Medikuak
2023/02/09 - 14:38
Eusko Legebiltzarrak uko egin dio osasun-langileen prestakuntza Euskadira transferitzea bultzatzeari
Horrenbestez, EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemos-IUk, PP+Csek eta Voxek atzera bota dute EH Bilduk aurkeztutako proposamena.
2023/02/09 - 13:41
Eusko Legebiltzarrak ez du babestu EH Bilduk osasun prestakuntza transferitzeko egindako proposamena
Alderdi bakar batek ere ez du babestu EH Bilduk Estatuari egoiliar espezializatuen osasun-prestakuntzaren eskumenak (BAME, esaterako) Euskadiri transferitzea eskatzeko egindako proposamena.
2023/02/09 - 11:46
Garraioan musukoa kentzeko erabakia hartzerakoan "elkarlanik ez" dela egon salatu du Sagarduik
Osasun sailburuaren arabera, "hedabideen bidez" izan zuten Espainiako Gobernuak garraio publikoan maskararen erabileraren derrigortasuna kentzeko erabakiaren berri.
2023/02/06 - 17:30
Pandemia egonkortu egin dela ematen du, baina covidak oraindik astero bost hildako uzten ditu EAEn
Ospitaleratutako pertsonen kopurua ia ez da aldatu, 78 izatetik 80 izatera igaro baita. Joan den igandean ZIUn zortzi ospitaleratu zituzten, duela zazpi egun baino bat gehiago.
2023/02/06 - 00:21
Azken proposamenari buruz hitz egiteko batzartu dira Osasun Saila eta Nafarroako Medikuen Sindikatua
Alberto Perez Nafarroako Medikuen Sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, "negoziazioak irekita dauden bitartean, pozik gaude. Ikus beharko da aurrera egiteko aukerarik ote dagoen". Nafarroako medikuak joan den astetik dabiltza greba mugagabean.
2023/02/04 - 15:10
Nafarroako Osasun Plataformak ohartarazi du esklusibotasunaren amaierak pribatizazioa ekar dezakeela
Medikuen sindikatuak egindako aldarrikapen horri aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak langileen lan baldintzak hobetu beharko lituzkeela iritzi dio.
2023/02/02 - 18:55
Osasunbideako langile guztiak grebara deituta otsailaren 15ean
ELA, LAB, UGT, SAE eta CCOOk egin dute deialdia. Hasiera batean, egun batekoa izango da, baina aukera guztiak ari dira aztertzen. Otsailaren 1etik aurrera medikuak egiten ari diren lanuztetik independentea da.
2023/02/02 - 14:41
Osasunbideko langileak grebara deitu dituzte sindikatuek otsailaren 15ean
Greba deialdi honek ez du zerikusirik asteazkenean Nafarroako medikuek abiatutako lanuzte mugagabearekin. Deitzaileen helburua da "lan baldintzak hobetzea".
2023/02/01 - 17:29
Nafarroako Gobernuaren arabera, medikuen grebaren jarraipena % 9,27koa izan da
Nafarroako Medikuen sindikatuak, ostera, medikuen "erantzun izugarria" azpimarratu du, eta "gutxieneko zerbitzuek lanuzteak eragin handia izatea" eragozten dutela salatu du. Bi aldeak ostegunean bilduko dira berriro negoziatzen jarraitzeko.
2023/02/01 - 15:50
Espezialitateetan nabaritu da batik bat Nafarroako medikuen grebaren lehen eguna
Sindikatu medikoak ez du grebaren partehartze daturik eman, baina "sentsazio positiboak" dituztela diote. Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, jarraipena %10etik beherakoa izan dela esan du.
2023/01/31 - 22:29
Medikuen greba mugagabea hasi da Nafarroan
Nafarroako Medikuen Sindikatuak deitutako elkarretaratze batean, greba hasi aurreko orduetan, Nafarroako osasungintzako langileentzako lan-baldintza "lehiakorrak" eskatu dituzte.
2023/01/30 - 20:19
Nafarroako Gobernuaren proposamen berriak esklusibotasuna ezabatzen du, baina ez bateraezintasuna
Gainera, Foru Exekutiboak batez besteko soldata-igoeraren eskaintzari eusten dio, hilean 400 eurokoa 14 ordainsaritan, eta lan-gainkarga murrizten du.
2023/01/29 - 15:33
Mikel Sanchez medikuak ez du oraingoz erretiroa hartzeko asmorik
Goren mailako traumatologiako doktorea, Gorbeialdeko ardiekin hasi zen plaketez aberastutako plasmarekin lehen saiakerak egiten. Orain ezaguna da teknika hori kirolarien artean.
2023/01/29 - 12:33
Felix Zubia: "Larrialdi publikoaren garaia bukatu da"
Donostia Ospitaleko medikuak jakinarazi du abuztutik abendura ez dela koronabirusarekin lotutako gaixorik izan ZIUetan, eta gaitz horrek jota, eta gaur egun bi besterik ez daudela.
2023/01/28 - 13:47
Nafarroako Medikuen Sindikatuak ez du Osasun Sailaren eskaintza onartu eta grebari eutsi dio
Nafarroako Gobernuak eta Medikuen Sindikatuak negoziatzen eta jarrerak hurbiltzen jarraitzen dute, gatazka desblokeatzen saiatzeko eta otsailaren 1etik aurrera deitutako greba saihesteko.
2023/01/23 - 11:16
Medikuek elkarretaratzeekin jarraituko dute, Osakidetzaren zehaztasun gehiagoren zain
Osakidetzak joan zen asteazkeneko bileran lortu zituzten aurre-akordioak aste honetan garatuko dituela espero dute Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek. Hala bada, elkarretaratzeak bertan behera utziko dituztela aurreratu dute.
2023/01/23 - 10:28
Osakidetzaren zehaztasunak jaso bitartean, mobilizazioekin jarraituko dute Donostialdeko ESIn
Joan zen asteazkeneko bileran lortu ziren akordioak garatzen direla ikusi arte elkarretaratzeak egiten jarraitzea erabaki dute. Bitartean, prozesuan aurrera jarraitzeko hiru batzorde sortzea ere adostu dute.
2023/01/20 - 21:46
MIR azterketa nola prestatzen ari diren kontatu digute hiru ikaslek
Azterketaren bezperan, gogotsu eta urduri daudela azaldu digute Miguelek, Maialenek eta Cristianek.
2023/01/20 - 12:13
2021eko urritik astean sei egunez aritu da MIR azterketa prestatzen Maitane Cordero
Ohikoa ez den arren, Maitane Corderok familia medikua izatea du lehen aukera gisa, pazientearekin gertuko harremana izatea gustuko baitu.
2023/01/20 - 10:59
MIR azterketan iaz Estatuko 5. notarik onena atera zuen galdakaoztarrak bere ikasketa teknikak azaldu ditu
Jose Mari Villa 25 urteko galdakaoztarrak Espainiako Estatuko 5. notarik onena atera zuen iazko MIR azterketan. EHUn Medikuntza ikasketak eginda, Gurutzetako Ospitalean ari da lanean, Dermatologiakoa espezialitatean. MIR proba nola prestatu zuen azaldu du. Antolaketa da gako nagusienetako bat.