Mendebaldeko Sahara
2021/03/03 - 11:51
"Zinema gizartea eraldatzeko tresna gisa irudikatzea gustatzen zaigu"
Al Borde Films Bilboko ekoiztetxeak “Solo son peces” ekoitzi du, film labur dokumental onenaren Goya sarirako izendatutako lana.
2021/02/27 - 15:54
Saharako Errepublika Arabiarraren askatasuna aldarrikatzeko ekitaldiak, hainbat lekutan
Manifestazio jendetsua egin dute Iruñean. Manifestazioa Baluartetik abiatu eta Gaztelu plazara iritsi da. Bilbon 18. karabana solidarioa abiatu da Tindufeko kanpamenduetarantz.
2021/02/26 - 14:45
SEADen 45. urteurrena ospatzeko ekitaldia Plaza Barrian
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapena adierazpen baten irakurketarekin eta saharar bandera erraldoi bat zabalduta ospatu dute.
2020/12/20 - 14:56
Ehunka pertsonak Saharako herriarentzat "askatasuna" aldarrikatu dute
Aldarrikapenetan aurrerapauso falta salatu dute manifestariek, eta orain dela gutxi AEBek Marokoren subiranotasuna aitortu zuenez, erabaki horren aurka protesta egin dute.
2020/12/11 - 01:26
Trumpek Mendebaldeko Sahararen gaineko subiranotasuna onartu dio Marokori
Errekonozimendu horren truke, Marokok Israelekin harremanak normalizatuko ditu. Fronte Polisarioak gatazka honetan esku har dezala eskatu dio Nazio Batuen Erakundeari.
2020/12/10 - 22:05
Donald Trumpek Saharan subiranotasuna Marokori aitortu dio
Donald Trumpek Etxe Zuria uzteko 6 aste geratzen zaizkionean beste desafio bat egin du. Saharan Marokoren subiranotasuna aitortu du.
2020/12/04 - 14:34
Urkulluk harrera egin dio Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkariari
Iñigo Urkullu lehendakariak M. Limam Mohamed Ali Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkaria hartu du Ajuria Enean.
2020/11/20 - 13:56
Urritasunak dituzten haur sahararren kanpaldia
Durangon antolatu dute 'Rio de Oro' izeneko ekimena. Urritasunak dituzten haur sahararrei laguntza emanteko, eta beste haurrek dituzten aukera berak izateko.
2020/11/18 - 08:23
Marokorekiko gatazkan esku hartzeko eskatu dio Fronte Polisarioak NBEri
1991eko bake akordioa hautsi izana egotzi dio Marokori, Guerguerateko pasabidean gertaturikoagatik. Halaber, nazioarteko komunitateari esku hartzeko eskatu dio tentsioak gora egin ez dezan.
2020/11/17 - 09:24
Polisarioak "okupazioa" bukatzea jarri du "gerra amaitzeko" baldintza gisa
Marokok "su-etenarekin konprometituta" jarraitzen duela ziurtatu du Mohamed VI.a erregeak, baina "mehatxuei" erantzungo diela ohartarazi du.
2020/11/16 - 15:35
Mendebaldeko Saharari elkartasuna agertu diote Bilbon
Marokok 1991ko su-etena apurtu duela salatu du Fronte Polisarioak. Konponbidea Nazio Batuetatik datorrela esan du Europar Batasunak.
2020/11/16 - 11:06
Mobilizazioak Bilbon eta Donostian Saharako herriari elkartasuna erakusteko
Eguerdian, manifestazioa egingo dute Arriaga plazatik abiatuta, eta 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute Arriaga parean. Donostian, kontzentrazioa egingo dute 18:30ean, Boulevardean.
2020/11/16 - 08:34
Marokoren aurkako hirugarren erasoan, hildakoak eragin dituela esan du Polisarioak
Marokok enfrentamenduak izan direla onartu du, baina hildakoak ukatu ditu.
2020/11/15 - 21:11
Marokoko segurtasun indarrek dozenaka saharar atxilotu dituztela salatu dute
Bestalde, Nafarroan bizi diren sahararrek eta auziarekin bat egiten duten lagunek elkarretaratzea egin dute Iruñean, Marokoko militarrek Mendebaldeko Saharan egindako erasoa gaitzesteko.
2020/11/15 - 17:45
Tentsioa Sahara Mendebaldean, Polisarioaren eta Marokoren bertsio kontrajarrien artean
Fronte Polisarioak dio Marokori eraso egin eta hainbat pertsona hil dituela, eta Marokok, berriz, erasoa zapuztu duela eta Mauritaniarako muga irekita dagoela esan du.
2020/11/15 - 14:48
Berriz ere Marokoko armadari eraso egin diola iragarri du Fronte Polisarioak
Dozenaka gazte Saharako Armadarekin bat egiten ari dira, bai Polisarioaren lurretan, bai errefuxiatuen kanpamentuetan ere. Marokok gutxietxi egin ditu erasoak eta biktimarik ez dela izan esan du.
2020/11/14 - 21:51
Fronte Polisarioak gerra-egoera ezarri du
Bahim Ghali Fronte Polisarioko idazkari nagusi eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak 1991n Marokorekin sinatutako su-etena hautsitzat jo du.
2020/11/14 - 21:02
Fronte Polisarioak su-etena hautsitzat jo eta gerra-egoera ezarri du
Zonaldean autodeterminazio erreferenduma antolatzeko eskatu diete Saharar herriaren aldeko euskal mugimenduak eta Fronte Polisarioak Euskadin duen Ordezkaritzak Espainiari eta NBEri.
2020/11/13 - 21:53
Marokoko Armadak Fronte Polisarioak kontrolatutako Guerguerat pasabidea inguratu du
Gobernuaren arabera, Indar Armatuek "segurtasun lerro" bat ezarri dute zirkulazioa bermatzeko. Polisarioak iragarri du "zuzeneko eraso" horri "erantzuten" hasi zaiola.
2020/11/13 - 20:59
Marokoko Armadak Fronte Polisarioak kontrolatutako Guerguerat pasabidea inguratu du
Gobernuaren arabera, Indar Armatuek "segurtasun lerro" bat ezarri dute zirkulazioa bermatzeko. Polisarioak iragarri du "zuzeneko eraso" horri "erantzuten" hasi zaiola.