Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langileen esplotazioagatik Mendabian atxilotuetako bat, espetxera

Asteartean sei pertsona atxilotu zituzten Mendabian pertsonen salerosketa leporatuta. Antza, pertsona horiek lanean esplotatzeko erabiltzen zituzten.

24 urteko jatorri portugaldarreko eta Mendabiako bizilaguna den gizonezko bat espetxera bidali du larunbat honetan epaileak, langileak esplotatzen zituen sare bateko burua izatea leporatuta.

Nafarroako Foruzaingoak lau gizonezko eta bi emakumezko atxilotu zituen asteartean Mendabian -bost portugaldar eta espainiar bat- pertsonen salerosketa leporatuta, Nafarroako Gobernuak jakitera eman zuenez. Pertsona horiek lanean esplotatzeko erabiltzen omen zituzten.

Sare horretako ustezko buruak 24 urte ditu eta jatorriz portugaldarra da.

Antza denez, gizon hori nekazaritzako eta abeltzaintzako lanak topatzeaz arduratzen zen eta, gero, sasoikako langileak aurkitzen zituen -gehienetan portugaldarrak-. Gainera, ostatua eman eta mantenua ematen zien, baina oso baldintza txarretan. Horretarako, haren 27 urteko arrebaren laguntza izaten zuen, eta bera ere atxilotuen artean dago.

Ikerketaren arabera, buruak menperatze harreman bat zuen langileekin; izan ere, irabazten zuten diruaren zati bat berari ematera behartzen zien. Halaber, langileen posta eta bankuko dokumentazioa bereganatzen zituen, are gehiago, bankuko libreta kentzen zien.

Ildo horretan, langileak oso egoera txarretan bizi ziren, besteak beste, ez zuten ur berorik ere.

Lizarrako 1. instrukzio epaitegiko epaileak gidatu du ikerketa eta espetxera bidali du sei atxilotuetako bat.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X