Mendebaldeko Sahara
2020/07/05 - 16:55
Txernobil eta Saharako haurren familiak Euskadin faltan botatzen dituzte
Koronabirusaren ondorioz, urtero Euskadira etorri ohi diren haur ukrainar eta sahararrak ezingo dute aurtengo uda gurean pasa. Euskadiko familiek elkartasunerako deia egin dute, laguntza bidaltzeko.
2020/05/21 - 14:33
Kolokan daude Sahara,Txernobyl eta Palestinarrekin dauden elkartasun zubiak
Mundu mailako krisi honen aurretik jada larri bizi zirenen egoerak okerrera egin duela esan digute Saharako Lagunek, Cernobil Elkarteko kideek eta Palestinako UNRWAko kideek 'Faktoria'n.
2020/04/04 - 00:43
Udan Euskal Herrira etortzen diren Saharako haurrek animo mezuak bidali dituzte
Ziur daude konfinamendu honetatik irtengo garela, baina oraindik ez dakite aurtengo udan etortzerik izango duten.
2020/03/04 - 23:27
Saharar umeak hartzeko 100 harrera familia behar dira Euskadin
Ume sahararrek uda gure artean pasa dezaten, harrera familiak eskatzen ari dira. Arratsaldean egin dute familiei zuzendutako deialdia, Tolosan.
2019/12/20 - 09:49
Fronte Polisarioak erreferenduma nahi du eta armen erabilera mahai gainean jarri du
1991n Nazio Batuekin hitzartutako erreferenduma egitea eskatu du Frente Polisarioak bere XV. Kongresuan.
2019/12/01 - 16:37
Mendebaldeko Saharan sartzea eragotzi die Marokok lau legebiltzarkideei
Carmelo Barriok (PP) jakitera eman duenez, Aaiunen lur hartu dute, baina kale-jantzian zegoen polizia batek ezin zirela hegazkinetik atera eta Kanariar Uharteetara itzuli behar zirela esan die.
2019/11/30 - 20:14
Legebiltzarkideen taldea Saharara joan da, atentatu alerta dagoen arren
Aaiunera doaz, eta asteartean bueltatzea aurreikusten dute. Loiutik ostiralean irten ziren 90 euskal borondatezko lankideak Tindufen daude jada, eta Nafarroako beste 60 bidean dira.
2019/11/29 - 23:29
Atentatu mehatxuaren abisuak ez ditu Saharara joan diren euskal kooperanteak uxatu
Atentatu mehatxuaren alarma arrazoirik gabekoa dela iritzita, ia ehun pertsonak hegazkina hartu dute Loiun, ongi hornituta, Tinduf helmuga dutela.
2019/11/29 - 15:54
Elorrioko eta Debako 64 gaztek Saharara egitekoa zuten bidaia atzeratu dute
Mendebaldeko Saharan "berehalako" atentatua egoteko alertagatik erabaki dute hori. Lau legebiltzarkidek eta beste laurogei bat pertsonak, aldiz, euren bidaiei eutsiko diete.
2019/11/28 - 16:20
Mendebaldeko Saharan atentatuak izateko arriskuaz ohartarazi du Espainiako Gobernuak
Carmen Calvo Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordearen esanetan "benetako mehatxua" da. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak, berriz, "justifikaziorik gabekotzat" jo du alerta.
2019/11/28 - 15:08
Atentatu mehatxuagatik Saharara joan ala ez aztertzen ari dira 70 euskal ikasle
Saharara laguntza eramateko asmoa dute 70 ikasle horiek. Espainiako Atzerri ministerioak eraso terrorista baten mehatxua dagoela ohartarazi die.
2019/06/26 - 20:15
Saharako herriaren oinarrizko eskubideen aldeko defentsa egin du Urtaranek Genevan
Mendebaldeko Saharan, egunero egunero, bizitzako hainbat esparrutan gertatzen diren urraketez egindako ikerketa bat aurkeztu du Saharako lagunen elkartearekin batera.
2019/04/12 - 12:45
Marokoko agintariek bi euskal ekintzaile kanporatu dituzte Mendebaldeko Saharatik
Dirudienez, bi saharar ekintzailerekin biltzeagatik atxilotu zituzten Maku Florentino eta Dina Pardo, eta gaur bertan kanporatu dituzte.
2019/03/19 - 12:36
Saharako emakumeen etxeko liburutegia konpondu eta liburuz hornituko dute
Maider Alustiza eta Julia Ron Shertat izeneko proiektua jarri dute abian. Saharako kanpamenduetako emakumeei laguntzeko, telazko poltsak diseinatu eta saldu, eta liburuak biltzen ari dira.
2019/03/02 - 13:29
250 tona janari daramatzaten zazpi trailer Laudiotik Saharara abiatu dira
Sahararen aldeko 15. Carabana Solidarioaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, euskal gizarteak erantzun paregabea eman du azken kanpainan.
2019/01/29 - 14:22
Marokok Nafarroako hiru ekintzaile kanporatu ditu Mendebaldeko Saharatik
Saharako Lagunen Nafarroako Elkarteko kideak dira: Maria Perez de Larraya, Iratxo Bakedano eta Alberto Jolis. 'Saharar herriak pairatzen duen errepresioa' salatzeko joanak ziren Aaiunera.
2019/01/02 - 18:10
Marokoko Poliziak bi euskal herritar kanporatu ditu Mendebaldeko Saharatik
Abenduaren 31n kanporatu zituzten bi emakumeak. Horietako batek azaldu duenez, Sahara Maroko dela esan eta hara helburu politikoekin joan ezin zirela ohartarazi zieten agenteek.
2018/12/28 - 01:14
Sahararen aldeko elkartasun karabana martxoaren 2an aterako da Laudiotik
Aljeriako errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren 185.000 sahararrei laguntzeko elikagaiak, sendagaiak eta eskolarako altzairuak eramatea da ekimenaren helburua.
2018/07/21 - 20:57
Saharako 316 ume etorri dira aurten Euskal Herrira uda pasatzera
Urtero bezala, Tindufeko errefuxiatu kanpalekuak utzi eta Euskal Herrian igaroko dute uda, atsedena hartu eta osasun azterketak egiteko. Bi familiarekin egon gara, egonaldia nolakoa den ikusteko.
2018/07/10 - 12:12
EHUko forentse talde batek hobi handi berriak aurkitu ditu Mendebaldeko Saharan
Ikerketa talde batek, Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean, Meheris eskualdean hiru emakumeren gorpuak aurkitu ditu.