Memoria Historikoa
2023/03/01 - 15:43
Emakumeek gerra zibilean eta diktadura garaian jasandako genero indarkeria izan dute mintzagai Irungo Ficoban
Urtetan, emakume izategatik sufritutako guztia, jazarpen politiko eta morala, isilean gordeta egon da eta erreperaziorako garaia iritsi dela esan dute adituek Memoria Demokratikoaren estatuko biltzarrean.
2023/02/28 - 19:24
Martxoaren 3ko Memoriala Fundazioaren eraketa eta estatutuak onartu dituzte
Martxoak 3 Elkarteak "erakundeek azken unean egindako norabide aldaketa" azpimarratu du. Elkarteak salatu duenez, "azken hilabeteak seriotasun faltak eta gidoiaren ustekabeko birek markatu dituzte".
2023/02/25 - 18:35
Pedro Asua miliziano galdakoztarraren gorpuzkiak berreskuratu dituzte Jakako hilerriko hobi batetik
Aranzadi Zientzia Elkarteak egin ditu desobiratze lanak eta dokumentazio historikoa baliatuz aurkitu eta berreskuratu da Asuaren gorpuzkia. Izquierda Republicanari atxikitako Zabalbide batailoiko milizianoa 1938ko otsailaren 7an fusilatu zuten, Jakan, 21 urte zituela.
2023/02/21 - 18:08
Iruñeko emakume batek kereila bat aurkeztu du frankismoan jasandako torturengatik
Maria Concepcion Edoren salaketarekin batera, beste hiru kereila aurkeztu dituzte beste epaitegi batzuetan gizateriaren aurkako krimenengatik, Argentinako Kereilari Laguntzeko Estatuko Koordinakundeak azaldu duenez.
2023/02/21 - 14:29
Francori ohorezko titulu guztiak kendu dizkio Gipuzkoako Aldundiak
Besteak beste, seme kutunaren titulua eta Foru Aldundiko ohorezko presidentearena kendu dizkio Francisco Franco diktadoreari.
2023/02/21 - 13:17
Martxoak 3 elkarteak ez du nahi Espainiako Gobernuak Biktimen Oroimenezko Zentroan parte hartzea
Martxoak 3k eta Memoria Garak akordioa sinatuko dute Gogora Institutuarekin, biktimek ere fundazioan ordezkaritza izan dezaten. Horretarako, negoziazioetan aritu dira azken hilabetean.
2023/02/20 - 20:16
Iruñeak panteoi berri bat izango du gerraren eta frankismoaren biktimentzat
Hitzarmen berri batek hiru egoera jasoko ditu: gorpuzkiak identifikatzea ezinezkoa izatea, senideei eman ezin izana eta familiek beraiek eskatzea.
2023/02/19 - 14:11
Melgosak "adostasun handiena" nahi du Euskadiko Memoria Historikoaren Legerako
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu berriak uste du lege hori aplikatzea "aukera paregabea" izango litzatekeela Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimak aitortzeko.
2023/02/17 - 19:50
Texasek II. Mundu Gerran borrokatu zuten euskal jatorriko soldaduei omenaldia egingo die
Rafael Anchia euskal jatorriko ordezkari demokratak martxoaren 1ean aurkeztuko du Texaseko Ordezkarien Ganberan omenaldia egiteko ebazpena. Ekitaldiak martxoaren 2ra arte luzatuko dira, erakusketa eta mahai-inguru batekin.
2023/02/12 - 16:28
Omenaldia Zizurkilen Joxe Arregiri, torturen ondorioz hil zela 42 urte betetzear direnean
Arregirena, trantsizioko tortura-kasu dokumentatuena da. Eta hala ere, apenas izan zuen zigorrik. Soilik bi polizia kondenatu zituzten lau eta 3 hilabeteko kartzela zigorrera. Eta ondoren, indultua eman eta saritu egin zituzten. Carabanchelgo espetxean ia hil arteraino kolpatu zuten.
2023/02/11 - 16:48
Gerra Zibileko sei biktimaren gorpuzkiak entregatu dizkiete senideei
Patxi Jaka Bikandi, Jose Martin Arrieta Ikaran, Martin Fabo Colera, Ramon Crespo Ortiz, Fernando Lahera Urrutia eta Inazio Lopetegi Olidenen gorpuzkiak dira.
2023/02/11 - 16:06
Frankismoan atxilotutako eta hildako Francisco Velazaren gorpuzkiak eman dizkiote haren familiari
Castejonen jaioa, Iruñean trenbideetako langilea Velaza zen. 1938an atxilotu, hil eta Baternaineko hobi batean lurperatu zuten. Gorpuzkiak identifikatu dituzte familiarekin DNA alderatu ostean.
2023/02/11 - 15:45
1937an hildako sei gudariren gorpuzkiak berreskuratu dituzte senideek
Patxi Jaka Bikandi, Jose Martin Arrieta Ikaran, Martin Fabo Colera, Ramon Crespo Ortiz, Fernando Lahera Urrutia eta Inazio Lopetegi Olidenen gorpuzkiak dira.
2023/02/10 - 15:28
Ezkabako gotorlekua memoria gune bihurtzeko konpromisoa hartu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek
Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentetzako ministroak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak lantalde bat eratzea adostu dute. Aurrez, Espainiako Gobernuak antzinako kartzela frankista Nafarroara eskualdatzeko konpromisoa hartua zuen EH Bildurekin.
2023/02/08 - 13:18
Memoria historikoaren inguruko akordioa lortu dute Elkarrekin Podemosek eta Eusko Jaurlaritzak
Besteak beste, biktimen erreparazio integrala aitortzea eta faxismoak jotako biktima guztien errekonozimendua eta zenbatekoa jakitea adostu dute.
2023/02/08 - 12:56
Elkarrekin Podemos-IU: "Memoria historiko hobe eta justuagoa izateko bidea zabaltzen zaigu akordioarekin"
Akordioaren inguruko xehetasunak eman ditu Miren Gorrotxategi legebiltzarkideak eta nabarmendu du gauza garrantzitsuak lortu direla, besteak beste lege honek biktimei erreparazio integrala aitortuko dielako eta hildakoak ez ezik bizirik atera zirenak ere aintzat hartuko dituelako.
2023/02/08 - 10:27
Elkarrekin Podemos-IUk, EAJk eta PSE-EEk akordioa itxi dute Memoria Historikoaren Legea onartzeko
11:00etan emango dituzte lege horren inguruko xehetasunak, baina koalizioaren iturrien arabera, lortu dute testuan etorkizuneko legea hobetzeko "funtsezkoak" diren osagaiak sartzea.
2023/02/08 - 08:50
Albiste izango dira: Memoria historikoaren euskal legea, agur musukoari garraioetan eta Turkia eta Siria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/06 - 15:53
108 urteko Isabel Etxeberria Errepublikako irakaslea izan zen eta Francoren errepresioa jasan zuen
Isabel Etxeberria donostiarrak 108 urte ditu, eta Gironan bizi da duela urte asko. Berak kontatu digu, nolakoa zen garai hartako irakaskuntza. Eta esan digu dena ez zela irakurtzen eta zenbatzen erakustea.
2023/02/05 - 17:14
BBC irratia euskaraz aritu zen garaia, aztergai
Leyre Arrieta historialaria 1947 eta 1956 artean BBC irratian euskaraz egin ziren kronikak ikertzen ari da. Kulturari buruzko tartea izaten zen euskarazkoa eta galegoz zein katalanez egiten ziren saioekin txandakatzen zuten.