Memoria Historikoa
2024/10/09 - 14:01
Kongresuak frankismoa goratzeagatik elkarteak desegiteko legea tramitatzea onartu du
Voxek besterik ez du bozkatu ekimena aintzat hartzearen aurka. PSOEren ohiko bazkideek eta PPk tramitazioaren alde egin dute, 2022ko Memoria Demokratikoaren Legeak ezarritako bidean.
2024/10/08 - 20:22
Zabalzaren kasuari gardentasuna emateko konpromisoa hartu du Bolañosek, segurtasunari eragiten ez badio
Hala erantzun dio ministroak Uxue Barkosi (Geroa Bai), Defentsa Ministerioak Inteligentzia Zentro Nazionalaren dokumentazioa desklasifikatzeko asmoa duela jakin ostean egin dion galderari.
2024/10/01 - 12:55
Gogora Institutuko izendapenen harira informazio okerra zabaltzea egotzi diote EAJk eta EH Bilduk elkarri
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi jeltzaleak "gezurra" esatea egotzi dio EH Bilduri. Oihana Etxebarrietaren bitartez berehala erantzun dio EH Bilduk, eta informazioaren erabilera "gaiztoa" egitea aurpegiratu dio.
2024/09/25 - 21:52
Alderdiek agerian utzi dituzte memoria arloan dituzten desadostasunak, Gogora Institutuan
Memoria Institutuko Zuzendaritzan Estatuko biktimak "diskriminatzea" egotzi die EH Bilduk EAJri eta PSE-EEri.
2024/09/25 - 18:40
San Josek "eskubideen urraketa orori argi eta garbi zilegitasuna kentzen dion" memoria bat nahi du
Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak amaiera eman dio Eusko Jaurlaritzako sailburuek legealdi honetarako helburu nagusiak azaltzeko egin dituzten agerraldiei.
2024/09/22 - 21:28
Frankisten iritsiera geldiarazteko ahaleginean hil ziren 14 gudari eta miliziano omendu dituzte Elgoibarren
Maialen Gurrutxaga alkatea buru zela, 14 gudari eta miliziano lurperatzeko baliatu zituzten hobi komunak bisitatu dituzte. Urteroko hitzordua lore-eskaintza batekin amaitu dute.
2024/09/18 - 14:43
Gasteizko kaleetan zegoen azken armarri frankista kendu dute
Konstituzioaren kontrako ikurra ez dago ikusgai jada Gasteizko justizia jauregi izandakoan. Eraikina eraberritze lanetan dago, eta lanok baliatu dituzte Memoria Demokratikoaren Legea betetzeko.
2024/09/01 - 22:08
Memoria, justizia, ordaina eta egia aldarrikatu dituzte Otsoportilloko leizera bota zituzten biktimentzako
1936an frankistek hil eta Otsoportilloko leizera bota zituztenak gogoratu eta omendu dituzte gaur Urbasan. Demokrazia eta askatasunaren printzipioak defendatzeagatik hil zituztela azpimarratu dute. 88. urteurrenean gertaera oraindik guztiz argitu gabe eta mina erreparatu gabe daudela salatu dute.
2024/08/31 - 23:29
1813ko sutea pairatu zutenak gogoan izan ditu beste urte batez Donostiako Udalak
Tropa aliatu angloportuguesak hirira sartu, su eman eta suntsitu zutenetik 211 urte bete direnean, Udalak eta herritarrek lore eskaintza bat egin diete biktimei, zorigaiztoko 1813ko gau hartako gertakarien birsorkuntzaren atariko gisa.
2024/08/15 - 15:21
La Cumbre jauregia memoria gune bihurtzeko proposamena egin du Donostiako Udalak
Eraikin horretan Lasa eta Zabala oroitzeko gune bat ere sortzea jasotzen du Donostiako Udalak Espainiako Gobernuari igorritako atariko dokumentuak. Izan ere, bertan torturatu zituen Guardia Zibilak, hil eta Alacanten lurperatu aurretik.
2024/07/26 - 21:40
Gerra Zibileko obus bat aurkitu dute Lagako hondartzan
Hondarretan erdi lurperatuta aurkitu dute, hondartzaren mendebaldean. Ondoren, Ertzaintzak lau kilo eta 38 zentimetroko luzera duen mortero jaurtigaia indargabetu du.
2024/07/22 - 22:25
Mikel Lejarza 'El Lobo'ren eta beste polizia baten aurkako kereila jarri dute Josu Mujikaren heriotzagatik
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Josu Mujikaren familiak gizateriaren aurkako delituak egotzi dizkiete. Eusko Jaurlaritzak aitortu zuen Mujika giza eskubideen urraketaren biktima izan zela txosten batean.
2024/07/13 - 15:42
Manuel Azconaren omenezko ekitaldi hunkigarria egin dute gaur Gasteizen
Larunbat honetan egindako ekitaldi instituzionalean, frankistek fusilatu zuten Manuel Azconaren familiaren sufrimendua ekarri du gogora haren bilobak.
2024/07/13 - 12:22
Manuel Azcona 1936an fusilatutako diputatu arabarraren gorpuzkiak familiaren esku utzi dituzte
Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak "Azconak bere bizitzarekin defendatu zituen errepublikanismo zibikoaren balioak" aldarrikatu ditu.
2024/07/12 - 17:37
Miguel Angel Blanco omendu dute Ermuan, eta terrorismoaren aurkako oroimenaren garrantzia azpimarratu dute
Ermuko Udalak ETAk hildako Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia eta Sotero Mazo ile-apaintzailea gogoratu ditu ostiral honetan, eta memoriaren ondarea zabaltzeko deia egin du, belaunaldi berriek ETAren terrorismoa zalantzan jar ez dezaten.
2024/07/04 - 20:54
San Josek "ziklo aldaketa" iragarri du memoria eta justizia politiketan
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak azaldu du Sailaren "ibilbide-orria oso argi" dagoela, eta EAJk eta PSE-EEk adostutako gobernu-programan finkatuta dagoela.
2024/06/26 - 14:22
Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazioarteko Egunarekin bat egin du Eusko Legebiltzarrak
Pairatutako giza eskubideen urraketa bidegabeagatik, torturaren biktima izan diren pertsonak gizartearen aurrean aitortzea da jardunaldiaren helburua, Gasteizko Ganberak azaldu duenez.
2024/06/24 - 18:41
Polizia-indarkeriaren biktima baten omenezko lehen plaka jarri du Bilboko Udalak
Polizia-indarkeriaren biktima baten omenezko lehenengo plaka jarri dute gaur Bilbon. Francisco Javier Nuñezen omenez izan da. Matematikako irakaslea zen eta poliziak torturatu eta 13 egunera hil zen, 1977an. Familiak eskertuta jaso du omenaldia.
2024/06/18 - 23:25
Balearretako Parlamentuko presidenteak frankismoko biktima baten argazkia hautsi eta 2 diputatu kanporatu ditu
Gabriel Le Senne (Vox) Balear Uharteetako Parlamentuko presidenteak Mercedes Garrido eta Pilar Costa diputatu sozialistak eta Ganberako Mahaiko kideak kanporatu ditu osoko bilkuratik, hildako errepublikarren argazkiak erakusteagatik, Memoria Demokratikoaren Legea indargabetzeko saioan.
2024/06/18 - 18:08
Nafarroako Gobernuak polizia indarkeriaren beste bost biktima aitortu ditu
Nafarroako Pertsona Torturatuen Sareak jakitera eman duenez, honako hauek dira aitortza jaso duten pertsonak: Iker Moreno, Iker Aristu, Ohian Ataun, Garbiñe Urra eta Mikeldi Diez. 16/2019 Foru Legeari jarraiki aitortu dituzte tortura kasuak.