Merkataritza
2024/06/28 - 16:19
Hasi dira udako beherapenak
Hasi dira, ofizialki, udako beherapenak. Esperantza handia dute dendariek, orain arte egindako eguraldi txarrak jaitsiera nabaria eragin baitu udako arropen salmentan.
2024/06/17 - 19:08
Europako txerri-haragiaren inportazioak ikertuko ditu Txinak
Asiako herrialdeak aurreratu egin du Bruselak Txinako ibilgailu elektrikoei ezarritako muga-zergen erantzuna, eta neurri horiek zuzenean eragin diezaioke esportatzaile nagusi den Espainiari.
2024/06/13 - 00:26
Espainiako Gobernuak elikagaien BEZ murriztua luzatuko du, baina OCUk "nahikoa ez" dela dio
OCUk Espainiako Gobernuari eskatu dio "premiaz eta nabarmen" handitzeko 200 euroko txekearen zenbatekoa 27.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familientzat, bai eta onuradunen kopurua ere, eta, aldi berean, diru-sarreren muga handitzeko.
2024/05/26 - 15:53
Ehunka lagun bildu dira Donostia Defendatuz plataformak "hiri eredu bizigarri baten alde" deitutako martxan
Martxa 12:00etan abiatu da Easo plazatik 'Donostia ez dago salgai! Hiri bizigarri aten alde' lelopean. Donostia ez dagoela salgai aldarrikatu, eta Udalari, gutxi batzuen interes ekonomikoak barik, herritarrak lehenetsi ditzala exijitu diote.
2024/04/04 - 21:31
Nafarroak ñabardurekin bat egin du tabakoaren aurkako egitasmoarekin, eta EAEk gaur argituko du bere jarrera
"Logikoki, ezin dugu aurka egin, estrategiaren alde orokorrekin ados gaudelako", esan du Nafarroako Osasun kontseilariak, "baina ezin dugu aldeko boto argirik eman, informazioa falta baita", zehaztu du.
2024/03/21 - 17:42
Maroko-Europa arrantza ituna errefusatu du EBko Auzitegiaren abokatuak, saharar herria ez errespetatzeagatik
Abokatu nagusi baten ondorioak lotesleak ez diren arren, Luxenburgon egoitza duen auzitegiak kontuan hartzen ditu gehienetan epaia ematen duenean.
2024/03/15 - 19:57
Bruselak elikagaien hornikuntza-katean behatoki bat martxan jartzeko proposatu du
Behatokiak lehen bilera egingo luke uda honetan, eta elikadura-horniduraren kateko sektore guztietako ordezkariek eta estatu kideetako eta Europako Batzordeko ordezkariek osatuko lukete.
2024/03/12 - 19:00
Mercadonak % 40 areagotu ditu irabaziak, 1.009 milioi euroraino
Konpainiak salmenten % 15eko igoera izan du, guztira 35.527 milioi euro. Mercadonak 31 denda eta 2.400 langile baino gehiago ditu EAEn. Nafarroan beste 11 supermerkatu eta 700 behargin baino gehiago ditu.
2024/03/06 - 19:28
Espainiako Gobernuak ziurtatu du A hepatitisaren marrubiak ez direla kontsumitzaileengana iritsi
Osasun Ministerioko iturriek azaldu dutenez, produktua ez zen kontsumitzailearengana heldu merkatutik kentzeko trazabilitatea zehaztu zutenerako. Andaluziako Gobernuak jakitera eman duenez, marrubiak Algeciraseko (Cadiz) portutik sartu ziren.
2024/02/26 - 21:55
Wallapopen egiten ditudan salmentak aitortu behar ditut?
Euskal ogasunak zergapetzen hasi dira merkatu birtualetan bigarren eskuko produktuak saltzeagatik lortzen dituzten irabaziak.
2024/02/22 - 11:24
Haize bortitzak Barakaldoko Megaparkeko saltoki baten fatxadaren zati bat bota du
Zorionez, inor ez da zauritu, ezbeharra jende asko pasatzen ez den eraikinaren albo batean gertatu baita. Una honetan, gunea hesituta dago.
2024/02/19 - 15:07
Itsaso Gorrian dabiltzan merkataritza ontziak babesteko itsas misioa onartu du Europar Batasunak
Alemania, Frantzia, Grezia eta Italiako fragatak parte hartuko dute misioan, eta Grezia izango da guztien buru. Erasoen aurrean erantzun egingo dute, baina ez dute prebentziozko erasorik egingo.
2024/01/22 - 18:38
Haurren legeak debekatu egingo du umeak edari energetikoen eta janari lasterraren iragarkietan erabiltzea
Beste alde batetik, erakunde publikoen konpromisoa jasotzen du arauak, jaiotzagatiko eta adopzioagatiko baimenen denbora eta prestazioen kantitatea pixkanaka handitzeko.
2024/01/17 - 10:52
Barkala, Itsaso Gorriko krisiaz: ''Ontziak beranduago iristen dira, eta horrek pleitak garestitzen ditu''
Itsaso Gorriko gatazkak eragin dituen ondorioz hitz egin du Bilboko Portuko presidenteak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
2024/01/16 - 13:33
Tapia: ''Itsaso Gorriko egoerak alertan ditu euskal enpresak, baina ez emergentzia egoeran''
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aburuz, euskal enpresek hornidura-kateak asko segurtatu dituzte, baina epe luzera Itsaso Gorriko egoerak eragina izan dezake.
2024/01/15 - 22:16
Yemengo huthiek AEBko merkantzia ontzi bati eraso egin diote Itsaso Gorrian, tentsioa areagotuz
Yahya Sarea huthien bozeramaile militarrak erasoa aldarrikatu du, eta AEBk eta Erresuma Batuak egindako erasoei erantzungo dietela zin egin du.
2024/01/12 - 21:01
Nortzuk dira huthiak eta zergatik borrokatzen dute Yemenen?
Huthiek Yemengo hiriburua kontrolatzen dute, Sana, eta Hamasen eta Iranen aliatuak dira. Itsaso Gorrian nabigazioa asaldatzea lortu dute, Gazako gerragatik Israeli presioa egiteko.
2024/01/12 - 18:45
EBk urtebetez hiru gerra-ontzi zabaldu nahi ditu Itsaso Gorrian, "zamaontziak babesteko"
Hala ere, oraindik lana geratzen da gaia Estatu kideetako ministroen mahaira iristeko, otsailean ziurrenik. Gainera, horren ostean, misioa martxan jartzeko aste batzuk beharko lirateke, udaberriaren hasierara arte.
2024/01/12 - 06:00
Itsaso Gorriko krisiak garraioaren prezioak hirukoiztu ditu
Yemengo milizia huthiek Adengo Golkoan bidaiatzen duten merkantzia-ontziei egindako erasoek eta ontzi-enpresek Suezko kanala saihesteko hartutako erabakiak alerta piztu du ekonomisten artean. Oraingoz, garraio-gastuen igoera eta epeen atzerapenak dira egoeraren ondorioak.
2024/01/07 - 18:09
Protesta egin dute igande eta jaiegunetan dendak ez irekitzea eskatzeko
Nafarroan, urtean zehar, zortzi igande eta jaiegunetan ireki daitezke dendak. Langileen ustez, ez dago egun horietan zabaltzeko beharrik, aste osoan ordutegi zabala baitute. Langileek azpimarratu dute ez dutela diru gehiago eskatzen, denbora hori eurentzat izatea baizik.