Mendiko istripuak
2017/06/02 - 13:23
Espeleologo bat hilda topatu dute Galdamesko kobazulo batean
Santurtziko 37 urteko gizonezkoaren gorpua leizetik nola atera aztertzen ari dira. Lau metro kubiko harri jausi zaizkio gainera.
2017/06/02 - 12:33
'Galdamesen hil den espeleologoak 4 metro kubiko harri ditu gainean'
'Egun on Euskadi' saioan elkarrizketatua, Gaizka Etxabe Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zerbitzuen zuzendariak azaldu du zailtasun handiak daudela kobazuloan dagoen gorpua erreskatatzeko.
2017/06/02 - 10:57
Santurtziko espeleologo bat hil da Galdamesko kobazulo batean
Istripua luizi baten ondorioz gertatu da, San Pedro auzoan, kobazulo batean. Hildakoa 37 urteko gizonezkoa zen.
2017/04/23 - 19:49
Aizkorrin zauritutako mendizale bat erreskatatu dute
47 urteko mendizaleak kolpea jaso du buruan. Hori dela eta, Galdakaoko ospitaleraino helikopteroz eramatea erabaki dute.
2017/04/16 - 15:01
Datozen orduetan helduko da Euskadira Huescan hildako mendizalearen gorpua
Jacan (Huesca) eduki dute igande honetan, autopsia egin zain.
2017/04/15 - 22:36
Portugaleteko mendizale bat hil da Panticosan, erorketa bat izan ostean
Hildakoa 69 urteko gizon bat da eta Panticosan (Huesca) dagoen Arnales tontorra ari zen igotzen.
2017/04/14 - 21:19
Zarauzko mendizale bat erreskatatu dute Hiru Erregeen Mahaian
37 urteko emakumeak istripua izan du eta 15:15 inguruan erreskatatu dute.
2017/03/12 - 20:07
Bilboko mendizale bat erreskatatu dute Aralarreko Mendilerroan
51 urteko gizonezkoak ebakia du buruan, baina ez larria. Helikopteroz eraman dute ospitalera.
2017/02/27 - 10:13
Amurrioko eskiatzaile bat erreskatatu dute Candanchun, istripua izanda
27 urteko gizonak hanka apurtu du pistetatik kanpo eskiatzen ari zela.
2017/02/15 - 17:51
Mendizale bat hil da Kurutzebarri mendian, Aretxabaletan
Dirudienez, 64 urteko gizonezkoak konortea galdu du.
2017/01/15 - 23:27
Onik aurkitu dute Gorbeian galduta zegoen mendizalea
Eguraldi txarrak jaitsiera oztopatu zion mendizaleari eta arazoak izan zituen.
2016/12/30 - 08:44
Basauriko 23 urteko mendizale bat erreskatatu dute Kantabrian
Gazteak buruan kolpe handia hartu du, izotzean irrist egin eta 120 metro amilduta.
2016/10/30 - 19:30
Donostiar bat hil da Sallent de Gallegon erorikoa izan ostean
72 urteko mendizaleak 30 metro baino gehiagoko erorikoa izan du Sarrako zonaldean igande goiz honetan.
2016/10/16 - 19:00
Mendizale bat erreskatatu dute Sobronen, erorikoa izan ostean
Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman behar izan dute, zauriturik baitzegoen.
2016/10/02 - 13:38
Durangoko mendizale bat hil da Pirinioetan
48 urteko gizonezkoak istripua izan zuen Posets mendi gainera igotzen ari zenean, Aragoin. Gailurrera iristear zela, 200 metrotan behera erori zen.
2016/09/23 - 00:10
Mendizale nafar bat eta bi sherpa hil dira Manaslun
Adolfo Ripa iruindarra eta bi sherpa hil dira gaur Manaslu inguruan trekking egiten ari zirela, lur jauzi batek harrapatuta. Beste zortzi mendizale nafar zauritu dira, eta Katmandura eraman dituzte.
2016/09/22 - 17:27
Nafarroako mendizale bat hil da Nepalen izandako luizi batean
Ezbeharrean, bi xerpa ere zendu dira. Horrez gain, 10 mendizale nafar zauritu dira.
2016/08/11 - 09:39
Frantziako espeleologo batek ezbeharra izan du Nafarroako Pirinioetan
37 urteko frantziarra 200 bat metrotik erori da haitz bat gainean erori ondoren. Orno batean, eskapulan eta sabelaldean zauritu da. Hala ere, zauritua bere kordean dago eta ez ditu zauri larriak.
2016/08/11 - 09:13
Frantziako espeleologo bat harrapatuta dago Añelarrako leize batean
37 urteko frantziarra 200 bat metrotik erori da haitz bat gainean erori ondoren. Orno batean, eskapulan eta sabelaldean zauritu da.
2016/08/02 - 11:28
Zauritutako emakume bat helikopteroz erreskatatu dute Guardian
13:45 inguruan izan zuen istripua emakumeak. Kantabria mendilerroan ibilaldi bat egiten ari zela, orkatila bihurritu zuen.