Merkantzia-garraioa
2022/03/21 - 12:26
Barkalak Bilboko Portuko egoera zaila dela esan du, baina kolapsoa baztertu du
Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak adierazi du portua "ehuneko ehunean" dabilela eta ez duela aurreikusten itsasontzien etorrera murriztea.
2022/03/21 - 07:22
Euskal arrantzaleek gaur erabakiko dute berriro itsasoratu edo ez, astebete portuan igaro ondoren
Eugenio Elduaien Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiako presidenteak Euskadi Irratian azaldu duenez, lanuzteak luze jo dezakeen susmoa du, "erregaiaren prezioekin" egoera ez baita bideragarria. "Laguntzak lehenbailehen behar ditugu", esan du.
2022/03/18 - 22:30
Bilboko Portuko Agintaritzak elkarrizketarako deia egin du garraioaren greban
Bilboko Portuko Agintaritzak, Uniport klusterrarekin batera, onartu du lanuzteak "larriki eragiten" diela Bilboko Portuan lan egiten duten enpresei, baina bi erakundeek agertu dute "lan aldarrikapenen" aldeko babesa.
2022/03/18 - 21:47
Hiru sindikatuak salatu du oraindik ez dutela Jaurlaritzaren deirik jaso egoera aztertzeko
Nafarroako Gobernuko ordezkariekin bilduko dira hurrengo astean, baina salatu dute oraindik Jaurlaritzatik ez dutela deirik jaso.
2022/03/18 - 15:30
Garraiolariek Gipuzkoara eraman dituzte gaur mobilizazioak
Adegiko egoitzatik pasa dira eta Batzar Nagusietatik, enpresarien eta erakundeen babesa eskatzeko. Jaurlaritzaren deiaren zain daudela ere esan dute.
2022/03/18 - 15:27
Garraiolariek ohartarazi dute "ezin dutela gehiago" eta premiazko neurriak eskatu dituzte
Hiru sindikatua astelehenean bilduko da Nafarroako Gobernuarekin, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio haiekin harremanetan jartzeko, "sektorearen arazoak ezagutzeko".
2022/03/18 - 15:19
Bilboko Portua, gainezka garraiolarien grebaren ondorioz
Bilboko Portua kontenedorez gainezka dago eta grebak jarraitzen badu aurki ezin izango du gehiago jaso.
2022/03/18 - 13:26
"Sabotajeak" salatu ditu ENBA sindikatuak eta neurriak hartzeko eskatu dio Segurtasun Sailari
Greban dauden garraiolariak gutxieneko zerbitzuak bermatzeko lanean ari diren ibilgailuen zirkulazio askea eragozten ari direla salatu du Euskal Nekazarien Batasunak.
2022/03/18 - 10:48
Ertzaintzak Bilboko portura doazen kamioiak eskoltatzen ditu
Segurtasun Sailak EITB Mediari baieztatu dionez, Ertzaintza egunero ari da kamiolariak babesten, lan egin nahi dutenek lana egiteko aukera izan dezaten.
2022/03/17 - 21:52
Hego Euskal Herriko esnekien sektorea lanean ari da produktuak merkaturatzeko, eta lasaitasun mezua bidali du
Esne Industriaren Federazio Nazionalak ohartarazi du esnea biltegietan pilatzen ari dela, produkzio-kostuen garestitzea eta garraiolarien greba bitarteko. Euskal esneki enpresa nagusiek, berriz, ohi bezala dihardute lanean.
2022/03/17 - 21:35
Hego Euskal Herriko esneki enpresa nagusiak lanean dabiltza produktua saltokietara iritsi dadin
Euskal ekoizle nagusiek ohi bezala dihardute lanean, ez dute arazorik produktuak banatzeko. Izan ere, esne industriaren federazioak esnea biltegietan pilatzen ari dela ohartarazi du
2022/03/17 - 21:31
Produktu freskoetan igarri daiteke nolabaiteko falta, baina sektoreak lasaitasun mezua zabaldu du
Produkturen bat edo beste falta da dendaren batean, baina momentuz, orohar, ez dago hornidura faltarik. Despentsak betetzeko beharrik ez dagoela diote adituek.
2022/03/17 - 21:07
Hilaren 29a baino lehen erregaia merkatzen ez bada, hornidura arazoak egon daitezkeela ohartarazi du Tapiak
Espainiako Gobernuak iragarri du martxoaren 29an energia merkatuko duela, baina Jaurlaritzak ohartarazi du ordurako "berandu" izan daitekeela.
2022/03/17 - 16:11
Elikagaien hornidura oraingoz bermatuta dago, produktu zehatz batzuk urritzen hasi diren arren
Nolanahi ere, denboran luzatzen bada, arazorik handienetako bat fruta eta barazkien sektorean gerta daiteke. Produktu batzuk urritzen hasi dira, tomatea eta marrubia adibidez, kamioirik sartu ez delako.
2022/03/17 - 09:53
Erregaien neurrigabeko prezioei aurre egiteko laugarren greba eguna dute garraiolariek
Goizeko 08:00etatik kamioi karabana egiten ari dira Zierbenatik Elorriora. Zenbait sektoretan dagoeneko nabarmena da lanuzteen eragina.
2022/03/16 - 21:38
Kamioi gidarien grebak edaten dugun urari ere eragin diezaioke
Euskadiko enpresa kimikoen elkarteak ohartarazi du kamioi gidarien grebak edaten dugun urari ere eragin diezaiokeela. Izan ere, Kloro stock handiak biltegiratzea arriskutsua izan daiteke, eta egunero garraiatu behar dira funtzionamendu egokia bermatzeko.
2022/03/16 - 20:17
Garraiolarien grebak "oinarrizko zerbitzuen hornidura arriskuan" jarri duela adierazi dute enpresa kimikoek
EAEko enpresa kimikoen elkartearen arabera, garraiolarien grebak arriskuan jarriko ditu, besteak beste, etxeetan ur edangarria izatea edo ospitaleetan gas hornidura bermatzea.
2022/03/16 - 13:54
Garraiolariek Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino eraman dituzte euren aldarrikapenak
Martxa goizeko 10:30ean abiatu da Bideko Aterpeko instalazioetatik, Langraitzen, eta ordubete geroago amaitu da Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren aurrean.
2022/03/16 - 09:35
Euskadiko garraio sektoreak "bizitzen jarraitzeko neurriak" eskatu ditu
Ehunka profesionalek kamioi-martxa egin dute asteazken honetan Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean protesta egiteko.
2022/03/15 - 21:14
Garraiolarien bigarren greba egunak Bilboko Portua gelditu eta Nafarroan eragina izan du
Bilboko Portuan, 53 urteko kamioilari bati harrikada bat eman diote buruan. Nafarroan, Iruñeko erdiguneraino heldu dira ehunka garraiolari.