Mendiko istripuak
2015/12/13 - 00:31
Oiartzungo mendizale bat hil da, Pirinioetan erorita
Hildakoak 58 urte zituen, eta erorikoa izan du Benasquen (Huesca) dagoen Alba gailurrera bakarkako ibilaldia egiten ari zela.
2015/12/12 - 09:52
Mendizale bilbotar bat larri zauritu da Pirinioetan, eroriko bat izanda
29 urteko gizonezkoak erorikoa izan du Petrechema mendian eta hogei metroko maldan behera erori da.
2015/12/08 - 18:05
Gizonezko bat zendu da Gaubeako mendi batean
Biktimak 36 urte zituen eta Abadiñoko bizilaguna zen. Bihotzekoak jota hil da.
2015/12/06 - 13:54
Mendizale nafar bat hilik eta beste bat larri, istripu banatan
Iruñeko mendizale bat hil zen Acherito gailurra igotzen ari zela. Zangozako beste mendizale bat larri dago mendi-hegal batetik erori ostean. Angeluko gizaseme bat ere hil egin zen Cauteretsen.
2015/12/05 - 20:07
Mendizale nafar bat hil da Aragoiko Pirinioan
Mendizalea bere semearekin batera zegoen, eta hark deitu ditu larrialdi zerbitzuak.
2015/09/15 - 18:49
Zazpi mendizale hil dira Frantziako Alpeetan
Biktimak alemaniarrak eta txekiarrak ziren. Ezbeharra adituak ez diren mendizaleentzat aproposa den tontor batean jazo da.
2015/08/11 - 16:08
Andoaingo bizilagun bat hil da Jean Arlaud gailurrean
150 metroko altueratik erori da 64 urteko Antton Leunda andoaindarra. Hildakoaren familia Frantziako Tolosara abiatu da jada, hara eraman baitute gorpua.
2015/08/11 - 13:21
Euskal mendizale bat hil da Pirinioetan
Antxon Leunda 64 urteko andoaindarra 100 metrotik behera amildu zen astelehen arratsaldean Erdialdeko Pirinioetako (Frantzia) Jean Arlaud mendian.
2015/08/10 - 23:46
Ertzaintzaren helikopteroak bi erreskate egin ditu sei ordutan
Txindokin zauritutako mendizale bat Gurutzetako ospitalera eraman du Ertzaintzak. Ordu batzuk geroago, bigarren mendizale bat erreskatatu du Balerdi mendian.
2015/06/22 - 12:29
Kataluniako bi mendizale eta Valentziako bat hil dira Kirgizistanen
Espedizioko gainerako kideak onik daude eta, orain, lanean ari dira hildako mendizaleen hilotzak berreskuratzeko.
2015/04/26 - 12:30
2.500 hildakotik gora eta 6.000 zauritu jada, lurrikararen ondorioz
igandean Richter eskalan 6,7 gradu harrapatu dituen erreplika bat izan da. Gainera, gutxienez 22 hildako eta 217 desagertu daude Everest aldean.
2015/04/25 - 14:26
Gutxienez 18 hildako Everest behealdean, lurrikararen ondorioz
Gainera, zauritu ugari izan dira. Iruñean bizi den Javier Camacho mendizalea bertan dago, baina onik dagoela jakinarazi du.
2015/04/11 - 20:38
Jose Antonio Martinez Marokon hildako bigarren mendizalea agurtu dute
Senideek eta lagunek azken agurra eman diote Marokoko Atlasean hildako bigarren espeleologoari. Azken autopsiaren arabera, erorikoaren kolpeek ez zuten Martinezen heriotza eragin.
2015/04/11 - 19:56
Marokon istripua izan zuten espeleologoen erreskatearen irudiak
Guardia Zibilak kanoitik behera joateko kordak ezarri zituen, 400 metro egin zituzten behera. Bertan zeuden istripua izan zuten kirolariak. 26 ordu egin zituzten erreskate lanetan.
2015/04/07 - 17:50
Marokon zauritutako espeleologoak alta jaso du
Bere kabuz atera da Uarzazateko klinikatik Atlas mendietan zauritutako polizia. Hildako poliziaren eta abokatuaren gorpuak eguerdian iritsi dira Uarzazatera, eta laster Espainaratuko dituzte.
2015/04/06 - 18:32
Rajoyk Marokok erreskatean 'egindako ahaleginak' goraipatu ditu
Aldiz, Polizian ordezkaritza handiena duten bi sindikatuek gogor kritikatu dute Espainiak erreskatean egindako kudeaketa. Hilotzak Uarzazatera eramango dituzte, handik Espainiara eramateko.
2015/04/06 - 15:57
Marokon hildako bi espeleologoen gorpuak erreskatatu dituzte
Hilotzak Uarzazateko ospitalera eramango dituzte, handik Espainiara eramateko.
2015/04/05 - 16:31
Hiru espainiarrak erreskatatzeko operazioa aurrera doa Marokon
Hiru espeleologoak 400 metroko amildegi baten barrenean daude, , horietako bat hilik. Erreskate-lanak oso zailak dira, inguru malkarra delako.
2015/04/04 - 23:06
Marokon desagertutako espeleologoetako bat hilik aurkitu dute
Antza denez, ehunka metroko altuera duen amildegi batetik behera erori zen. Datozen orduetan beste espeleologo biak ebakuatuko dituzte.
2015/04/03 - 18:57
Hiru espeleologo espainiarren bila ari dira Marokon
Joan den igandetik falta dira hiru espeleologoak: Maroko hegoaldean ibilaldi bat egiten ari ziren, beste sei lagunekin batera. Inguru menditsu batean ikusi zituzten azkenengoz.