EAEko 6.019 emakumek dute Ertzaintzaren nolabaiteko babesa erasotzaile matxista salatu ostean
Indarkeria Matxista desagerrazteko Mundu Eguna da gaurkoa, azaroaren 25a. EAEn milaka emakumek pairatzen duten errealitate gordina. Hain justu, A25aren harira, aurtengo lehen bederatzi hilabeteetako indarkeria matxistaren biktimen datuak (betiere aurkeztutako salaketetan oinarrituta) jakinarazi ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Gaur-gaurkoz, 6.019 emakumek dute Ertzaintzaren nolabaiteko babesa, eta erdiak baino gehiagok (3.826) epaileak hala agindu duelako daude zaintzapean. Biktimaren arrisku maila aztertu egiten da, eta lau mailatan sailkatu: oinarrizkoa, moderatua, handia eta berezia. Arrisku gehien duten emakumeei bizkartzain zerbitzu iraunkorra edo puntuala ezartzen zaie. Egoera horretan daude, hain justu, EAEko 40 andrazko: 22, Bizkaian eta 9na, Gipuzkoan eta Araban. Horrez gain, 239 emakumek dute kontrazaintza zerbitzua, eta 217ri baliabide teknologikoak eman zaizkie, euren buruak babesteko.
Erasotzaileei dagokienez, 135 gizonezkok daramate lokalizazio eskumuturrekoa (denek, epailearen aginduz): 46k Bizkaian; 54k, Gipuzkoan eta 35ek, Araban.
4.276 emakumek salatu dute indarkeria matxista
2024ko urtarriletik irailera bitartean, 4.276 biktimak salatu dituzte gizonek (bikotekideak, bikotekide ohiak edota senitarteko gizonezkoek egindakoa) euren kontra egindako indarkeriak, 5.268 delitu zenbatuta. Delituok ia % 8 igo dira iazko epe berarekin alderatuta.
Lurraldeka, kopuru handienak Bizkaian erregistratu dira, bai kasuei dagokienez, bai biktima kopuruari dagokionez. Dena dela, portzentajeari erreparatuta, era horretako delituek Gipuzkoan egin dute gora gehien, eta igoera % 15,69koa izan da.
Salaketa gehienak (3.815, 2023an baino % 6,89 gehiago) bikotekidearen edo bikotekide ohiaren kontra aurkeztutakoak dira. Gehienetan ohiko tratu txar fisikoak, irainak, laidoak eta lesioak salatzen dituzte biktimek.
Urtea hasi zenetik, gizon matxista batek emakume bakarra hil du EAEn: Yanely, 31 urteko bilbotarra. Gizonak ez zuen aurrekaririk tratu txarrengatik, hilketa matxista gehienetan jazo ohi den bezala (2023an, biktimen % 26,7k baino ez zuten salaketa jarri bikotekidearen kontra).
Bikote lagunak ez diren gizonek etxean egindako indarkeria ere hazi egin da (% 8,01), eta irailera arte 903 kasu salatu dituzte.
Intentsitate handiko sexu erasoak, % 40 gora
Era berean, aipagarria da sexu-askatasunaren kontrako delituek iazko epe berarekin izan zutela igoera (% 16,03 hazi dira), eta 550 salaketa erregistratu dira. Gehienak (369) sexu erasoak izan dira, eta horietatik 122, intentsitate handikoak. Deigarria da iaz baino % 37,08 gehiago direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bost plan proposatzen dizkizugu Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko. Galdu ezin dituzun ekitaldiak dira: pregoia eta jaien hasierako txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak edo balearen ohiko desfilea
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Pasaiako portuan izandako sute batek eragindako keak Lezo eta inguruko biztanleei eragin diezaieke, eta, ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat bidali dute bizilagunei konfinatzea eskatzeko.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.