Mendiko istripuak
2015/04/03 - 13:11
Bi nafar larri zauritu dira Huescan izandako bi mendi istriputan
52 urteko Tuterako gizon bat zauritu da Aspe tontorrean izandako istripu batean. Halaber, Arangureneko bizilagun bat larri zauritu da Candanchuko eski estazio inguruan erorita.
2015/02/01 - 21:46
Elorrioko eskiatzailea hilik aurkitu dute Candanchun
Rinconada inguruan topatu dute, eskirako itxita zegoen gune batean. Hildakoa, 39 urteko gizona, beste lagun batekin batera ari zen bertan eskiatzen, elur-jausia gertatu zenean.
2015/02/01 - 18:20
Segurtasunak elur zaleen lehentasuna behar du izan
Adituek azpimarratzen dute informazioa eskuratzea eta material egokia izatea ezinbestekoa dela. Ez da ahaztu behar mendian beti dagoela arriskua.
2015/02/01 - 15:25
Hilda aurkitu dute Candanchun desagertuta zegoen eskiatzailea
Dirudienez, elur olde batek harrapatu zuen, lagun batekin pistatik kanpo eskiatzen ari zela.
2015/02/01 - 10:51
Elur-jausi batean harrapatutako bizkaitarraren hilotza aurkitu dute
39 urteko elorriarra elur-jausi baten azpian harrapatuta zegoen larunbataz geroztik, Candanchun.
2015/01/31 - 19:31
Elur-jausi batek eskiatzaile bilbotar bat harrapatu du, Candanchun
40 eta 45 urte bitarteko bilbotarra da. Harekin zihoan eskiatzaile bilbotarra onik atera dute, hipotermia zantzuekin. Bilaketa lanak bertan behera gelditu dira igandera arte.
2015/01/25 - 19:24
Bi lagun zauritu dira Pirinotan hiru lur-jausien ondorioz
Hiru puntutan izandako lur-jausiek 20 lagun guztira harrapatu ditu, baina bi pertsona baino ez eraman behar izan dituzte ospitalera.
2015/01/02 - 20:18
Nafarroako mendizale bat oso larri zauritu da Acherito mendian
31 urteko mendizalea 200 metroko mendi-mazela batetik erori da Anson. Frantziako Jendarmeriak abisua eman dio Guardia Zibilari. Istripua mendiaren mendebaldean gertatu da.
2015/01/02 - 14:54
Dolumina nagusi, euskal mendizaleen artean
Fernando Ossa Andeetan hil zen mendizalearen gorpua gaur eskuratzea espero dute eta hurrengo asterako etxan nahiko lukete euren senideek. Tramiteak hasi dituzte jada.
2015/01/02 - 12:38
Mendira 'oso prestatuta' igotzen zen Osa, haren anaiaren arabera
Jon Osak agertu duenez, anaiak ez zuen inoiz istripu larririk izan. Familiak espero du gorpua datorren astean izatea Donostian. Argentinak gaur goizean bidali du gorpua jaisteko espedizioa.
2015/01/01 - 21:33
Fernando Ossa mendizalea hil egin da
Andeetan, Fernando Ossa, harrapatuta zegoen mendizale donostiarra, hil egin da. Hiru egun eman ditu Ojos del Salado mendian harrapatuta. Erreskate taldeak ez dira garaiz iritsi.
2015/01/01 - 21:22
Fernando Ossa mendizalea hil egin da, Andeetan
Paco Vicariok lortu du jaistea eta Argentinako erreskate taldearekin harremanetan jartzea. Gaur saiatuko dira Ossaren gorpua berreskuratzen.
2014/12/31 - 15:21
Bi mendizale euskaldun salbatzeko lanak aurrera doaz Andeetan
Fernando Ossa larri dago altuerako ondoezak jota. Helikoptero baten zain daude. Lehenego saiakeran helikopteroak ezin izan zuen hain gora igo. Berarekin batera, Karrantzako Jose Palacio dago.
2014/10/19 - 20:27
Gizon bat helikopteroz erreskatatu dute Jaizkibelen
Eguerdiko ordu biak aldera izan da istripua. 51 urteko gizona Biosnar muturraren inguruan erori da.
2014/10/16 - 16:05
Gutxienez 20 mendigoizale hilik elur ekaitzaren ondorioz Himalaian
20 mendigoizale hilik eta 85 inguru desagertuta Himalaia mendikatean, Nepalen, elur jausien ondorioz. Erreskate lanetan zibiliak eta militarrak dabiltza. Zendutakoak, herrialde desberdinetakoak dira.
2014/09/13 - 19:33
Anboton erorikoa izan duen txangozale bat erreskatatuta, helikopteroz
Mendi-txirrindulari bat ere erreskatatu behar izan dute Osakidetzaren helikoptero baten bidez, Gorbeia menditik jaisten ari zela jausi eta gero.
2014/09/07 - 15:29
Mendizale bat hil da Aretxabaletan, Gurutzebarrin
79 urteko gizonezkoa ondoezik sentitu da eta Larrialdi Zerbitzura deitu dute, baina ezin izan dute ezer egin.
2014/08/23 - 22:54
Mendizale nafar bat hil da Panticosan
43 urteko mendizalea 50 metroko altueratik erori da Garno Negro tontorra eta Pondielloseko Orratza bitartean. Gorpua Pueyo de Jacara eraman dute.
2014/08/23 - 20:27
Nafarroako mendizale bat hil da 50 metrotik erorita Panticosan
43 urteko gizonezkoa beste zazpi mendizalerekin batera zegoen, guztiak nafarrak. Horien artean haren senide bat zegoen, eta hark eman du erorketaren berri.
2014/08/06 - 22:27
Onik atera dute Larrako sima batean trabatuta zegoen espeleologoa
Gauerdiaz geroztik, lur azpian 260 metrora zegoen gizonezko madrildar bat. Hanka-hezurrean lesio bat zuen, eta ezin izan du erreskatean parte hartu.