Mendabia
2019/01/25 - 11:31
Uholde arriskuagatik aurre alerta egoera ezarri du Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuak uholde arriskuagatik aurre alerta egoera ezartzea erabaki du, Ebro ibaiak gora egingo duenaren beldur.
2018/10/19 - 14:34
Mendabiako 10 urteko mutiko baten gurasoek bahiketa saiakera bat salatu dute
Nafarroako Foruzaingoak 'lasaitasuna' eta 'zuhurtzia' eskatu ditu, eta ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2018/08/27 - 16:08
Neskato bat zaldiko-maldikotik askatu eta buruz behera erori da, Mendabian
Atrakzioa itxita egon da egun batez, segurtasun neurri bezala, baina berriro ere zabaldu dute kontrol tekniko guztiak gainditu ostean.
2018/08/27 - 11:53
Tiobibo bat zigilatu dute Mendabian, neskato bat lurrera bota ostean
Neskatoa zeraman zaldiko-maldikoaren parte bat askatu, eta hiru metrora erori da, buruz behera. Adingabea onik atera da.
2018/07/16 - 12:54
Igande arratsaldeko kazkabarrak Mendabiako mahastiak kaltetu ditu
Mahats-bilketarekin hasteko aste gutxi falta direnean, atzo arratsaldeko kazkabarrak kalteak eragin ditu Mendabiako mahastietan. Izotz-bolak intxaurren tamainakoak ziren.
2017/10/08 - 16:06
Lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan, indarkeria matxista leporatuta
Bikotekideei edo bikotekide ohiei eraso egitea egotzi diete horietako hiruri, eta, beste bati, urruntze agindua urratu izana leporatu diote.
2016/08/25 - 18:33
Hiru lagun atxilotuta Nafarroan, genero-indarkeria delituak egotzita
Atxiloketok Mendabian eta Erriberrin izan dira. Atxilotuetako bati bikotekide ohiari eraso egitea leporatu diote. Beste biei, ordea, urruntze agindua urratzea.
2016/01/30 - 14:45
Pertsona bat atxilotu dute Mendabian, droga-trafikoa egotzita
Atxilotua Bartzelonakoa da, eta bikotekidearekin eta lau urteko semearekin ari zen bidaiatzen.
2016/01/27 - 19:44
44 gidari salatu dituzte Mendabian, auto-lasterketa ilegal batean
Bertaratutakoak eta partehartzaileak polizia bertan zegoela ohartu zirenean, ihes egiten saiatu ziren eta hainbat autok elkarren aurka jo zuten.
2015/05/16 - 15:14
Langileen esplotazioagatik Mendabian atxilotuetako bat, espetxera
Asteartean sei pertsona atxilotu zituzten Mendabian pertsonen salerosketa leporatuta. Antza, pertsona horiek lanean esplotatzeko erabiltzen zituzten.
2015/05/12 - 23:05
Sei atxilotu Mendabian, pertsonen salerosketa leporatuta
Lau gizonezko eta bi emakume dira atxilotuak. Operazioaren baitan hiru etxebizitza miatu dituzte.
2015/02/17 - 15:15
Alerta egoera Mendabian
Oso hazita doa Ebro ibaia Mendabia parean, eta alerta egoera ezarrita dago gune horretan. Euria etenik gabe bota du azken orduetan, eta bizilagunak urduri daude.
2014/12/22 - 15:15
Bigarren sari bat Iruñean, Tuteran eta Mendabian saldu dute
Bizkaiaren ostean, zorionekoena Nafarroa izan da. Bigarren sari bat saldu dute Iruñean, Tuteran eta Mendabian. 92.845 zenbakiak izan du saria.
2014/09/25 - 21:56
Trafiko istripuz hildako bat Mendabian
65 urteko gidaria Mendabia parean, NA-134 errepidean hil da bere ibilgailua bidetik atera eta irauli ostean. Lodosako suhiltzaileek atera behar izan dute autotik, harrapatuta bait zegoen.
2014/09/25 - 19:07
Gizon bat hil da Mendabian bere autoa errepidetik atera eta gero
Autoa errepidetik atera eta irauli egin da NA-134 errepideko 75,8 kilometroan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
2014/08/11 - 22:31
Zentral hidroelektriko baten eraikuntzaren aurkako protestak Mendabian
Bizilagunek salatu dutenez, orain arte herriak ez du inolako informaziorik izan proiektuaren inguruan, eta dena, euren hitzetan, isilpean egiten ari da.
2013/10/18 - 17:47
Mendabia ezagutu dugu
Nafarroako Erriberako herri honetara eraman gaitu 'Eguraldia' tarteko aste honetako proposamenak.
2013/09/08 - 19:28
1500 hektarea labore hondatu ditu kaskabarrak Mendabian
Goiz da kalteak neurtzeko, soroak lehortu arte ezingo dituzte galerak zenbatu. Nolanahi ere, hastear zeuden mahats eta piper kanpainak galdutzat ematen dituzte nekazariek.
2013/05/21 - 00:44
Behi batek gazte bat adarkatu eta larri zauritu du Mendabian
Era berean, behiak gaztearen aita airean erabili du, baina ez du adarkatu. Aita biktima laguntzen saiatu da. Gertakaria herriko zezen-plazan jazo da.
2013/03/23 - 12:01
Gizon bat larri zauritu da Mendabian, motokultore batek harrapatuta
Zauriak ditu sorbaldan, buruan eta besoan. Zaurien larritasuna ikusita, Logroñoko ospitalera eraman dute eta besoa moztu diote.