Astelehenetik desagertuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marokon desagertutako espeleologoetako bat hilik aurkitu dute

Antza denez, ehunka metroko altuera duen amildegi batetik behera erori zen. Datozen orduetan beste espeleologo biak ebakuatuko dituzte.
Espeleologoak eitb
Espeleologoak eitb

Marokoko hegoaldeko mendietan desagertutako espeleologo espainiarretako bat hilik aurkitu dute, Marokoko agintariek jakitera eman dutenez. Beste biak onik daude. Ez dituzte hildakoaren izen-abizenak jakitera eman.

"Errege-jendarmeriako erreskate-taldeek hiru espeleologoetatik bi artatu dituzte, Uarzazate probintzian dagoen amildegi baten barrenean", azaldu dute iturriek, "baina hirugarren espeleologoa, zoritxarrez, hil egin da".

Antza denez, ehunka metroko altuera duen amildegi batetik behera erori zen hildakoa, Tarmest udalerrian, Iminulaueneko herrian.

Bizirik aurkitu dituzten bi lagunei lehen laguntzak eman dizkiete, eta laster ospitalera eramango dituzte, baina ez dute zehaztu noiz.

Uarzazateko probintziako agintariek azaldu dutenez, hiru espainiarrek eskarmentu handia zuten espeleologian eta mendian, baina ez zuten gida profesional baten laguntzarik.

Erreskatea, soka bitartez

Bestalde, erreskate-operazioa lurrez egin behar izango dute, soka bitartez, helikopteroak ezin baitira lurreratu espeleologoak dauden inguruan.

Helikopteroa handik 60 minutura geratu, eta erreskate-taldeak oinez joan beharko du espeleologoak dauden lekuraino.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X