Medikuak
2022/01/12 - 21:18
Espainia covid-19a endemia gisa kontrolatzen hasiko da seigarren olatua gainditu ondoren
"Nahiz eta seigarren olatua izan, egoerak aurrekoekin zerikusirik ez duela bistakoa da", esan du Carolina Darias Osasun ministroak. Egoera aldaketaren aurrean, "agertoki berriak aurreratzeko" beharra nabarmendu du
2022/01/12 - 20:24
EMA: "Kontuz, txertaketa etengabeekin immunitate sistema gainase dezakegulako"
Hiru edo lau hilero dosi bat hartzea suposatzen duen txertaketa estrategia "kezkarekin" ikusten du erakundeak. Bestalde, oraingoz covid-19a gripea bezala kudeatzea baztertu du EMAk.
2022/01/11 - 20:05
MOEren arabera, omikronek Europako herritarren % 50 kutsatuko ditu 6-8 astean
Europan 7 milioi covid-19 kasu berri baino gehiago baieztatu dituzte 2022ko lehen astean, bi asteko epean bikoitza baino gehiago.
2022/01/11 - 16:43
Covid protokoloan beste aldaketa bat denbora tarte laburrean: Nola jokatu?
Hauek dira jarraitu beharreko urratsak koronabirusaren sintomak badituzu edo positibo eman duen norbaiten kontaktu estua bazara.
2022/01/11 - 13:37
Osakidetzak zaurgarriak diren kontaktu estuei soilik egingo die covid-19aren proba
70 urtetik gorako pertsonak, defentsak baxu dituztenak, haurdun dauden emakumeak, txertorik jaso ez dutenak eta gaixotasun larriren bat dutenak sartzen dira talde horretan.
2022/01/11 - 10:48
Txerri baten bihotza transplantatu diote gizon bati AEBn
Gizon horrek bizirik ateratzeko zuen aukera bakarra zen, hainbat ospitalek ohiko transplante bat egiteko aukera baztertu baitzuten gaixoaren osasun egoeraz jabetuta.
2022/01/07 - 18:40
Erresuma Batuan Armadaren laguntza jaso dute Londresko ospitaleetan, omikron aldaerari aurre egiteko
Batzuk ostiral honetan bertan hasi dira lanean, eta urtarrilaren amaierara arte jarraituko dutela aurreikusten da.
2022/01/07 - 18:39
'Aita Mari' ontziak medikuak behar ditu: "Jende asko prest azaldu arren, ez dute egunak eskatzeko aukerarik"
Datekin malgutasuna beharrezkoa dela ohartarazi du Izaskun Arriaran SMH gobernuz kanpoko erakundeko kideak, ontziaren misioetan "ez delako erraza aurrez dena lotzea". Lehen misiorako urtarrilaren 13an edo 14an denak ontziratuta egon beharko lirateke.
2022/01/07 - 17:28
1.782 positibo zenbatu dituzte Nafarroan
Kutsatze kopurua erdira murriztu da bezperarekin alderatuta, jaieguna izanik PCR proba gutxiago egin zituztela eta.
2022/01/07 - 13:32
Pilar Garrido: ''Osakidetzako kolapsoari aurre egin behar diogu''
Podemos-Ahal Duguk sinadura bilketa bat jarri du martxan, Eusko Jaurlaritzari duela hilabete batzuk alde batera utzi zituen 4.000 osasun-langileak berreskuratu ditzala eskatzeko.
2022/01/06 - 10:50
Eguneko positiboek 3.000 kasuren langa gainditu dute beste behin Nafarroan
Zehazki, 3.384 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, Foru Gobernuko Osasun Departamenduaren behin-behineko datuen arabera.
2022/01/05 - 21:59
Mar Mendibe eta Gonzalo Aldamiz-Echevarria euskal medikuak, Espainiako 100 onenen artean
Mar Mendibe neurologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Esklerosi anizkoitzaren Gurutzetako unitatearen arduraduna da. Gonzalo Aldamiz-Echevarria bihotzeko zirujaua da eta Madrilen eta Albaceten egiten du lan.
2022/01/05 - 19:41
40-49 adin tarteko pertsonei hirugarren dosia jasotzeko hitzorduak ematen hasi dira Nafarroan
Babesa indartzeko dosia datorren astean hasiko dira ematen, datorren astelehenean, hain zuzen ere.
2022/01/05 - 18:57
65 urtez beherako kutsatuek hirugarren dosia diagnostikotik lau astera jasoko dute
Gainera, litekeena da hirugarren dosia jasotzeko epea aurki hiru hilabetera murriztea, txertoen batzordeko iturriek jakitera eman dutenez. Egun pauta bukatu eta sei hilabetera jasotzen da hirugarren dosia.
2022/01/04 - 17:43
Umeen txertaketari bultzada berria emateko, 36.000 dosi gehiago heldu dira Euskadira
Gurasoak seme-alabak txertatzeko deiari "ongi erantzuten" ari direla uste du Sagarduik. Azpimarratu duenez, aurreneko dosia lehenbailehen jasotzeak bigarren dosia aurreratuko du, "babesturik egon ahal izateko".
2022/01/04 - 13:25
Ikasleak aurrez aurreko eskoletara itzuliko direla baieztatu dute Espainiako Gobernuak eta erkidegoek
Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak azpimarratu duenez, presentzialtasuna erabateko lehentasuna da, eta aho batez onartu dute gaur goizean Osasun, Hezkuntza eta Unibertsitate ministerioek erkidegoekin egin duten bileran.
2022/01/03 - 12:51
Txertoaren laugarren dosia jasoko dute Israelen 60 urtetik gorakoek eta osasun langileek
Gainera, Bennettek iragarri du negatibo diren 5 urtetik gorako kontaktu estuek ez dutela berrogeialdirik egin beharko, baldin eta txertoa jaso badute. Kontrara, txertorik hartu ez dutenek zazpi eguneko berrogeialdia bete beharko dute, negatibo izanda ere.
2021/12/31 - 17:34
Osasun publikoaren defentsan eta EAJren eta PSE-EEren politiken aurka mobilizatzeko deia egin du LABek
Sindikatuak salatu duenez, Osakidetzak "10 urte baino gehiago daramatza bere erantzukizuna saihesten" eta "3.000 langileren behin behinekotasun iraunkor eta iruzurtiarekin amaitzea" eskatu du.
2021/12/28 - 17:13
Covid protokolo berria Euskadin: Zer egin sintomak baditut edo positibo baten kontaktu estua banaiz?
Hauek dira jarraitu beharreko urratsak koronabirusaren sintomak badituzu edo positibo eman duen norbaiten kontaktu estua bazara.
2021/12/28 - 15:52
Zabalik dira 50-54 urte bitartekoek eta 5 urtetik gorako haurrek txertoa jartzeko hitzorduak
Helburua da, alde batetik, eskuragarri dauden hitzordu guztiak optimizatzea eta, bestetik, jasotako dosi pediatriko guztiak aprobetxatzen direla ziurtatzea.