Covid protokoloan beste aldaketa bat denbora tarte laburrean: Nola jokatu?
Birusaren hedapen handiaren ondorioz azken bi asteetan, Osakidetzak bigarrenez aldatu du covidaren aurkako protokoloa, eta horrek zenbait zalantza sortu dizkie herritarrei. Jende askok ez daki oso ondo nola jokatu positibo eman eta gero, edota positibo baten zuzeneko kontaktua izan ezkero:
Sintomak ditut. Zer egin behar dut?
Sintoma ohikoenak honako hauek dira: sukarra, eztula, eztarriko mina, aire faltaren sentsazioa edo usaimena galtzea, besteak beste.
Sintoma hauetakoren bat nabaritzen baduzu:
(1) ISOLAMENDUA: gera zaitez etxean.
(2) Sartu datuak hurrengo inprimakian (SINTOMEN FORMULARIOA) SMS bidez hitzordua jasotzeko edota OSASUN-ZENTRORA deitu.
(3) Sintomekin hasi aurretik egon zaren pertsonen ZERRENDA bat prestatu.
Osakidetza zurekin harremanetan jarriko da.
Txertoa jarri badidate ere egin behar dut? BAI.
Positibo eman dut. Zer egin behar dut?
SMS bat jasoko duzu emaitzarekin eta egin behar duzunaren argibideekin.
1. ISOLAMENDUA: isolamenduan egon beharko duzu sintomak hasten direnetik edo proba egin zizutenetik gutxienez 7 egunez.
2. SINTOMEN JARRAIPENA: gehienetan gaixotasunak sintoma arinak izaten ditu (sukarra, eztula, eztarriko edo buruko mina, nekea edo usaimena edo gustua galtzea).
Sintomek okerrera egiten badute edo arnasa hartzeko zailtasunak badituzu, orduan bai, jarri harremanetan zure osasun-zentroarekin.
3. KONTAKTUAK: identifikatu zure kontaktuak, transmisioa eteteko.
(*) Emaitza "zehatza" ez bada, proba errepikatu beharko duzu. Bitartean, isolamenduan geratu behar zara. SMS bidez beste hitzordu bat jasoko duzu emaitza baieztatzeko.
Laneko baja
COVID gaixotasuna duzunez, laneko baja bide honetatik kudeatu dezakezu: inprimakia (IT FORMULARIOA)
Positibo eman dut farmaziako test autodiagnostikoan. Zer egin behar dut?
Farmaziako proba batean positibo eman baduzu, bakartu egin beharko duzu etxean, COVID izateko aukera handia baituzu.
Osakidetzak proba diagnostikoa farmaziako test batean positibo eman dutenei errepikatuko die, baldin eta kolektibo kalteberakoak badira (70 urtetik gorakoak, txertoa jarrita ez dutenak, haurdun daudenak edo immunodeprimituak) eta/edo pertsonak laneko baja kudeatzea beharrezkoa badu. Egoera horretan bazaude:
EMAN ZURE POSITIBOAREN BERRI, Osakidetzaren proba diagnostiko baten bidez egiaztatzeko, honako inprimaki honen bidez, edo osasun-zentrora deitu, aukera telematikorik ez baduzu. SMS bat jasoko duzu, proba egiteko hitzorduarekin.
Kontaktu estua naiz. Zer egin behar dut?
Definizioa: Kontaktu estua kasu positibo baten leku berean, proba egin aurreko edo sintomak izaten hasi aurreko 48 orduetan, 2 metro baino gutxiagora eta 24 ordutan, guztira, 15 minutuz baino gehiagoz maskara etengabe eta behar bezala erabili gabe egon den edozein pertsona da.
Proba diagnostikorako hitzordua Osakidetzan:
"Kaltebera"tzat jotzen diren kontaktu estuei baino ez zaie esango proba diagnostiko bat egiteko:
1.70 urtetik gorakoak
2.Immunodeprimituak
3.Haurdun dauden emakumeak
4.Txertoa jarrita ez dutenak
5.Gaixotasun kroniko moderatua-larria erregistratuta dutenak (bilakaera luzeko edo kontrol txarreko diabetikoak, gaixotasun hepatiko kronikoa, giltzurrunetako gaixotasun kronikoa…).
Pertsona horiek proba diagnostikoa eskatu beharko dute, kontaktu estu diren aldetik, honako hauen bidez:
Web bidezko hitzordua (aktibazio prozesuan)
Inprimakian izen ematea (KONTAKTU ESTUAREN INPRIMAKIA).
Osasun-zentrora deitzea
Kontaktu estuen berrogeialdia:
Berrogeialdia txertoa jarrita EZ dutenek baino ez dute egin behar izango. Gainerakoek ez dute berrogeialdia egin behar izango, baina prebentzio-neurriak zorrotz bete eta sintomatologia zaindu beharko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute
Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen.
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.