feminista, Bilboko kaleetan barrena
Milaka lagunek egin dute bat Bilbo Feminista Saretzen plataformak deitutako manifestazioarekin. "Bortxaketa kulturaren konplize zarete. Lotsa bandoz aldatuko da" lelopean, manifestazioa 19:00etan atera da, Jesusen Bihotzetik.
2024/11/25 - 20:10
Milaka emakumek ahotsak altxatu eta kalean ohartarazi dute: "ez bazarete konponbidea, arazoa zarete"
Milaka lagun atera dira kalera Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean. Aldarrikapenak eta mobilizazioak izan dira nonahi, jarrera matxistak salatu eta emakumeen eta nesken kontrako eraso oro gaitzesteko.
2024/11/25 - 10:52
15 urteko neskato bat hil dute labankadaz Orihuelan
17 urteko gizonezko bat, biktimaren bikotekide ohia, atxilotu dute hilketarekin zerikusia duelakoan. Hala, eta kasua ikerketapean duten arren, badirudi hilketa matxista izan dela. Antza, neskak harremana hautsi zuen duela egun batzuk.
2024/11/25 - 07:00
EAEko 6.019 emakumek dute Ertzaintzaren nolabaiteko babesa erasotzaile matxista salatu ostean
40k bizkartzainarekin bizi behar dute, dela zerbitzu iraunkorrarekin, dela unean unekoarekin. Erasotzaile matxistei dagokienez, 135 gizonezkok daramate lokalizazio eskumuturrekoa.
2024/11/25 - 07:00
Zergatik indartu dira jarrera ukatzaileak gizon gazteen artean?
Barakaldoko Argitan elkarte feministak ia 30 urte daramatza emakumeak artatzen eta indarkeria matxistari aurre egiten. Haiengana jo dugu negazionismo matxistaren nondik norakoak argitzeko. Zergatik zabaldu da hainbeste? Nola egin aurre?
2024/11/25 - 07:00
EAEn % 7,9 igo dira genero-indarkeriagatik jarritako salaketak
2024ko urtarriletik irailera bitartean, 4.276 biktimak salatu dituzte gizonek (bikotekideak, bikotekide ohiak edota senitarteko gizonezkoek) euren kontra egindako indarkeriak, 5.268 delitu zenbatuta. Bestalde, 6.019 emakumek dute Ertzaintzaren nolabaiteko babesa erasotzaile matxista salatu ostean.
2024/11/25 - 07:00
Negazionismo matxistarekin kritiko, neska zein mutil gazteak
Jarrera ukatzaileen aurrean, egunerokoan jasaten dituzten eraso matxistak kontatu dizkigute hainbat neska gaztek. Mutilekin ere izan gara, eta kideek pairatutako matxismoa ikusi ikusten dute.
2024/11/25 - 06:00
A25aren aldarria, indarkeria matxista eta hura ukatzea normalizatu ez daitezen
Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean feminismoak hartuko ditu Euskal Herriko plazak. Erakunde publikoek, mugimendu feministek eta eragile sozial eta sindikalek mobilizazio ugari deitu dituzte gaurko.
2024/11/24 - 10:11
Emakume gazte batek sexu-erasoa egin diotela salatu du Leioan
Hainbat iturriren arabera, litekeena da biktima adingabea izatea. Erasoa ostiralean jazo zen, eta ordu gutxi batzuk geroago jarri zuen salaketa ertzain-etxean. Ez dute horren inguruko informazio gehiagorik eman.
2024/11/21 - 17:29
EBA eta VIOGEN-2 indarkeria matxistaren aurkako polizia sistemak elkarlanean ari dira dagoeneko
Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez, "urrats honek indarkeria matxistaren biktimen babesa eta zaintza hobetuko ditu".
2024/11/21 - 08:59
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk hilketa matxisten biktimen gertukoen diagnosi bat eskatuko diote Jaurlaritzari
Hiru taldeek erdibideko zuzenketa bat adostu dute EH Bilduk aurkeztutako ez-legezko proposamen baten harira. Helburua da azterketa hori gizon matxistek eraildako emakume eta haurren ingurukoentzat erreparazio planak garatzea.
2024/11/20 - 20:16
Gertatutako sexu-erasoa "irmoki" gaitzetsi du Azkoitiko Udalak
Erasoa aspaldi jazo zen, baina orain jarri du salaketa emakumeak. Udalak protokoloa aktibatu eta emakumeari eta haren gertukoei laguntza eta begikotasun osoa helarazi nahi izan dizkie.
2024/11/20 - 18:30
EAEk ez ditu emakumeen eta atzerritarren parte hartzea eta gaitasunak aprobetxatzen, txosten baten arabera
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deusto Fundazioa) Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostena aurkeztu du, Gasteizko Artium Museoan. Ikerlanak lehiakortasun inklusiboa sustatzeko beharra nabarmentzen du, ongizatea sortzeko.
2024/11/19 - 14:00
Gisele Pelicotek aurre egin die bere erasotzaileei azken deklarazioan: "Koldarkeriaren epaiketa da"
Dominique Pelicoten emazte ohiak nabarmendu duenez, "bada garaia bortxaketei garrantzia kentzen dien gizarte patriarkal honek begiak zabaldu eta begirada alda dezan". Kalkulatu du ia 10 urteko epean gizonak 200 bat sexu eraso egin zizkiola.
2024/11/19 - 12:59
Intxaurrondon egindako sexu erasoagatik atxilotutako gizonak beste delitu batzuk egiteagatik aurrekariak ditu
26 urteko gizona pasa den larunbatean kartzelan sartu zuten, epailearen aurretik igaro ostean.
2024/11/19 - 11:46
Pelicoten semeek lehen aldiz deklaratu dute: ''Deabrua bera zara''
Dominique Pelicot eta beste 50 akusaturen aurkako epaiketa azken txanpan sartu da, eta hiru seme-alaben hitzak entzun ditu epaileak. Astearte honetan Gisèle eta Dominique Pelicoten azken deklarazioa izango da.
2024/11/18 - 16:57
Emakume bat hiltzeko saiakera gaitzesteko elkarretatzea egin dute Pasaian
Ertzainak bikotearen etxera sartu zirenean, 35 urteko gizonak esku batean labana bat zuen eta bestearekin bikotekidea lepotik helduta zuen. Emakumeak zauriak zituen eskuetan eta Donostia Ospitalera eraman zuten. Erasotzailea, berriz, ertzain-etxera eraman zuten.